Hemeroteka
LITERATURA
Helduen literatura
Erosi : 7,30 €

Datu teknikoak
ISBN: 978-84-7529-221-2
Orrialde kopurua: 72
Neurriak: 12 X 19
Urtea: 1989
 

NOTRE DAMEKO OIHARTZUNAK

JUAN KRUZ IGERABIDE SARASOLA
  • Informazio orokorra
  • Biografia
  • Bibliografia
Poema oso bat dela esan genezake. Nolabaiteko joera epikoa nabar daiteke. Baina lirika bidetik doazen poematxo eta zatiak ez dira gutxi. Poeta "Notre Dame" katedral ospetsuaren aurrean dago, eta bere irudimen poetikoa Errezildik, Compostelatik eta Paristik joan etorrian dabil. Poetak, pintoreari dioenaren bidez, lirika bidea joarratu nahi du, baina gertakizunen, errealitate historikoaren ibaiak bere uretan murgilarazten du. Sinboloak eta alusioak nahiko argiak dira gehienetan. Bestalde, epiko giro horrek berak gertakizunak urrunarazi egiten ditu, giro mitiko, irreala sorraraziz. Honela, errealitatearen eta amets-giro edo irrealitatearen mugak desegiten dira nolabait. Gizonaren egiazko sena joku horretatik kanpo dagoela adieraziz agian?


JUAN KRUZ IGERABIDE

Adunan jaioa 1956an, haur literaturako ikerlea da, batetik, eta sortzailea, bestetik. EHUn irakaslea, Filologiako doktorea, Bularretik mintzora argitaratu zuen 1993an, haur literaturaren ahozko tradizioaren ikerketa.

Sormen lanean genero ugari landu ditu, batez ere haur/gazte literaturan, eta bereziki hauentzako poesia, hala nola Mailu isila, Begi-niniaren poemak edo Hosto gorri, hosto berde. Helduentzat Hauts bihurtu zineten eleberria argitaratu du, frankismoaren eta trantsizioaren kronika.
 
Bere lehenengo ipuinak argitaratu zituenetik (Notre Dameko oihartzunak, Elkar, 1984; Bizitzarekin solasean, Elkar 1988), haurrei zuzendutako ipuin eta poema liburu ugari idatzi ditu. Hauek dira azken urteean argitaratutako hainbat: Pikoak (Elkar, 1995); Tilin - talan (Elkar, 1998); Helena eta arrastiria (Elkar, 1999); Atea kox - kox (Elkar, 1999); Ametsontzi (Elkar, 1999); Ondojoan (Elkar, 2000); Durango, Durango (Elkar, 2000); Dantzariño haserre (Elkar, 2000); Mintzo naiz isilik... (Elkar, 2001); Txan magoa, hitz magikoen bila (Elkar, 2002); Txan magoa, ziri magikoa lapurtu ziotenekoa (Elkar, 2003); Txan magoa, zirkus - zirkus! (Elkar, 2004); Munduko ibaien poemak (Elkar, 2004); Sugegorria (Elkar, 2004); Txan magoa, dedi mago ospetsua (Elkar, 2005); Joxe panpin jostailu saltzaile fin (Elkar, 2005); Olentzeroren malutak (Elkar, 2007); Amilami, laminen istoriak (Elkar, 2008), Printzesa begizulo (Elkar, 2009), Misterioa argitu arte (Elkar, 2010), Irribarrea zabaltzeko ipuinak (Elkar, 2011) eta Serio demonio (Elkar, 2012).





[2018]
[2012]
[2011]
[2010]
[2009]
[2008]
[2007]
[2005]
[2005]
[2004]
[2004]
[2004]
[2003]
[2002]
[2001]
[2000]
[2000]
[2000]
[1999]
[1999]
[1999]
[1998]
[1995]
[1989]
[1989]





  • norgara
  • albisteak
  • agenda
Elkar Fundazioa




Bai Euskarari Ziurtagiria