MIKEL LABOA
DISKOGRAFIA (12 CD) (KUT...




[2018]
ARIAN C1 IKASLEAREN LIBUR...
BATZUK




[2018]
ZOAZI! (+CD)
VALENCIA, JOSIANE / JOSIE

«Zure urrezko haria segi ezazueta ohartuko zira zure baitansekulako kuraia duzula»ZOAZi! ...

«Zure urrezko haria segi ezazueta ohartuko zira zure baitansekulako kuraia duzula»ZOAZi!...
[2018]
BLACK IS BELTZA (EUSK)
MUGURUZA, FERMIN / CANO,

1965eko urrian gaude. New Yorkeko Bosgarren Hiribidean desfilatzeko gonbita jaso du Iruñeko San Ferminetako erraldoien konpartsak. Ezingo dute, ordea, denek desfilatu: arrazagatiko bereizkeria dela kausa, agintari iparamerikarrek debekatu egin dute erraldoi beltzen parte hartzea.Gertaera historiko horretatik abiatzen da BLACK IS BELTZA, erraldoi horietako bat garraiatzeko ardura zuen Manex pertsonaiaren larruan sartuta. Ezustekoz betetako bidaia luze batean murgilduko da Manex, 60ko hamarkada ulertzeko giltzarri diren hainbat gertaera bertatik bertara ezagutuz. Horren lekuko, Malcolm X-ren hilketak eragindako kale gatazkak, Warholen faktoriako atmosfera bizarroa, Black Pantherrek Kubako zerbitzu sekretuekin harilkatutako harremana, edo hippyen hastapenak, lehen musika jaialdi erraldoietako giro psikodelikoan.

1965eko urrian gaude. New Yorkeko Bosgarren Hiribidean desfilatzeko gonbita jaso du Iruñeko...
[2018]
BLACK IS BELTZA (CAST)
MUGURUZA, FERMIN / CANO,

Octubre de 1965. La comparsa de gigantes de Pamplona, imagen típica de las fiestas de San Fermín, es invitada a desfilar en la Quinta Avenida de Nueva York. Pero no todos podrán salir: debido a la discriminación racial, las autoridades norteamericanas prohibirán la participación de los dos gigantes negros.A partir de este hecho real, BLACK IS BELTZA narra la historia de Manex, el mozo encargado de portar a uno de los gigantes. Abocado a un largo e inesperado viaje, Manex será testigo de acontecimientos claves de la historia: los disturbios raciales derivados del asesinato de Malcolm X, las excentricidades de los personajes de The Factory, la alianza entre los servicios secretos cubanos y los Black Panthers, y la psicodelia proto hippie de los primeros festivales de música.

Octubre de 1965. La comparsa de gigantes de Pamplona, imagen típica de las fiestas...
[2018]
POZA
ALBERDI ESTIBARITZ, UXUE

Pozari kanta egiten dion bertsotan idatzitako album ilustratuaPozak badaki hegan,guk baino gorago!Hanka ugari ditu...edo bat gehiago!Ezkutatuko balitz,xomorro, pikaro...Zuk ikusi ez arrenbeti hortxe dago.Gainera, Iban Urizar musikariak konposatu du album ilustratuan oinarritutako kanta,liburuaren osagarri eta gozagarri.

Pozari kanta egiten dion bertsotan idatzitako album ilustratuaPozak badaki hegan,guk baino...
[2018]
KONTRATU SEXUALA
PATEMAN, CAROLE

Kontratu sexuala. Carole Paternan.  Iraultza frantsesak «liberté, egalité, fraternité» aldarrikatuz ezarritako ordenak kontratu soziala jarri zuen indarrean, ustez askatasunean, berdintasunean eta elkartasunean oinarritzen zen ituna. Baina kontratu soziala ez da askatasunez egiten, ez berdinen artean, ez eta adostasunez ere, ez bada anaidiaren barnean; fraternité ez baita elkartasuna, anaien, gizonen, arteko aliantza baizik. Kontratu soziala libertateari buruzko fikzio politiko bat baino ez da; kontratu sexuala, berriz, menderakuntzari buruzko historia bat. Berez kontratu soziala itun sexual-sozial bat da, gizonezkoek emakumeen gorputzez jabetzeko itundua duten sexurako eskubidea duelako oinarri. Kontratu soziala patriarkatua iraunarazteko itun bat da, eta, horretarako zkontza, enplegu, prostituzio eta haurdunaldi subrogatuaren kontratuak baliatzen ditu.Horrelaxe dio Carole Pateman politologo feministak Kontratu sexuala bere lanik esanguratsuenean, sinetsita baitago demokrazia, sozialismoa eta askatasuna iristeko patriarkatuaren sustraiak azaleratu eta bide antipatriarkal berriak pentsatu behar direla.

Kontratu sexuala. Carole Paternan.  Iraultza frantsesak «liberté, egalité,...
[2018]
SASIESKOLA
UBEDA GOIKOETXEA, GARBI&N

Sasieskola. Garbiñe Ubeda. Ostegun buruzuri bat da eta Larraitz, institutuan piper eginda, mendi aldera joan da, Martinekin, ezagutu orduko bihotza taupaka jarri zion mutilarekin. Askatasun gose eta egarri da eta prest dago dena atzean uzteko. Euren arteko maitasunean sinetsita dago. Baina bizitza itzulipurdikatuko zaio, han mendian, hilketa baten lekuko isila izango delako. 1984 urtea da eta biharamunean honela jasoko dute egunkariek berria: “Mueren tres terroristas en un tiroteo”. Ke arteko egunak dira Euskal Herrian. Bizitza benetan irauliko diona, ordea, Martinen abandonatzea izango da, babes eman beharrean, bizkarra emanez. Sentimendu eta emozio zurrunbilo horretan, konplize bakarra aurkituko du Larraitzek.

Sasieskola. Garbiñe Ubeda. Ostegun buruzuri bat da eta Larraitz, institutuan piper...
[2018]
RUPER ORDORIKA
BAKARKA

Bakarka. Ruper Ordorika. Bakarkako lan berri hau ahots eta gitarraren laguntza finarekin soilik moldatua da. Azken urteotan Ruper Ordorikak zuzeneko emanaldietan jorratu duen esperientzia gustagarriaren ondorio da, horrelako kontzertuetan giro ezin aproposagoa sortzen baita kantuaren jario naturalaz ohartzeko; eta kantuek, bailaratik behera bere bidea irekitzen doazen errekastoak balira bezala, tematsu egiten dute aurrera, euren oihartzunarekin gure mundu txikia biltzen dutela.

Bakarka. Ruper Ordorika. Bakarkako lan berri hau ahots eta gitarraren laguntza finarekin...
[2018]
IGELAREN BANDA
UR BERRI, URTE BERRI

Bixente Martinez musikari ezagunak garatutako proiektu honetan, guregana iritsi diren eguberri kantu tradizional zenbait biltzen ditu solstizioarekin ala eguberriko tradizioekin loturik. Proiektuan kantari ezberdinek hartzen dute parte (Mikel Urdangarin, Maite Larburu, Izaro Andrés, Maddi Oihenart eta Natxo de Felipe). Baita Igelaren Bandaren musikariak ere (Amaiur Cajaraville eta Hasier Oleaga).

Bixente Martinez musikari ezagunak garatutako proiektu honetan, guregana iritsi diren eguberri...
[2018]
(LIB+CD) GURE OROITZAPEN...
SARRIONANDIA, JOSEBA

Gure oroitzapenak, poema musikatuak (LIB+CD). Joseba Sarrionandia.  Joseba Sarrionandiaren testuek eta bertako iruditeriak euskal jendearengan utzi duten arrasto sakona jaso nahirik, hainbat musika-taldek eta bakarlarik egindako 32 kanta bildu dira Gure Oroitzapenak izeneko disko-liburu honetan. Batetik, iurretarrari, 1983an hasi eta gaur arte, 35 urteotan grabatu dizkioten 150 kanta inguruko sortatik abesti eta musikari enblematikoenak hautatu dira. Bertan dira Mikel Laboa, Ruper Ordorika, Iker Goenaga, Ken Zazpi, Imanol, Oskorri, Gontzal Mendibil, Eñaut Elorrieta, Izaki Gardenak, Fermin Muguruza, Alaitz eta Maider, Gose, Andrea Ulloa eta Igor Arzuaga, Berri Txarrak... Bestetik, proiektu honetarako berariaz sortu eta grabaturiko kantak daude, egungo artista esanguratsuenen eskutik: Anari, Audience, Zea Mays, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda, Amorante, Mursego, Jexuxmari Lopetegi, Beñat eta Julen Achiary, Libe, Iñigo Muguruza eta Andoni Basterretxea, Mice, Xendarineko Ahizpak, Angel Katarain. Testu zahar eta berriak, kantari beterano eta gazteak, estilo eta estetika askotakoak, Joseba Sarrionandiak belaunaldi desberdinengan esanahi eta gogoetagai berriak sortzeko duen ahalmenaren erakusgarri.

Gure oroitzapenak, poema musikatuak (LIB+CD). Joseba Sarrionandia.  Joseba Sarrionandiaren...
[2018]
EGUNAREN HONDARRAK
ISHIGURO, KAZUO

Egunaren hondarrak. Kazuo Ishiguro.  Maiordomo perfektua da Stevens: itzal bat bezain isil eta diskretua, beti jaunaren esanetara, egoerarik larrienean ere lasai eta eraginkor. Jaun handien zerbitzari leial izatean datza haren handitasuna, eta hamarkada luzetan horretan jardun izanak ematen dizkio bere bizitzari zentzua eta harrotasuna. Aspaldi luzean ez bezala egun libre batzuk dituela eta, lankide izandako Kenton andereñoari bisita egitea erabakiko du, eta bere bizitzari errepasoa egiteko baliatuko du bidaia. Duela ia ehun urteko handiki ingelesen unibertsoa zehatz eta doi erretratatzearekin batera, bi mundu-gerren arteko une historikoari argi berria ematen dio Ishigurok, eta izaera konplexu baten azpildurak dotorezia eta ñabardura harrigarriz erakutsi, lanbidezko mirabetzak norainoko gogo-morrontza eragin dezakeen frogatuz, sentimenduei hoztasunez eusteak zenbateraino ekar dezakeen nortasunaren irentzea. Booker sari prestigiotsua eta mundu osoan aho batezko onespena lortu zituen eleberri honek, film baten bidez are ezagunago bilakatu zen gero, eta egilearen Nobel sariak biribildu du haren ospea. Orain euskaraz dasta dezakegu, Amaia Apalauza Ollok eta Iñigo Roque Eguzkitzak Zaitegi bekaren laguntzaz egindako itzulpen bikainari esker.

Egunaren hondarrak. Kazuo Ishiguro.  Maiordomo perfektua da Stevens: itzal bat bezain...
[2018]
SAHARAKO ITSASOA
GALLASTEGI ZENDEGI, LUR /

Saharako itsasoa. Lur Gallastegi. Aritz Eiguren (Il.) Haizearentzat uda berezia izango da hau: batetik, gurasoak elkarrekin haserre dabiltzala-eta, nor bere aldetik joango dira oporretan, eta bera izeba Eneritzen etxean geratuko da. Bestetik, izeba Eneritzek Saharako lagun batzuen alaba ekarriko du etxera uda-pasa: Souhaila.Ez da erraza izango Souhaila eta Haizearen arteko harremana, hasieran. Ohitura berriak ikasi beharrari urruntasuna, inbidiak eta abar erantsiko zaizkio. Beste aldetik, baina, zailtasun horiek guztiek lotura estu bat ere sortuko dute neskato bien artean, luzaroan irauten dutenetakoa.

Saharako itsasoa. Lur Gallastegi. Aritz Eiguren (Il.) Haizearentzat uda berezia izango da...
[2018]
MUNSTRO TXIKIAK - SORGINT...
AGIRRE GARMENDIA, ALAINE

Munstro txikiak. Sorgintxoren adiskide debekatua. Alaine Agirre. Xabier Mendiguren. Mikel Santos 'Belatz' (Il).  Bost lagun dira Munstroen Eskolako ikasleak: Hagintxo, Mamutxo, Sorgintxo, Frankitxo eta Neskaotso. Eta haien irakaslea Andereño Herminia. Guztien bizitzak eta komeriak ezagutu ahalko dituzu orain Munstro Txikien istorioak irakurriz.Sorgintxok arazo bat dauka. Sorgin batengan espero denaren kontra, ez da gaiztoa, ez maltzurra, ez ankerra. Hori dela-eta, behar bezain okerra izan dadin saiatuko dira bai eskolan, bai eskolatik kanpo, baina sorgin traketsa izaten jarraituko du, sentibera eta maitagarria; hala ere, txarretan txarrena da gixajoki bat egingo duela laguna...

Munstro txikiak. Sorgintxoren adiskide debekatua. Alaine Agirre. Xabier Mendiguren. Mikel...
[2018]
XABI SOLANO MAIZA - TRIKI...
SOLANO MAIZA, XABI




[2018]
ESKULARRU BELTZAK - IHES
OSORO IGARTUA, JASONE / L

Eskularru beltzak. Ihes. Jasone Osoro. Josevisky (il).Beireri ihes egitea beste erremediorik ez zaio geratu, guztiek botatzen baitiote Lindari gertatutakoaren errua. Martin eta Balarekin egin du ihes. Linda ospitalean koman dagoela, Beyoncek sentitzen du inork baino gehiago lagunak utzitako hutsunea, nahiz eta parte hartu duen telesailaren estreinaldiak erabat aztoratuta daukan. Kar egokitzen ari da aita gurpilaulkiari lotuta bizitzen ikustera, ama etxetik joan dela onartzearekin batera. Herriko jaietan Txiki Egunean askatuko dira, azkenik, guztien kanpo eta barne korapiloak, berriro ere lagunartera etorriz.

Eskularru beltzak. Ihes. Jasone Osoro. Josevisky (il).Beireri ihes egitea beste erremediorik...
[2018]
BATZUK
1979-1991 EUSKAL HERRIKO ...

1979-1991 Euskal Herriko Trikitixa Txapelketa Nagusiak.  IZ etxeak bere garaian argitaratutako 7 trikitixa txapelketa nagusiak (ospatu diren azkenekoak, hain zuzen) CD euskarrian berrargitaratuko ditugu, guztiak elkarrekin, 13 CD-tan, kaxa batean bildurik, hainbat komentario eta aurkezpenekin batera. 1979tik 1991era bitartean ospatu eta LP-Kasete euskarrietan argitaratutako grabaketa hauek berreditatu eta errebisatuta argitaratuko dira, hurrengo belaunaldiek kalitatezko erreferentzia bat izan dezaten.   

1979-1991 Euskal Herriko Trikitixa Txapelketa Nagusiak.  IZ etxeak bere garaian argitaratutako...
[2018]
AMEK EZ DUTE (ZUBIKARAI S...
AGIRRE MIGUELEZ, KATIXA

Amek ez dute. Katixa Agirre Miguelez. Bi emakume, bi ama gazte: batek (Jade/Alice) bere ume bikiak hil ditu, bere eskuz baineran itota. Bestea, nobelaren narratzailea, bere haurraz erditzerakoan, bat-batean ohartu da ezagutzen duela ama hiltzaile hori, aspaldian haren berri izan ez badu ere; Jade/Alicerekin eta haren ekintzarekin obsesionatuta, gehiago jakitea erabakiko du, hartaz ikertzea eta horri guztiari buruzko eleberri bat idaztea. Sorkuntza esaten diogu artista baten lanaren emaitzari; sorkuntza da halaber haur bat mundura ekartzean ama batek egiten duena. Bi sortze mota, bata bestearekin zerikusirik gabea, kontraesankorrak ere bai agian? Sormenaren bi alderdi horiek eta bien arteko harremanak arakatu ditu Katixa Agirrek bere bigarren nobela honetan, irrikaz irensten den fikzioa erakiz eta aldi berean gogoan luzaroan geratzen diren hausnarketekin aberastuz.

Amek ez dute. Katixa Agirre Miguelez. Bi emakume, bi ama gazte: batek (Jade/Alice) bere...
[2018]
ZER LUZEA NEGU HAU
GOIKOETXEA, JOSU

Zer luzea negu hau. Josu Goikoetxea. Josu Goikoetxeak bere lehenengo poema liburua kaleratu du, “Zer luzea negu hau”. Bizitzaren erdi parean dagoen pertsonaren balantze baten antza hartzen zaio batzuetan: guraso zaharrekiko harremana ageri da, alaben erreferentziak ere bai, eta oro har bizitzari emandako begirada heldua, pasatakoen esperientziak emandako soseguarekin baina adimena errealitate berriei pizturik duenaren ernetasunarekin.Ia hogei urte dute poema zaharrenek, eta idatzi berriak dira azkenak, denak datarik gabe doazen arren. Batzuetan nahiz besteetan, sentiberatasun fin bat nabarmentzen da, dotorea, alferrikako enfasirik gabea, gauza txikiei azpildurak ateratzen dakiena eta bizitzan giltzarri diren gertaerei patxadaz eta ironiaz erreparatzen diena.

Zer luzea negu hau. Josu Goikoetxea. Josu Goikoetxeak bere lehenengo poema liburua kaleratu...
[2018]
WINSTON
ETXEBERRIA GARRO, MARTIN

Winston. Martin Etxeberria Garro. Martin Etxeberriak ia 20 urte daramatza poema liburuak kaleratzen, batetik bestera sei bat urteko tartea utziz, eta oraintxe aurkezten duen “Winston” da azkena. Poeta heldu eta ofiziodunaren aztarnak ikus litezke lan berri honetan, baina baita egilearengan ohikoak diren ezaugarriak ere: freskotasuna eta harridura sortzeko gaitasuna, besteak beste. Egunerokotasuna da Etxeberriaren poesiaren lehengaietako bat, baina kostunbrismotik ihesi, irauli egiten du errealitate hori. Surrealismo neurtu bat da beste oinarri bat, irudimena dantzan jartzen duena. Eta horiekin batera erotismoa, erreferentzia kulturalak, umorea… bizitzaren alderdi askotarikoak, begirada jolasti, zintzo eta zorrotz baten iragazkitik pasata.

Winston. Martin Etxeberria Garro. Martin Etxeberriak ia 20 urte daramatza poema liburuak...
[2018]
SEKULA KONTATU BEHAR EZ N...
ZALDUA GONZALEZ, IBAN

Sekula kontatu behar nizkizun gauzak. Iban Zaldua: Bere genero kuttunari leial, ipuin liburu berri bat dakarkigu Iban Zalduak. 32 ipuin dira guztira, gehi kontrazalean doana. Istorio aski laburrak oro har, gaien, estiloen eta tekniken ugaritasuna erakusten digutenak, eta guztietan ere egilearen trebezia: egunerokotasunari azpilak bilatzen dizkioten kontakizunak, fantasiari zirrikitu bat irekitzen diotenak, bikoteen arrakaletan arakatzen dutenak, euskal gatazkari geruza berriak bilatzen dizkiotenak, elkarrizketa-bidezkoak, txosten gisakoak, jostalariak, dramatikoak, ironikoak... Fikzioaren festa bat, azken batean.  

Sekula kontatu behar nizkizun gauzak. Iban Zaldua: Bere genero kuttunari leial, ipuin liburu...
[2018]
GU GARA MARIMATRAKAK
JAKA GARCIA, ANA / MITXEL

Gu gara marimatrakak. Ana Jaka Garcia. Iosu Mitxelena Unsain (Il.) Gu gara marimatrakak,iji eta aja,barre eta zalaparta,neska pare aparta.

Gu gara marimatrakak. Ana Jaka Garcia. Iosu Mitxelena Unsain (Il.) Gu gara marimatrakak,iji...
[2018]
GERRA ZIKINKERIARI!
JAKA GARCIA, ANA / MITXEL

Gerra zikinkeriari! Ana Jaka Garcia. Iosu Mitxelena Unsain (Il.) Gu gara marimatrakak,iji eta aja,barre eta zalaparta,neska pare aparta.

Gerra zikinkeriari! Ana Jaka Garcia. Iosu Mitxelena Unsain (Il.) Gu gara marimatrakak,iji...
[2018]
MARTZELO ITSUA
AÑORGA LOPEZ, PELL

Martzelo itsua, Pello Añorga / Maite Mutuberria (ilustratzailea): Martzelo haur itsu bat da. Halere, nahiz eta itsua izan eta begiak erabili ez beste haurrek bezala, oso ondo baliatzen da gainontzeko zentzuekin; esan nahi da eskuekin edo belarriekin. Hain ondo entzuten du, hain ondo ukitzen eta usaintzen, ezen, begien faltan, badirudi ikusi egiten duela belarriekin, ikusi eskuekin eta ikusi sudurrarekin. Halere, haur batzuek uste dute haur gaixoa dela. Baina, ez da gaixoa. Hori oso ondo daki Marimattalen Katiuxkak.

Martzelo itsua, Pello Añorga / Maite Mutuberria (ilustratzailea): Martzelo haur itsu...
[2018]
GOZATEGI
G PUNTUA

G puntua, Gozategi: Herriarekiko eta herritarrekiko errespetua eta miresmena, batera, dira GOZATEGI-ren kualitaterik nabarmenenak. Eta horrek eraginda sortzen ditu denontzako moduko kantak, sentikortasunez eta alaitasunez beteriko abesti gozoak eta gustagarriak,…, bizi-poza pizten duten horietakoak. G PUNTUA deritzan disko berri honetan ere (taldearen zortzigarrena), aurreko guztien jarraiera moduan, ezaugarri beraiek aurkituko ditugu, hamairu kantu berri eta zoragarri hauetan: bizitza ulertzeko modu baikorra da, azkenean, geratzen zaigun zapore eztia. Bizitza elkartasunezko kalejira handi bat bailitzan.      

G puntua, Gozategi: Herriarekiko eta herritarrekiko errespetua eta miresmena, batera, dira...
[2018]
GENERO NAHASMENDUA
BUTLER, JUDITH

Genero nahasmendua, Judith Butler: Emea izatea egitate ‘natural’ bat ote da? Ala antzezpen kultural bat da? ‘Naturaltasuna’ bera ere ez ote da eraikia? Eta, genero bitasuna? Sexua, generoa, desira ez ote dira boterearen eraikuntza soziopolitikoak? Ez ote gara heterozuzentasun diskurtso eta ekintza performatiboen etengabeko errepikapenaren bitartez ekoitzitako gorputzak? Gorputzaren, sexuaren, generoaren eta desiraren kategoria fundazionalak ez ote dira boterearen eraketa espezifiko baten emaitza? Arautik kanpoko sexu jardunek ez al gaituzte behartzen “zer da gizon bat, zer emakume bat” geure buruari galdetzera? Horra Judith Butler filosofoak gogoeta gai dituen hainbat auzi. Genero nahasmendua saiakeran, zer da sexua zer gorputza zer generoa zer desira eta nork eta nondik eraiki, ekoiztu eta arautzen dituen ikertu du. Feminismoaren baitatik bertatik jarrera kritiko eta eraikitzailez, identitatearen subertsioa proposatzen du bazter sexualetan bizi diren edo bizitzen saiatzen direnek aukera izan dezaten bizitza bizigarriak izateko.  

Genero nahasmendua, Judith Butler: Emea izatea egitate ‘natural’ bat ote da? Ala...
[2018]
ART OF BLACK IS BELTZA, T...
MUGURUZA, FERMIN

The art of black is beltza, Fermin Muguruza: “Black is Beltza” transmedia artefaktu eta animazio-filmaren kontakizun grafikoa, Fermin Muguruzak zuzenduriko narrazio-proiektu globala Bidaia baten historia jasotzen du liburu honek, 1965. urtean New Yorken girotutako argazki bat ikusita, abiarazi zuena. Argazkia albiste izan zen hiriaren 5. Etorbide ospetsuan Iruñeko konpartsako erraldoi beltzei desfilatzea galarazi zitzaielako. Gertaera hark bultzatu zuen Muguruza orain dela hamar urte fikzioaren eta errealitatearen arteko zumitz finak uztartuz bidegabekeriari hura kontakizun bihurtu eta proiektu hau gauzatzera. Elkarlanaren ondorioz lortutako konplizitateari esker, “Black is Beltza” entretenimendu-esperientzia bateratu bat bihurtu da. Prozesu horren kontakizuna jasotzen du, hain justu liburu honek, Ferminek berak kontatua.

The art of black is beltza, Fermin Muguruza: “Black is Beltza” transmedia artefaktu...
[2018]
MAITALEA
DURAS, MARGUERITE

Maitalea, Marguerite Duras: Bere lehen gaztarora jotzen du Marguerite Durasek Maitalea sortzeko, gogoratuz nola, hamabost urteko ikaslea zela, Mekong ibaian itsasontzian zihoala, merkatari txinatar aberats eta helduago bat hurbildu zitzaion, eta nola haren amorantea bihurtu zen gero. Eleberriaren abiapuntua baizik ez da pasadizo hori, dena dela, Durasek bere estilo berezia ontzeko eta bere gai kutunak lantzeko: kadentzia dotorez jositako esaldiak, obsesiboki errepikatzen diren irudi eta pasarteak, desira eta denboraren gaineko gogoetak, familia mindu baten zaurietan arakatze gupidagabea… idazkuntza bera azken batean, idazlearen erretratu fidelena hortxe datzalako.

Maitalea, Marguerite Duras: Bere lehen gaztarora jotzen du Marguerite Durasek Maitalea sortzeko,...
[2018]
ZULOA (TENE MUJIKA BEKA 2...
GANTZARAIN, XABIER

Zuloa, Xabier Gantzarain: Paradoxa polita da: iraganak irautera egiten du.Eta narrazio batean sartzen dugu iragana, zentzu bat ematen diogu orainetik, zentzu bat ematen diogu oraindik; ondo asko dakigu,  nean, iragan baten hondarrak garela. Hondarren hondarrak, nahiago bada.Eta narrazio horri historia izena ematen diogu, argi gera dadin, ez dezagun nahastu literaturarekin, inork ez dezan pentsa asmatua denik, bere  kziozko izaera ezkutatzeko.Historia  kzioa da erabat, narrazioa, kontakizuna.Eta galdera da: artea  kzioa da?Arteak ere irautera egiten du, eta Euskal Herriaren historia hurbila artearen bitartez aztertzen da Tene Mujika bekaren laguntzaz idatzitako liburu honetan. 23 saio labur dira, bakoitza artelan batetik abiatuta idatzia, testuingurua erakutsiz, bizitzarekin lotuz, memoriarekin, gure zulo beltzarekin.Ez da artearen historia bat, ez da historia liburu bat ere: memoria ariketa bat da funtsean. Memoria guztiak bezala tranpatia, kapritxosoa, obsesiboa, irrazionala, desegituratua, zatika emana, eta hala ere absolutua.Artelanak izan ohi diren moduan.

Zuloa, Xabier Gantzarain: Paradoxa polita da: iraganak irautera egiten du.Eta narrazio batean...
[2018]
EMAKUME BURUGABEA
MENDIZABAL ARANBURU, ANTX

Emakume burugabea, Antxiñe Mendizbala, Iraia Okina: Hitzez eta irudiz eraikitako poema ilustratu hau askatasun eta maitasun kantu bat da, eta aldi berean biziberritze baten metafora. Ipuin batean bezala kontatzen du bere gorputzetik arroztua izan den emakume baten ausardia, amildegiaren ertzeraino joanda, bere buruaz erditu eta bizialdi berri batera jaiotzeko. Izan ere, emakumeak bere buruaz gabetu beharko du, gorputzean bizitzen hasteko? etxera itzultzeko.  

Emakume burugabea, Antxiñe Mendizbala, Iraia Okina: Hitzez eta irudiz eraikitako poema...
[2018]
GAUR GALTZEA TOKATZEN DA
HERMOSILLA BERMEJO, GOTZO

Gaur galtzea tokatzen da, Gotzon Hermosilla: Bi ipuin mota elkartu ditu Gotzon Hermosillak fikziozko lanekin bakarka osatu duen lehen liburu honetan. Batetik, taberna-zuloko istorioak: gauean noraezean bezala irten eta lokal jakin batzuetara jotzea, zer harrapatuko; dela droga legala, dela –batez ere– ilegala. Bestetik, han eta hemen giroturiko narrazioak: Galizian gerraostean Guardia Zibilaren zanpaketa, 60ko hamarkadan Euskal Herrian grebak apurtzeko eskirol gisa kontrataturiko migratzaileak, Meatzaldeko industralizazioaren lan-baldintza gogorrak, Txina urrunean kokaturiko kontakizun miresgarriak… Batean nahiz bestean, esku trebea erakusten du egileak, estilo fin eta argia idazkeran, eta argumentuak ederki josteko abilezia.

Gaur galtzea tokatzen da, Gotzon Hermosilla: Bi ipuin mota elkartu ditu Gotzon Hermosillak...
[2018]
BALOU MENDIKATEKO BALADA
LIANKE, YAN

Balou mendikateko balada, Yan Lianke, Maialen Marin eta Aiora Jaka (itzultzaileak): Balou mendikateko herrixka galdu eta pobre batean, lau anai-arreba atzeratu daude familia batean, eta haien amak, You Sipok, eginahal guztiak egin beharko ditu, bai etxea aurrera ateratzeko, bai seme-alabentzako ezkongai egokiak topatzeko, horretarako biziekin eta hilekin borrokan ibili behar badu ere, herrikideen aurreiritziei nahiz naturaren legeei aurre eginez.Mitoa eta errealismoa modu berezian uztartzen ditu Yan Liankek nobela honetan, mendialdeko bizitza zail eta gogorra kontatzeko ametsak, fantasia eta magia ere erabiliz, eguneroko bizitzaren azpian dautzan errealitate ikusezinak agerian jarriz. Gai gordinak hizkuntza eder baten bidez landuz eta kontakizunari erritmo doi eta egitura perfektua emanez.

Balou mendikateko balada, Yan Lianke, Maialen Marin eta Aiora Jaka (itzultzaileak): Balou...
[2018]
ITSASADARREKO KONTUAK
REKALDE, PADDY

Itsasadarreko kontuak, Paddy Rekalde: Oporretako lehenengo astean gurasoek aitite-amamaren etxera eraman dute Gari, itsasadarrera. Han dena da ezberdina eta berezia, egunerokotasunetik atera eta lagun berriekin hirian ez bezalako abenturak bizitzen dituelako. Indiano baten etxeak neska-mutilen jakin-mina sortuko du oraingo honetan, eta gainera, Garik lehenengo maitasunaren zapore gozoa ezagutuko du.

Itsasadarreko kontuak, Paddy Rekalde: Oporretako lehenengo astean gurasoek aitite-amamaren...
[2018]
ZU ENTZUTEKO GAUDE
MENDIGUREN ELIZEGI, XABIE

Bere seme elbarria hartuta, garai batean bertan behera utzi zuen Jean-Marcengana joango da Irati, barruko harra isildu nahian. Edurnek bikotea eta lana galdu ditu, eta mareak hondartzan utzitako enborrak erreskatatzen ditu eskultura bihurtzeko, kaosa ordenatzeak bere bizitzari zentzua emango diolakoan. Bertak desesperatutako jendearen telefonodeiak aditzen egiten du lan, baina nori kontatuko dizkio berak bere minak? Hiru emakume protagonista, hiru ipuinez osaturiko triptikoa, egungo gizartea astintzen duten hainbat gai eta gaitz erdigunean jartzen dituena: bakardadea, menpekotasunak dituztenen zaintza eta horrek ekar dezakeen sakrifizioa, bizitzari zentzurik aurkitu ez eta suizidioaren aukera? Zikinkeriak pilatu ohi diren alfonbra azpia altxatuko bagenu bezala, agerian geratuko dira ate osteko sekretuak, nori kontatu ez dakigun aitortzak, isilpeko erruak.

Bere seme elbarria hartuta, garai batean bertan behera utzi zuen Jean-Marcengana joango da...
[2018]
GREGORIO KATARRINO
IGERABIDE SARASOLA, JUAN

Gregorio katarrino, Juan Kruz Igerabie, Eider Eibar (ilustratzailea): Ispilu-joko bat proposatzen digu idazleak ipuin honetan: Gregorio mutil kozkorrak ispiluan bere burua tximino katarrino bihurturik ikusiko du. Haren lekua hartu, eta, Alizia bezala, ispiluaz bestalde dagoen herrialde miresgarri batera joango da. Era berean, katarrinoak Gregorioren lekua hartuko du, eta haren tximinokeriek inguruko guztiak, etxekoak, eskolakoak nahiz lagunartekoak, asaldatuko dituzte, ia erotzeraino. Fantasiaz betetako ipuin argi eta dibertigarri honek bidaia zorigarri batean murgildu eta errealitatea susmopean jartzera gonbidatzen ditu irakurle azkar eta irudimentsuak.  

Gregorio katarrino, Juan Kruz Igerabie, Eider Eibar (ilustratzailea): Ispilu-joko bat proposatzen...
[2018]
KINITO EGUNAK
ELORTZA ANTIA, JABI

Kinito egunak, Jabi Elortza: 16 urteko mutil-kuadrilla bat, Bilbon, 80ko hamarkada amaieran. Parrandak eta neskak dituzte buruan, pozik bizi dira antza, baina axolagabetasun itxura horren azpian urak ez daude horren bare: taldeko baten lepotik barrez ibiltzeko ohitura hartu dute, hura bihurtu dute txantxa eta irain guztien jomuga, eta inork ez daki egoera nondik lehertuko den…  

Kinito egunak, Jabi Elortza: 16 urteko mutil-kuadrilla bat, Bilbon, 80ko hamarkada amaieran....
[2018]
ALARDEAK, UKATUTAKO PLAZA...
ASENSIO LOZANO, MAITE / I

Alardeak, ukatutako plazara. Maite Asensio eta Arantxa Iraola: Zer gertatu zen 1996ko udan Irunen eta Hondarribian, emakume batzuk alardeetan soldadu gisa parte hartzen saiatu zirenean? Nola aldatu ziren euren bizitzak aldarri parekidearen alde egin eta gero? Zergatik sortu zen hain erantzun bortitza andreen partaidetzaren aurka? Zein osagaik eragin eta elikatu zuten kontrakotasun hori? Zein argudio erabili dute auzitegiek emakume soldadurik onartzen ez duten alardeak babesteko? Zein jarrera izan dute erakunde publikoek eta alderdi politikoen ordezkariek? Nolako bilakaera izan du herriotako bizikidetzak hogei urteotan? Eskoletan jorratu al dute gaia? Duela bi hamarkada bezain gotortuta al daude auziaren inguruko jarrerak orain? Eta, hainbeste denbora igaro ondoren, nola konpon daiteke egun alardeen gatazka? Galderoi erantzuteko eta horien inguruan hausnartzeko ahalegin bat da liburu hau.

Alardeak, ukatutako plazara. Maite Asensio eta Arantxa Iraola: Zer gertatu zen 1996ko udan...
[2018]
NESKA BAT LEKU INPOSIBLEA...
AMURIZA ZARRAONAINDIA, XA

Neska bat leku inposiblean, Xabier Amuriza: Murru osteko bonbillak argitasun doi-doi bat bidaltzen digu, iluntasun arindu bat esango nuke. Simut! –oihu dagit berehala–. Argia! Argia dakust!! Etzanda erori naiz Simut belaunikatuaren kontrara. Ez daiteke, baina bada. “Eta argia egin zen”. Tentetu naiz pixka bat makur (1,50 m), eta Simut zulotxotik begira dago, geldi-geldi, estasian. Denbora batera, alanbretxoa bertan sartuta uzten du, eta besarkatzen nau, dardarka esanez: Nezu! Argia ekarri diguzu! Eta argiak apaiz bat besarkatzen harrapatu nau.  

Neska bat leku inposiblean, Xabier Amuriza: Murru osteko bonbillak argitasun doi-doi bat bidaltzen...
[2018]
HOTSA ETA ARDAILA
FAULKNER, WILLIAM

Hotsa eta ardaila, William Faulkner: Compson familiaren gainbehera kontatzen zaigu eleberri honetan, AEBko Hegoalde tradizionalistaren endekapenaren sinboloa ere badena. Baina, horrez gain, kontatzearen beraren abentura zinezko bat dugu: gertakari bera lau bider eta beste hainbat lekukoren bidez kontatzen zaizkigu, ikuspegien ugaritasuna eta kronologiaren apurtzea nabarmentzen diren estilo baten bidez. Itzultzaileak hitzaurrean dioen legez, “Hotsa eta ardaila irakurtzen hasten dena beiraduren argi printzek bakarrik argitutako katedral gotikoan sartzen den bisitaria bezala sentituko da. Lehen momentuan apenas ikusiko duen ezer. Baina, begiak ilunpe horretara ohitu arte irakurtzen segitzen badu, hasierako forma zirriborrotsuek gorputza eta kolorea hartuko dute eta, sari bezala, katedralak ezkuktuan gordetzen duen edertasun guztia zabalduko zaio begi aurrean”.

Hotsa eta ardaila, William Faulkner: Compson familiaren gainbehera kontatzen zaigu eleberri...
[2017]
ZALDI MAMARROA (XIX. IGAR...
GOIENETXEA CERECEDA, EKAI

Zaldi mamarroa, Ekaitz Goienetxea: Karramarroak trabeska ezkutatu ziren itzaletan. Itsasontzien motor eta zaratetatik aparte, kofradia inguruetako deskarga eta aldarrietatik harantzago, ontziolako karroen artean, amarratutako tresnen kulunka hotsak entzuten ziren olatutxoen txipli-txapla gozoekin batera berdin-belarrezko aldatsean gora eta behera, gora eta behera.Burdinazko kateen kirrinka eta tuklunka metalikoak. Txikoten sokatira teinkadak eta intziriak. Plastikozko buia zanpatuen igurtzi eta aiene desinflatuak. Goma baten flap kolpea besoko azalaren kontra.  

Zaldi mamarroa, Ekaitz Goienetxea: Karramarroak trabeska ezkutatu ziren itzaletan. Itsasontzien...
[2018]
AZALA ERRE
SARRIUGARTE MOCHALES, DAN

Azala erre, Danele Sarriugarte: Sare sozialen sasoian, ikuskizunaren gizarte post-industrialean, bi artista, Miren eta Jon, eta artea ulertzeko modu bi, talkan. Artistaren galderak XXI. mendearen aurrean: zenbat da obra eta zenbat artistaren marka? Zer gertatzen da pertsonaia guztiz jabetzen denean pertsonaz? Nola kudeatu arrakasta eta nola porrota? Adiskidetasuna eta inbidia, itxura eta itxurakeria, konpromisoa eta kontraesanak, sobreak eta txekeak: horiek guztiak dira Danele Sarriugarteren bigarren nobelaren ardatzak.

Azala erre, Danele Sarriugarte: Sare sozialen sasoian, ikuskizunaren gizarte post-industrialean,...
[2018]
ESKULARRU BELTZAK - IKASB...
OSORO IGARTUA, JASONE / L

Eskularru beltzak, Ikasbidaia, Jasone Osoro, Joseba Larratxe "Josevisky" (ilustratzailea): Institutuan ikasbidaia prestatzen ari diren garaian, Beire, Kar eta Lete nahiz Baba, Linda eta Beyonceren bizitzek hankaz gora jarrita dirudite. Euren arteko harremanak aldatzen ari dira eta guztiak daude beren egoera berrietan endredatuta: Beyonce urduri dago telesailaren grabaketarekin, Karrek nahikoa lan du etxeko azken gertakariek ekarri dituzten ondorioetara ohitzen, Beire bakarrik sentitzen da Lete eta Babaren sekretua jakin ostean eta Lindak, beste behin, berak bilatu gabeko protagonismoa kudeatzen ikasi beharko du. Maltara egingo duten bidaian gauzak are gehiago nahastuko dira, eta itzultzean, ezbehar batek, boxeo-borrokaldi batean bezala, guztiak kao utziko ditu.  

Eskularru beltzak, Ikasbidaia, Jasone Osoro, Joseba Larratxe "Josevisky" (ilustratzailea):...
[2018]
UDA BATEZ KURDISTANEN
TURKERI, ZEKINE

Uda batez Kurdistanen, Zekine Türkeri, Gerardo Markuleta eta Eneko Gartzia (itzultzaileak): 2014ako uda da. Irakeko Kurdistanera bidaia egin du egileak, kazetari gisa, Saddam Hussein kanporatu ostean lurralde horrek autonomia zabal bat bereganatua duenean, kurduak beren buruaren jabe nola moldatzen diren ikusteko eta munduari kontatzeko pasatako oinazeak eta momentuan bizi dituzten itxaropen eta zailtasunak: errefuxiatu- eremuetako istorioak, emakume arkeologo baten ametsak, zahar eta gazteen abenturak, gizon nahiz emazteen pozak eta nekeak berdez pintaturiko basamortuan… Alabaina, bera han dela gertatu da Estatu Islamiarraren ofentsiba, eta hasierako asmoak aldatuta gerrako erreportaje-sorta bat egin behar du orduan kazetariak, frontetik oso hurbil baina borroka horren nondik norakoak ikusi gabe. Munduko minoria nazional handienaren bizi-nahi eta bizi ezinaren kronika fresko eta indartsua, gertakarien lekuko zuzen batek kontatua.  

Uda batez Kurdistanen, Zekine Türkeri, Gerardo Markuleta eta Eneko Gartzia (itzultzaileak):...
[2018]
BELTZAK, JUDUAK ETA BESTE...
AZURMENDI OTAEGI, JOXE

Beltzak, juduak eta beste euskaldun batzuk, Joxe Azurmendi: Liburu hau osatzen duten saioetako bat multikulturalismoaz eta mestizajeaz ari da, globalizazioaz eta unibertsaltasunaz, négritude mugimenduaren historiatik abiatuz eta gaur egungo hirietaino etorriz; beste batean, herri zapalduek oro har autogorrotorako izan duten joera erakusten zaigu, judu zenbaitek bere jatorriaz izan duten jokabidearen argitan: dela mespretxu eta ukoa, dela itxurazko goratze baina izatezko ahaztura; hurrengo batek historiaren objektua beti eraikuntza bat dela gogorarazten digu, eta iragan asmatuak herri baten sorreran eta bilakaeran daukan garrantzia azpimarratu, hainbat adibide erabiliz: Asterix galiarraren balentriak, Karlos V.a enperadorearen genealogiak, mito zaharrak eta utopia berriak… Lau saiakera labur, egileak ohi duen estilo ñabar eta bizian, edukietan jantzia eta tonuan zirikatzailea, arrazoiketan malgu baina usteetan finko, erreferentzietan kosmopolita eta keinuetan etxeko. Izan ere, zernahitaz ari dela ere, gutaz ari baita beti Azurmendi, oroipenez eta itxaropenez bizirik jarraitu nahi duen euskal herri baldar baina hala ere maite honetaz.  

Beltzak, juduak eta beste euskaldun batzuk, Joxe Azurmendi: Liburu hau osatzen duten saioetako...
[2018]
HAIZEARI BEGIRA
ARIZA DE MIGUEL, JON

Jon Ariza de Miguel, Haizeari begira: Nire leiho pareko etxean ez zegoen inor, baina te katilua bukatzen ari nintzela argia piztu zen gortinen atzetik, eta pertsona baten itxura sumatu nuen. Nolabait argi iturria haren atzean zegoen eta pertsonaren itzala proiektatzen zuen gortinen aurka, ombres chinoises antzoki batean bezala. Pertsona hau arropa eranzten hasi zen: jaka edo zamarra edo berokia lehendabizi, jertse bat gero, kamiseta, eta prakak. Segundo pare batez desagertu zen, eta berriro agertu zen arropa janzten, pijama ziurrenik. Berriro ere desagertu, eta laster agertu zen, eskuan zeozer zeukala. Ahora eramaten zuen moduagatik igarri nuen katilu bat zela. Agian nire moduan tea edaten ari zen? 

Jon Ariza de Miguel, Haizeari begira: Nire leiho pareko etxean ez zegoen inor, baina...
[2017]
TRUMP, AMESGAIZTO AMERIKA...
BATZUK

Joseba Zulaika, Larraitz Ariznabarreta, Juan Garzia Garmendia, Jaqueline Urla, William A. Douglass, Olatz Arrieta, Unai Pascual eta Joseba Gabilondo, Trump, amesgaizto amerikarra: Donald Trump, Ameriketako Estatu Batuetako 45. presidente! Nola da posible estatubatuarrek, munduko potentzia nagusia zuzentzeko, politikan inolako eskarmenturik ez zuen, alderdikide asko aurka zituen eta diskurtso misogino eta arrazista zabaltzen zuen enpresari aberats hura aukeratu izana? Galdera horiei guztiei erantzutera dator liburu hau: Trumpen garaipenaren nondik norakoak argitzeaz gain, haren politikak ekar ditzakeenak aztertzen ditu. Horretarako, zenbait idazle, kazetari eta unibertsitate irakaslerengana jo dugu, AEBetan bizi diren euskal herritar batzuk tartean. Izan ere, Europan ezinezkotzat, amesgaiztotzat jotzen zen aukera hura, bestelako ikuspegi batetik ikusi zuten AEBetatik. Asmo horrekin jo dugu laguntza eske, eta baita erantzun argigarriak jaso ere.

Joseba Zulaika, Larraitz Ariznabarreta, Juan Garzia Garmendia, Jaqueline Urla, William A....
[2017]
EUSKAL HERRIA ITSASTARRA ...
ALBAOLA ITSAS KULTUR FAKT

Albaola itsas kultur faktoria, Euskal Herria itsastarra- San Juan baleontzitik: San Juan baleontzia Pasaian eraiki zuten XVI. mendean, 1560 urte inguruan. Gaur egun, munduko urpeko ondarearen ikurra da ontzia, UNESCOk hala izendatuta. Euskal Herriko itsas historiaren handitasunaren froga bizia da itsasontzi hau. Liburu hau gure izaera itsastarraren ikuspegi berri bat ematera dator. Itsasoari begira bizi zen Euskal Herria ezagutarazi nahi du, mundu mailako ekarpenak egin dituen itsas herria azaleratuz eta itsasoa gure izaeraren nahiz garapenaren erdigunean kokatuz. Ziur gaude, irakurri eta gero, beste talaia batetik begiratuko diozula munduari zein gure herriari.  

Albaola itsas kultur faktoria, Euskal Herria itsastarra- San Juan baleontzitik: San Juan...
[2017]
ESKULARRU BELTZAK
OSORO IGARTUA, JASONE / L

Jasone Osoro, Eskularru beltzak (IL: "Josevisky"): Beire ingelesa ikasteko udaleku batera bidali dute gurasoek. Bere institutuan gelako liderra den arren, udalekuan inork ez du aintzat hartzen, eta Baba izeneko mutil misteriotsu batengan aurkituko du babesa, boxeoa ikasteaz gainera.Etxera itzulita, bere betiko lagun Kar eta Leterekin batera, hirurek osatzen duten Sua taldea prest dago, berriz ere, institutuko izarrak izan eta egurra emateko, baina badirudi aurtengo ikasturtean gauzak desberdinak izango direla.  

Jasone Osoro, Eskularru beltzak (IL: "Josevisky"): Beire ingelesa ikasteko udaleku batera...
[2017]
BI ALDIZ ERDITU ZINEN NIT...
AGIRRE, ALAINE

Alaine Agirre, Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama: Gauza asko da batean nobela hau: egileak bere amari eskainitako maitasun-kanta luze bat; familia osoaren historia eta istorio sorta txirikordatu bat; gaixotasun baten etorkiaren bila haurtzaroko oroitzapenetan barrena egindako introspekzio ariketa bat; ama izan ezin eta ahal eta nahi izatearen edo ez izatearen inguruko gogoeta zalantzazko, sigi-sagatsu bat… Alaine Agirrek aurreko eleberrietan erakutsi dituen dohainak agerian daude lan honetan ere: berben bitartez edertasuna, erritmoa, musikaltasuna bilatzea, sentimenduak leungarririk gabe espresatzea… horiek guztiek ematen diote intentsitate eta emozio berezia kontakizunari. Proiektu honek irabazi zuen 2016ko Joseba Jaka beka

Alaine Agirre, Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama: Gauza asko da batean nobela hau: egileak...
[2017]
KING KONG TEORIA
DESPENTES, VIRGINIE

Virginie Despentes, King Kong teoria (Itz: Itziar Diaz de Ultzurrun): Despentes puta, Despentes proletarioa, Despentes punka, heteroaraudiaren bazterbideetatik abiatu, eta haren muinera heltzen da. Patriarkatu kapitalistaren kanpoko zirkulu marjinaletan dabilelarik, zirimola estutuz-estutuz joan, eta hara non begi-begiraino iristen den: XIX. mendean politikoki inposatzen diren genero-ereduen kontrako piztia da King Kong, generoen aurreko kaosa. Ez alferrik, feminitatea hipokrisia hutsa da Despentesentzat, otzan zuria izateko artea, emakumeen neurrira eginiko presondegi bat, eta neurriz kanpoko emakume munstroak sortzen ditu, behar ez bezalakoak, beti zerbaitegi: santuegiak edo putegiak, lodiegiak edo argalegiak, ergelegiak edo argiegiak... horiexek feminitatearen  -egiak.  

Virginie Despentes, King Kong teoria (Itz: Itziar Diaz de Ultzurrun): Despentes puta, Despentes...
[2017]
MAIDER
ZUEI

Maider Zabalegi, Zuei: Musikaren munduari betidanik estuki lotuta egon den arren, Maider Zabalegik aurtengo udaberrian aurkezten du bere bakarkako estreinako lana: “Zuei”. Alaitz Telletxearekin batera izandako bidaia arrakastatsua duela 20 bat urte atzean utzirik, bakarrik baina ongi lagunduta ekiten dio berriro diskogintzari eta zuzeneko agerpenari, balio handiak dituen disko honekin. Ilusio eta ametsen itsasoan nabigatzen duten hamar kantu gozo eta koloretsu aurkezten dizkigu Oiartzungo konposatzaile-kantariak, sentimendu garbien isla eta pizgarri, era berean.        

Maider Zabalegi, Zuei: Musikaren munduari betidanik estuki lotuta egon den arren, Maider Zabalegik...
[2017]
PIKONDOAREN BALADA (LIZAR...
BILBAO BARRUETABEÑ

Leire Bilbao + Maite Mutuberria (IL.), Pikondoaren balada: Osaba Lukasek etxe ondoko pikondoaren adarretan pasatzen du eguna, liburuak irakurriz, etxekoekin hitz eginez eta kanta zaharrak abestuz; gerra iristen denean ere, bertan ezkutaturik geratuko da, armei uko eginda, halako batean, sekula gehiago arbolatik ez jaistea erabakitzen duen arte. Istorio eder eta hunkigarria, Martiña ilobak kontatua.

Leire Bilbao + Maite Mutuberria (IL.), Pikondoaren balada: Osaba Lukasek etxe ondoko...
[2017]
MENDEBALEKO EUSKARA
ZUAZO ZELAIETA, KOLDO

Koldo Zuazo, Mendebaleko euskara: Euskalkien deskribapen orokorra eta sailkapen berri bat proposatu ondoren, eta hainbat lekutako hizkera bereziak ikertu eta gero, euskalki nagusien azterketa xeheari ekin dio orain Koldo Zuazok, Mendebaleko euskaratik hasita. Mendebalekoa euskalkirik handiena izan da, eremu zabala hartzen duena eta, gainerako euskalkien artean, nortasun indartsu eta bereziduna. Bizkaiera deitu izan zaio, Bizkai osoa hartzen duelako, baina, egileak frogatzen duen legez, Gasteiz aldean izango luke jatorria, duela 1000 urte inguru, eta bere eragin esparrua Gipuzkoako Goierri, Urola eta Nafarroako Burundara ere iristen da. Liburuaren lehen parteak, mendebaleko euskalkiaren bereizgarriak emateaz gain, barnean hartzen dituen azpieuskalkiak eta hizkerak ere zehazten ditu, baita horietako bakoitzaren ezaugarriak xehetasunez aletu ere. Bigarrenean, berriz, hiztegi zabal bat dator, 678 sarreraz eta 54 azpisarreraz osatua; gainera, berba bakoitzaren hedadura eta mugak ahalik eta zorrotzen zehaztu dira, zein herri eta eskualdetan erabiltzen den adieraziz. Bestalde, liburuaren osagai ezinbestekoa dira bertan ageri diren ia 100 mapak, beste horrenbeste hizkuntz ezaugarri edo hitzen hedaduraren berri ematen digutenak modu guztik grafikoan.

Koldo Zuazo, Mendebaleko euskara: Euskalkien deskribapen orokorra eta sailkapen berri...
[2017]
MIKEL URDANGARIN
MARGOLARIA

Mikel Urdangarin, Margolaria: 2015.ean bakarka eta zuzenean aurkeztutako lan sotil haren ondoren, Mikel Urdangarinek banda osoaren musikalitateaz horniturik agertzen ditu oraingoan bere konposizio berriak Margolaria deritzan disko hurbil, eskuzabal eta sendo honetan. Hamar kantu hauetaz baliatzen da kantaria, gizakiaren barrura begiratu samur bat botatzeko eta norberaren bakardade gordinean bizi diren ahuleziak eta zalantzak askatasun kantu bilakatzeko. Abestiak entzunaldi hunkigarri batean lotzen dira bata bestearekin, eta modu harrigarrian harrapatzen gaituzte, gure barruan hazten eta garatzen doazen indar ahaltsuak balira bezala. Grabaketa saioetan lortutako komunikazio musikalaren ondorioz, interpretazioaren sobrietate dotoreak abestion kualitatea mailarik gorenera igotzen du, non intentsitate eta emozioen arteko jolasak, sakontasun handia aportatzen duen. Doinu sujerikor eta olerki bizigarri hauek urrutitik etorrita, urrutira balihoaz bezala. Euskarri honen gainean jarrita, ahotsak gertutasun handiagoa hartzen du, eta intentsoago, atseginago sumatzen dugu, lan honek funtsean dakarren mezu animikoaren zabalkunderako erabat lagungarri suertatuz. Margolaria izeneko hau, esfortzu handi baten emaitza zoragarria biltzen duen musika lan borobila dugu. Lehenik, abestion sorkuntza azpimarratu behar dugu, Mikel bera doinu guztien eta zazpi hitzen konpositorea izaki. Horrez gain, Gerardo Markuleta handi bat beste bi olerkitan (“Itsasoan euria”, “Dena nire baitako”) ageri da, hala nola Xabier Amuriza ere, Imanol kantariak ezagutzera eman zuen “Mendian Gora” kantaren hitzetan (kasu honetan estrofa guzti-guztiak jasota, Mikelen doinu jostari batez josirik). Interpretazioak, bestaldetik, diskoaren nortasun argiari gorputz ematen dio: Angel Celada-k (bateria), Jon Cañaveras -ek (baxua), Koldo Uriarte-k (pianoa eta teklatuak), Rafa Rueda-k (gitarrak) eta Nika Bitchiasvili-k (biolina) oreka sonoroa, doinuen xehetasun aberasgarriak eta izaera ibiltari sosegatua eman dizkiote lan distiratsu honi. Diseinuak eta azala, azkenik, Alain Urrutia margolariaren jatorrizko lanak dira, diskoaren balioei espresibitatea eta sujerikortasuna gehitzera datozenak. Lan berri honek, bukatzeko, gizakume arruntaren bizitza libre eta ederra kantatu nahi du, zintzotasunez, ilunpetan darabilen arrastoari argia ekarriz.          

Mikel Urdangarin, Margolaria: 2015.ean bakarka eta zuzenean aurkeztutako lan sotil haren...
[2017]
TELLERIA ETA GERO, ZER?
PRAT URZAINKI, ERNESTO

Ernesto Prat Urzainki, Telleria eta gero, zer? Sarako Gaztetxean egindako kontzertu batetik bueltan, egundoko bestondoarekin eta guardia zibilen kontrol batekin topo egin ondoren, giza hezur batzuk eta pakete arraro bat deskubrituko ditu Lurrak, obra-hondakinen artean. Misterio hori, gainera, nahastu egingo da Baztanen, herritarren nahiaren kontra, egin nahi duten plan urbanistiko erraldoi batekin. Musikaren erritmoan eta kamiseta erreibindikatiboen konpainian, hainbat pertsonaia eta gertakari nahasten dira eleberri beltz honetan: sekta ultrakatolikoak, kontrabando arkeologikoa, momia egiptoarrak, psikiatrikoko gaixoak, rock kontzertuak, besta eta parranda, eta, batez ere, protagonista ahaztezin bat: Lurra, neska bizizale eta urduri bat, Baztan bukolikoaren irudia zapartatzera datorrena.  

Ernesto Prat Urzainki, Telleria eta gero, zer? Sarako Gaztetxean egindako kontzertu batetik...
[2017]
IXON
JAKA GARCIA, ANA / ORBE F

Ana Jaka + Alex Orbe (IL.), Ixon: Ion du benetako izena, baina Ixon deitzen diote beti isilik egoten delako, halako batean, hitz egitea ere ahaztu duen arte. Etxetik joango da orduan, eta abentura harrigarriak ezagutuko ditu gero, basoan topatzen dituen rock musikari batzuen eskutik.  

Ana Jaka + Alex Orbe (IL.), Ixon: Ion du benetako izena, baina Ixon deitzen diote beti...
[2017]
EKAITZAREN ZIPRIZTINAK (T...
GARATE ZENDOIA, MIREN

Miren Garate, Ekaitzaren zipriztinak: Krisia esan zaion horren errepasoa egiten du kronika-liburu honek. Ez ditu zergatiak bilatzen, ez irtenbideak proposatzen: gizartean utzitako ondorioetan zentratzen da, gogorrago ala leunago guztiok harrapatu baikaitu zaparradak. Hogei hitz aukeratu ditu egileak, alfabetoaren arabera A-tik Z-ra ordenatuta, beste horrenbeste gai jorratzeko: atzerrira joandakoak; berdintasunean krisiak nola eragin duen; dibertsitate falta edo zenbait kolektibok lan merkatuan sartzeko dituzten zailtasunak; ekintzailetza; finantzei lotutako engainuak; gazteen arazoak; hartzekodunen konkurtsoak eta enplegua erregulatzeko espedienteak; ikerketa eta garapenaren egoera; janari bankuak; kontsumoa; lanuzteak; mobbing-a; nekazaritzaren etorkizuna; osasun arazoak; prekarietatea; Stop Kaleratzeak elkartea; teknologia aurrerapenek ekar dezaketena; unibertsitatea; xenofobia jarrerak; zahartzaroa eta pentsioak. Gai horietako bakoitzean, protagonista batek lehen pertsonan eskaintzen du bere lekukotasuna, eta ondoren kazetariaren erreportaje landua dator. Proiektu honi esker historia hurbila ikertzeko Tene Mujika saria irabazi zuen Miren Garate kazetari azpeitiarrak.   

Miren Garate, Ekaitzaren zipriztinak: Krisia esan zaion horren errepasoa egiten...
[2017]
ARMIARMAK PARAPENTEAN
AIERTZA REMENTERIA, MARIB

Maribel Aiertza + Jokin Mitxelena (IL.), Armiarmak parapentean: Kuluku gainean haize leun gozo batek orrazten ditu belar eta zuhaixkak. Lekua eta eguraldia aproposak dira parapenteak probatzeko eta horretarako daude hantxe Gabriela eta Abelardo armiarma parea. Talaia eder hartatik aztertu dute hiria eta erabaki dute erroskila itxurako teilaturik gabeko etxe biribil handian hartuko dutela lur: zezen-plazan. Bidean, ordea, galdu egingo dira eta nahikoa lan izango dute berriz elkartzeko. Bi armiarmen ikuspegitik hainbat abentura bizitzera eta animaliei gizakiei buruz gogoeta egitera eramango du irakurlea ipuin honek.  

Maribel Aiertza + Jokin Mitxelena (IL.), Armiarmak parapentean: Kuluku gainean haize...
[2017]
GERRAK EZ DU EMAKUME AURP...
ALEKSIEVTX, SVETLANA

Svetlana Alksievtx, Iker Sancho (itzultzailea), Gerrak ez du emakume aurpegirik: Gerra imajinatzean, gizonezko soldaduak datozkigu berehala gogora, baina ia milioi bat izan ziren II. Mundu Gerran parte hartu zuten emakumen sobietarrak: mediku eta erizainak, frankotiratzaileak, tanke-gidariak, gerrillari partisanoak... Ehunka lekukotasun bildu ditu egileak, haien oroitzapenak eta inpresioak biltzeko, ez kazetarien ohiko galde-erantzunekin, baizik eta konfiantza emanez, lasai hitz egin dezaten. Jasotako erretratuak antz gutxi du historiografia ofizialaren heroitasunarekin: hor ageri dira gosea, beldurra, hotza, zauriak eta oinazea... baina baita ere beste nesken elkartasuna, gizonezkoen laguntza edo gutxiespena, etsaienganako gorrotoa edo errukia... Bizitzaren eta heriotzaren arteko hari gainean dantzan, gizatasun sakon baten taupadak helarazten dizkigu, zirraraz eta dardaraz.  

Svetlana Alksievtx, Iker Sancho (itzultzailea), Gerrak ez du emakume aurpegirik: Gerra...
[2017]
ASTROAK GARA
AÑORGA LOPEZ, PELL

Pello Añorga + Mikel Valverde (IL.), Astroak gara: Arrosa da ipuin honetako narratzailea eta protagonistetako bat. Bosgarren mailan dabil eta aurtengo ikasturtea oso berezia izan da gauza asko gertatu zaizkiolako, batez ere Banbari eta Joxeri esker. Banba gelara iritsi zenean hasi zen dena. Izan ere, gelan asko eta asko aho zabalik geratu ziren ikusi zutenean. Herrian ume afrikar bat ikusten zuten lehenengo aldia zen. Banba senegaldarra da eta hasieran ez zekien euskaraz, baina poliki-poliki euskara ikasteaz gain, gure ohiturak ere ezagutu ditu, eta baita guk bereak ere.  

Pello Añorga + Mikel Valverde (IL.), Astroak gara: Arrosa da ipuin honetako narratzailea...
[2017]
ETA SAGARRONDOA BANINTZ?
REKALDE, PADDY / MITXELEN

Paddy Rekalde eta Iosu Mitxelena (IL.), Eta sagarrondoa banintz?: Anartz ikaratuta dago: sagarra jaten ari zela, haziak jan ditu eta gogoratu da eskolan irakasleari entzun diola hazietatik sortzen direla landare berriak. Anartz beldur da sagarrondo bat ez ote den bere baitatik sortuko.

Paddy Rekalde eta Iosu Mitxelena (IL.), Eta sagarrondoa banintz?: Anartz ikaratuta dago:...
[2017]
ELURRAREN FORMULA
ARRIETA KORTAJARENA, BERT

Bertol Arrieta, Elurraren formula: Bikote-krisi latza dute Manuk eta Martak, eta banantzeak saihetsezina dirudi. Haserrealdi baten ostean, elurretara eraman du Manuk bien alaba, Jaione, baina azken honek faltan sumatu du ama, eta egunaren oroigarri, elur-bola bat eraman nahi dio, nahiz eta arrisku handia duten etxera iristerako dena urtu eta ur putzu bat besterik ez topatzeko.

Bertol Arrieta, Elurraren formula: Bikote-krisi latza dute Manuk eta Martak, eta banantzeak...
[2017]
POLITIKA ZIKINA
IRASIZABAL IZAGIRRE, I&Nt

PSEko zinegotzia da Marta euskal hiriburu batean, eta bere mutil-lagunak konbentzitzen du alderdiko primarioetara aurkez dadin, alkategai izateko. Horrek, baina, lehen lagunak zituen asko etsai bihurtzea ekarriko dio, eta komunikazio-tekniketan trebatu beharra, bai alderdi barruari bai gizarteari begira. Mutil- -lagunak berak zuzenduko du estrategia, eta kanpaina ondo doakien arren, bikoteak baditu bestelako arazoak ere. Partiduetako morrontzak, komunikabideetako trikimailuak, odolik gabeko borrokak eta jokoen teoriak agertzen dira, besteak beste, Irasizabalen nobela berri honetan. Bere ohiko nobela beltzak alde batera utzita ere, gizarteari begi zorrotz eta umoretsuz begiratzen jarraitzen duen seinale.  

PSEko zinegotzia da Marta euskal hiriburu batean, eta bere mutil-lagunak konbentzitzen du...
[2017]
DESERRIA HAURTZARO
ZUBELDIA AROZENA, MADDI

Sei urteko Anak Frantziako Mesozera bizitzera joatea argitik itzalerako bidaia bezala bizi du. Ilunpe horretan badu izpi ederrik, halere: aitaren hitz-joko zoragarriak, Danièle lagun-mina, eta, batez ere, barne mundu ezin aberatsagoa. Ana ez baita edozein neskatxa. Amets-bidaiak egiten ditu, eta bertan sekretu harrigarriak azaleratzen, emeki-emeki. Eleberri honek autobiografia, historia eta fantasia elkartzen ditu, idazkera fin eta aisitean. Frankismoaren garaiko haur ebatsien gaia ere poesiaz janztea lortzen du Maddi Zubeldiak. Irria negarrarekin nahastea lortzen duen bezala. Lehen eleberri ederra, irakurri ondoren buruko xoko batean gelditzen zaigun horietakoa.

Sei urteko Anak Frantziako Mesozera bizitzera joatea argitik itzalerako bidaia bezala bizi...
[2017]
GELDITU ZAITEZTE GUREKIN
MALAGON ZALDUA, ANA

Familiaren oporretako etxean bildu dira berriro anai-arrebak jada helduak direnean, baina hor daude oraindik min zaharrak; etxebizitza erosi du azkenean emakume gazte batek, modu onean gainera, baina han bizi den agurea bertan geratzekotan; berrogei urte betetzean, gaztetan hegoalderantz egindako bidaia berregitea erabaki dute lau lagunek; aita dibortziatuak alaba hartu du astebururako, eta bere txikitako jolasak erakutsi nahi dizkio; ama zahar eta alargunduak berriz ezkontzea erabaki du…

Familiaren oporretako etxean bildu dira berriro anai-arrebak jada helduak direnean, baina...
[2017]
HITZ ZAURITUAK
SIERRA I FABRA, JORDI

Jordi Sierra i Fabra , Hitz zaurituak: Disidente politikoentzako kartzela-eremu batera bidali dute soldadutza egitera Li Huan. Presoen korrespondentzia zentsuratzea egokitu zaio irakurtzeko eta idazteko duen dohainei esker. Umea zen diktadura ezarri zenean, orain hemezortzi urte ditu eta irmo sinesten du erregimenean. Edonola, preso guztien artean, 139ak bereziki erakartzen du gaztea. Wang Zhu du izena eta Unibertsitateko irakaslea zen iraultzaren aurretik. Irakasle zaharrarekiko harremanak, nahitaez, bultzatuko du ordura arte sinetsitako egiak zalantzan jartzera.

Jordi Sierra i Fabra , Hitz zaurituak: Disidente politikoentzako kartzela-eremu batera bidali...
[2017]
EZ DOK HIRU
TELLERIA DE LA FUENTE, PA

Ez dok hiru, Patxo Telleria de la Fuente: Zenbat euskal kanta ezagutzen dituzu, zahar edo berri? Kalkulua egin duzu inoiz? Ziur gaude uste duzuna baino askoz gehiago direla.Ikuskizun honetan berrehun baino gehiago agertzen dira (zatiak, noski!) eta, denak ez bada gehienak, ezagun egingo zaizkizu.Kanta kopuru ederra erabili dugu, baina aipatu gabe utzi ditugu beste hainbeste kanta eta musikari. Horiek ere estimatzen ditugu, lan honetan tokirik aurkitu ez badute ere.Gure musika ondarea altxor bat da, gure memoria historikoaren lekuko emozionala.Ez Dok Hiru kantutegian oinarritutako ikuskizun teatrala da. Gure modukoa, eroa, deskontzertantea, irrigarria azalez… Baina azal horren poro bakoitzari geure musikarekiko maitasuna dario.   KANTUTEGIA ENTZUNGAI:   1. ikasgaia:    2. ikasgaia:  4. ikasgaia:    6. ikasgaia:  7. ikasgaia:   8. ikasgaia: 9. ikasgaia:    10. ikasgaia: 11. ikasgaia:   12. ikasgaia: 13. ikasgaia: itxaroen-telefonoa   14. ikasgaia: sexua eta musika 15. ikasgaia:    16. ikasgaia: 17. ikasgaia:    18. ikasgaia:   

Ez dok hiru, Patxo Telleria de la Fuente: Zenbat euskal kanta ezagutzen dituzu, zahar...
[2017]
HIZKUNTZA, NAZIOA, ESTATU...
AZURMENDI OTAEGI, JOXE

XX. mendearen erditsuan, abertzaletasunak berritu sakon bat izan zuen, eta arrazaren ordez euskarari eman zitzaion lehentasuna gure herria definitzeko eta eraikitzeko orduan. Gaur, XXI. mendean, planteamendu berriak entzuten dira, lehengo uste ziurrak zalantzan jartzera datozenak: hizkuntza, nazioarentzat mesede eta sostengu izan arren, ez ote da kalte edo traba estatu bat lortzeari begira? Hizkuntza, Nazioa, Estatua kontzeptuei eta haien arteko harremanei buruz hausnarrean jarri da Joxe Azurmendi, ez erudiziozko saio akademiko bat egiteko, baizik eta gaiaz interesa dutenekin elkarrizketa sustatzeko; ez polemika bilatuz, baina eztabaidari ihes egin gabe; historiaren argitan, baina etorkizunari begira

XX. mendearen erditsuan, abertzaletasunak berritu sakon bat izan zuen, eta arrazaren ordez...
[2017]
NOLA HELDU NAIZ NI HONAIN...
MINER PEREZ, KATTALIN

Nola heldu naiz ni honaino, Kattalin Miner : Enpresan mailaz eta soldataz igotzea, herentzia bat jasotzea, etxe bat erosi ahal izatea, lagun ugari edukitzea… Arrakastaren laukitxo guztiak beteak ditu Jezabelek, argi du zer nahi duen bizitzan eta zirt-zart hartu ohi ditu erabakiak. Halako batean, ordea, txikikeria batekin paralizaturik geratuko da. Emakume gazte baten nora eza darabil Kattalin Minerrek gure gizarteko hainbat gai giltzarri jorratzeko: familia eta bikote ereduak, heteroaraua, harreman batean bilatzen duguna… Nortasunez beteriko lehenengo eleberri bat, irakurlearen gogoa astindu eta zer pentsatua emango diona.

Nola heldu naiz ni honaino, Kattalin Miner : Enpresan mailaz eta soldataz igotzea, herentzia...
[2017]
KOADERNOA ZURI
ITURBE MAIZ, ARANTXA

Koadernoa zuri, Arantxa Iturbe: Bi ahizpa, urtetan elkar ikusi ez dutenak, bat-batean amaren heriotzak berriro elkartu dituen arte. Asko dute batak besteari esateko, urrun egon diren bitartean bakoitzari gertatu zaizkionak, eta baita lehenagotik nork bere kolkoan gordetakoak ere. Otzan eta esanekoa izana da bata, errebelde eta lotsagabeagoa bestea, ama estu eta zurrunaren alabak biak ere. Trapu zikinak etxean garbitzeko aginduaren kontra, isilpekoak argitara aterako dituzte Arratek eta Begoñak, beren arteko arrangurak eta ezin ulertuak sendatzeko, hezkuntza zikiratzaile baten min herdoilduak goxatzen saiatzeko. Hika teatro taldearentzat idatzitako antzezlana eleberri bihurtu du Arantxa Iturbek sentiberatasunez eta trebeziaz, hitzekin duen dohaina eta pertsonaiekin duen enpatia agerian utziz

Koadernoa zuri, Arantxa Iturbe: Bi ahizpa, urtetan elkar ikusi ez dutenak, bat-batean amaren...
[2017]
XABI SOLANO MAIZA - TRIKI...
SOLANO MAIZA, XABI

 Xabi Solano Maiza, Trikitixa liburua II (+CD): Xabi Solano Maiza trikitilari eta musikariaren lan berriak ekoiztu eta argitaratzeko asmoz batu dira 5GORA eta Elkar zigiluak.Izan ere, duela urte batzuk aurkezturiko “TRIKITIXA LIBURUA I” partitura liburu arrakastatsu horren ondoren, aurtengoan, haren bigarren alea, “TRIKITIXA LIBURUA II” (liburua+CD), argitaratuko baitute elkarrekin.Proiektu ludiko-didaktiko honetan, alde batetik liburu/CD formatuan, sortzaileak berak konposaturiko 15 pieza berriren partitura/zifratuez gain, kantu horien beraien grabaketak ere eskainiko dira CD euskarrian, hala nola argazki zein elementu osagarri ugari. Eta bestalde, “Ereñotzu” (autorearen sorterriaren izenaz bataiatuta) izeneko disko hura bera (liburutik aparte) ere plazaratuko dute zigilu biek.Grabaketa hauetan, Xabi Solanok itzal handiko musikari askoren kolaborazioa izan du alboan: Kepa Junkera, Joxan Goikoetxea, Kristina Solano bere arreba, DZ eta Arkaitz Miner, besteak beste, hala nola Jon Garmendia “Txuria”ren talentua hitzetan.    

 Xabi Solano Maiza, Trikitixa liburua II (+CD): Xabi Solano Maiza trikitilari...
[2016]
XABI SOLANO MAIZA
EREÑOTZU

Xabi Solano Maiza, Ereñotzu: Xabi Solano Maiza trikitilari eta musikariaren lan berriak ekoiztu eta argitaratzeko asmoz batu dira 5GORA eta Elkar zigiluak.Izan ere, duela urte batzuk aurkezturiko “TRIKITIXA LIBURUA I” partitura liburu arrakastatsu horren ondoren, aurtengoan, haren bigarren alea, “TRIKITIXA LIBURUA II” (liburua+CD), argitaratuko baitute elkarrekin.Proiektu ludiko-didaktiko honetan, alde batetik liburu/CD formatuan, sortzaileak berak konposaturiko 15 pieza berriren partitura/zifratuez gain, kantu horien beraien grabaketak ere eskainiko dira CD euskarrian, hala nola argazki zein elementu osagarri ugari. Eta bestalde, “Ereñotzu” (autorearen sorterriaren izenaz bataiatuta) izeneko disko hura bera (liburutik aparte) ere plazaratuko dute zigilu biek.Grabaketa hauetan, Xabi Solanok itzal handiko musikari askoren kolaborazioa izan du alboan: Kepa Junkera, Joxan Goikoetxea, Kristina Solano bere arreba, DZ eta Arkaitz Miner, besteak beste, hala nola Jon Garmendia “Txuria”ren talentua hitzetan.      

Xabi Solano Maiza, Ereñotzu: Xabi Solano Maiza trikitilari eta musikariaren lan...
[2016]
HAUXE DA DESPEDIDIA (+2 C...
OSKORRI

Hauxe da despedidia, Oskorri: 2015eko azaroaren 22an Oskorrik bere azken kontzertua eman zuen Bilboko Arriaga antzokian. Urtebete beranduago kontzertuaren grabaketa plazaratuko da, kontzertuaren audioa, bideoa hala nola aspaldiko grabaketa inedito eta bitxikeriz osatutako beste CD batekin. Informazio gehigarria (letrak, argazkiak): http://postdata.elkar.eus/oskorri/hauxe-da-despedidia        

Hauxe da despedidia, Oskorri: 2015eko azaroaren 22an Oskorrik bere azken kontzertua eman zuen...
[2016]
EMAKUMEAK, ARRAZA ETA KLA...
DAVIS, ANGELA

Emakumeak, arraza eta klasea, Angela Davis: Angela Davis pentsalari eta aktibista ezagunak emakume, beltz eta klase sozial apalekoa izateak dakartzan hiru zapalkuntzak lotu zituen aurreneko aldiz liburu honetan. Esklabotza sistema, mugimendu abolizionista eta sufragista, abortua edota etxeko lanak problematizatzen ditu, eta horrekin, ordura arteko feminismoa, hau da, feminismo zuria, arraza eta klase menperakuntzekiko itsu izan zela agerian utzi. Hiru aldiz zapaldua denak hiru aldiz errebelde eta hiru aldiz aliatu izateko aukera eta zoria duela aldarrikatzen du pentsamendu feministaren lan mugarrietako bat den honetan.Gaurko gure errealitatea ulertzeko ez ezik, eraldatzeko tresna ere bada Emakumeak, arraza eta klasea liburua.Konspiratzea elkarrekin arnasa hartzea delako. ESKAFANDRA bilduma feminista.   Angela Davisen biografia Durangoko azokako aurkezpena      

Emakumeak, arraza eta klasea, Angela Davis: Angela Davis pentsalari eta aktibista ezagunak...
[2016]
33 EZKIL (ZUBIKARAI SARIA...
GORROTXATEGI AZKUNE, MIRE

33 ezkil (Zubikarai saria 2015), Miren Gorrotxategi Azkune: Garizmendi baserriko Ferminek, aitzurrean ari dela, burezur bat topatu du lurperatuta; lasterka deituko dio kalean bizi den Nestor semeari, baita honek Berta andregai ohi arkeologoari ere; hilotz hori ateratzera doazenean baina, desagertua da eskeletoa. Hortik aurrera, berriz, hildako gehiago, eta misterioa gero eta ilunago.Hildako zahar eta berriak, anaien arteko gorrotoak, belaunaldien arteko arrakalak, bikote barruko konpondu ezinak, droga, jokoa… Osagai horiek eta topatuko dituzu Augustin Zubikarai saria irabazitako eleberri beltz honetan, baita idazle berri bat ere, elkarrizketa nahiz flashback-etan bikain moldatzen dena, zer eta noiz kontatu ongi dosifikatuz, prosa arin bezain dotore batez.  

33 ezkil (Zubikarai saria 2015), Miren Gorrotxategi Azkune: Garizmendi baserriko Ferminek,...
[2016]
ORDORIKA, RUPER
RUPER ORDORIKA * GURIA OS...

Ruper Ordorika, Guria ostatuan: Ruper Ordorikaren disko berriak haize berriak dakartza. Beti kantu ederren bila aritzeaz gain, grabaketaren zuzentasuna eta diskoaren entzuketa sendoa bilatzea izan ohi da Oñatiko koblariearen jomuga, diskotik diskora maila berri bat lortu duelarik. Disko berri honetan, berak idatzi eta ondu poemak musikatzen ditu, abestiei nortasun hilezkorra ematen dieten atmosfera klasiko bezain kontenporaneoak lortuta.      

Ruper Ordorika, Guria ostatuan: Ruper Ordorikaren disko berriak haize berriak dakartza. Beti...
[2016]
(EUSKAL) LITERATURAREN A...
ZALDUA GONZALEZ, IBAN

(Euskal) literaturaren alde (eta kontra), Iban Zaldua Gonzalez: Nola bete kontrazal bat?Ohikoena, liburuaren laburpen/goraipamen bat kokatzea da. Baina sekula ez dago argi zein den testu horren benetako egilea, sinatuta ez datorren liburuko bakarra den neurrian. Printzipioz editoreak izan beharko luke sinadurarik gabeko sinatzailea, liburuaren alde eginez: lan-hau-e-zin-bes-te- koa-da, e-ros-i! Baina argitaletxe askok egileei eurei enkargatzen diete kontrazaleko testua. Gutxitan idazten dute, ordea, singularraren 1. pertsonan, fikzioari –editorialarena dela– eutsiz. Izan ere, askotan, liburuko fikziorik lortuena kontrazalekoa da. Beste aukera bat: obraren lagin bat ipintzea. Baina nola jakin aukeratutako erakuskaria benetan esanguratsua den? Edo, okerrago, zer gertatzen da liburuko gainontzeko pasarte guztien gainetik badago? Azkenik, egileak liburuaren edukiarekin lotura zuzenik ez duen testu bat propio sor dezake, hemen bezala. Nahiz eta hau ere, ahalegin guztiak egin arren, ez dugun sinatuko, eta ez dugun lortuko singularraren 1. pertsonan idaztea, kontrazalaren lege ezkutuen menpe baikaude betiere.

(Euskal) literaturaren alde (eta kontra), Iban Zaldua Gonzalez: Nola bete kontrazal bat?Ohikoena,...
[2016]
MARTIN
AGIRRE, ALAINE / GURRUTXA

Martin, Alaine Agirre: Martin desberdina da. Hala esaten dute denek. Gauzak egiteko bere modua daukalako, edo gehiago kostatzen zaiolako. Baina kontalariak badaki Martin ez dela arraroa, normala dela eta maitagarria… nahiz eta berezi samarra izan. Desberdintasunari, integrazioari eta bazterkeriari buruzko album zoragarri honek Espainiako OEPLI erakundearen Lazarillo saria jaso zuen album ilustratuen atalean.  

Martin, Alaine Agirre: Martin desberdina da. Hala esaten dute denek. Gauzak egiteko bere modua...
[2016]
URREZKO GILTZA (+2 CD)
ZUBIZARRETA, PATXI / MITX

Urrezko giltza, Patxi Zubizarreta Jokin Mitxelena (Ilustratzailea): Hona hemen familia bitxi baten istorioa: Olatz ile-apaintzailea, Martin kamioizalea, Kattalin, Nikolas eta Malen haurrak, Tomas aitona nekazaria eta Ageda amona bidaiazalea, eta baita ile-apaindegira joaten diren Gaspar lorezain pobrea eta Maddi musika irakaslea. Hona hemen, urte osoan luzatzen den istorio bihurri honetan txertatuak, 25 ipuin, 25 kantu eta 25 jolas formula inguru –bi diskotan ahots eta ahots bihurturik– ikasgelan nahiz etxean modu jostarienean ezagutzeko eta tradizioarekin jolasteko.

Urrezko giltza, Patxi Zubizarreta Jokin Mitxelena (Ilustratzailea): Hona hemen familia...
[2016]
EUSKARA IRABAZTEKO BIDEAN
GOIKOETXEA, GARIKOITZ

Euskara irabazteko bidean, Garikoitz Goikoetxea: Sentsazioa da. Giroa. Nahia ere bai.Euskara biziberritzeko bidean aldaketak datozen sentsazioa. Aurrerapena egin du euskarak azken hamarkadetan. Aurrerapen handia. Baina bide luzea dago aurretik. Beste egoera bat zabaltzen ari da. Orain arteko erronkei beste batzuk eransteko garaia: ezagutzari erabilera, aldekotasunari aktibazioa, bihotzari mingaina. Giroa. Elkarlanerako bide sendoagoak ere hasi dira urratzen euskalgintzako eragileak. Aldaketa politikoaren arrastoa nabari da euskararen arloan ere; akordioen bidea zabaltzen ere hasi dira han-hemen. Eta nahia. Batez ere nahia. Egoera aldatzeko nahia nabari da batean eta bestean, etsipen kutsutik aldentzekoa, egoera berriari egoki erantzutekoa, euskara irabazteko bidean jartzekoa. Sentsazioa da. Giroa. Nahia ere bai: bidea egiteko. Bidea irabazteko. Euskara irabazteko. Euskarak irabazteko.

Euskara irabazteko bidean, Garikoitz Goikoetxea: Sentsazioa da. Giroa. Nahia ere bai.Euskara...
[2016]
LEPOAN HARTU
ANDUEZA ALTUNA, JOHN

Lepoan hartu, John Andueza Altuena: Zer da Bilintx institutuko mutiko gibel-handiei gehien gustatzen zaiena? Matematika? Filosofia? Ez jauna, futbola! Laugarren mailakoek futbol talde aldrebesa sortu dute: Zakili-Txut. Taldeak ez dauka inolako fundamenturik: ez fisikoki, ez teknikoki, eta ez taktikoki.Eta gainera Mariola punki gobernaezina amorratuta dago mutiko kokoloek neskak baztertu egin dituztelako…Lepoan hartu… ta segi trakatra!  

Lepoan hartu, John Andueza Altuena: Zer da Bilintx institutuko mutiko gibel-handiei gehien...
[2016]
ITZAL ZAUNKA (+CD)
CANO, HARKAITZ / OLARIAGA

Itzal zaunka (+CD), Harkaitz Cano, Antton Olariaga (ilustratzailea), Jexuxmai Lopetegi (musikaria): Ipuin grafiko batek eta hamaika kantuk osatzen dute argitalpen hau, Antton Olariagaren marrazkiek, Harkaitz Canoren hitzek eta Jexuxmai Lopetegiren musikaz josia. Txakur baten hausnarketek izatearen oinarrizko zalantza eta galderetara eramango dute irakurlea, bidaia zirraragarri baten barrena. Izan ere, lauzango existentzialista honen ahotsa ez da edozein bizangorenaren oso ezberdina. Txakurrak berak esana da: “Je suis un chien existentialiste”.    

Itzal zaunka (+CD), Harkaitz Cano, Antton Olariaga (ilustratzailea), Jexuxmai Lopetegi (musikaria): Ipuin...
[2016]
GARI & MALDANBERA
ESTUTU

Estutu, Gari & Mandalbera: Gariren proposamen hau erabat berrizalea da, poetikoa eta artistikoa, proposamen plastikoa ere izateraino. Pop kutsuko estiloan leuntasun handiz jositako lana.Ekoizpena eta grabaketa, We Are Standard taldeko Jon Agirrezabalagaren esku egon da.  

Estutu, Gari & Mandalbera: Gariren proposamen hau erabat berrizalea da, poetikoa eta...
[2016]
PANTXOA CARRERE
ANAITASUNEAN

Anaitasunean, Pantxoa Carrere: Peio eta Pantxoa bikote klasikoa desagertu zenetik, Pantxoa herri ezberdinetan (Iparraldean batipat) kantari ibili da, bere dohaiak publikoaren aurrean frogatzen.  

Anaitasunean, Pantxoa Carrere: Peio eta Pantxoa bikote klasikoa desagertu zenetik, Pantxoa...
[2016]
ODOLAREN MINTZOA (+CD)
XALBADOR

Odolaren mintzoa (Liburua + CD), Xalbador: Fernando Aire “Xalbador” hil zela eta liburu mitiko hau lehenengoz argitaratu zela 40 urte betetzen direnean, berriz plazaratzen da, gaurkotua eta Amets Arzallusen hitzaurreaz hornitua. Ipar Euskal Herriko euskaltasunaren lekuko aparta ez ezik, beharbada garai guztietako bertso idatzien gailurra genuke liburu hau, herrikoitasunaren eta lirikaren arteko uztartze miragarri bat.  

Odolaren mintzoa (Liburua + CD), Xalbador: Fernando Aire “Xalbador” hil zela...
[2016]
XALBADOR
HERRIA ETA HIZKUNTZA

Herria eta hizkuntza, Xalbador: Herria eta Hizkuntza izena daraman disko bikoitzean, 1974 eta 1977an hurrenez hurren argitaratutako Xalbador (Herri Gogoa. HG-100L) eta Herria eta Hizkuntza (Elkar. ELK-26) izeneko diskoez gain, urte ezberdinetako saioetan zuzenean grabatutako bertso interesgarri zenbait ere aurkeztuko dira.

Herria eta hizkuntza, Xalbador: Herria eta Hizkuntza izena daraman disko bikoitzean,...
[2016]
MANEX PAGOLA
ANTOLOGIA

Antologia - Manex Pagola: Badu orain 50 urte Manex Pagola kantuz hasi zela. Ibilbide luze horri begirada emanez, kantuz kantu obra horiek noiz, nola eta zer testuingurutan idatzi zituen kondatzen du udaberrian argitaratu genuen liburu-cda:Manex Pagola: bere kantagintza eta argibide zonbait (1958-2015)Orain aurkezten duguna, liburuan txertatu genuen audioa da.“Manex Pagola: Antologia”. 20 kantako CD bat da.

Antologia - Manex Pagola: Badu orain 50 urte Manex Pagola kantuz hasi zela. Ibilbide...
[2016]
BEGOÑAREN ITZALPEA...
BASTERRETXEA POLO, JOSE I

Begoñaren itzalpean, Jose Inazio Basterretxea: 36ko gerrak irabazle eta galtzaileak izan zituen; baina galtzaile guztiak ez ziren berdinak, ezta irabazle guztiak elkarren adiskideak ere. Franco epelegiav zelakoan, nazien laguntzaz iraultza egin nahi zuten falangista bilbotar batzuen istorio ezkutua dakarkigu Jose Inazio Basterretxeak, gerrako eta gerraosteko pasadizo ezezagunak fikzionatzeko bere eleberri-sortari jarraipena emanez. Horrekin batera, 1986an, 40 urte baino gehiago igarota, Suitzatik datorren emakume eder eta misteriotsu bat agertzen da detektibe pribatu bilbotar baten bulegoan, bere gurasoak nor ziren jakin nahi duela-eta. Bi hari horiek uztartuz, kontakizun bizi bat ondo du egileak, noiz umoretsu noiz sentsuala, historiaren alderik ilunenak argituz eta bizitzarekiko maitasun-taupadak transmitituz.  

Begoñaren itzalpean, Jose Inazio Basterretxea: 36ko gerrak irabazle eta galtzaileak...
[2016]
AIREAREN ISLA
HERNANDEZ ABAITUA, MIKEL

Airearen isla, Mikel Hernandez Abaitua: Adin ertaineko gizon bat, ogibidez irrati-esataria, rock eta pop zaharrean espezializatua, eta aldi berean literatur kritikaria, nora ezean sentitzen da neska-lagunak utzi duelako, baina laster hasiko dira berri onak sortzen bere inguruan: neska autobus-gidari bat ezagutzen du, harreman posible bat ekar dezakeena; editore lana eskaintzen diote argitaletxe batean, bere idazle miretsienarekin lan egiteko aukera emango diona... Protagonistaren izaera txepelak, ordea, pikutara bidal dezake dena.Nobela psikologiko errealista bat sortu du Mikel Hernandez Abaituak, espazio-denbora zehatzetan kokatua eta giza harremanetan zentratua, idazleen munduko trapu zikin batzuk ere kontatzen dituen arren. Estilo pausatua erabili arren, kontakizunaren interesak irakurlea harrapatu eta berarekin darama orriz orri. Klasiko bihurtzen ari den gure idazle handi baten itzulera, pertsonaiekin batera bizitzan funtsezkoa zer den galdetzera garamatzana.Joan-etorri bat Euskal Herritik Amerikara, 40 urteko bidaia bat gure historian barrena.Non bilatu hiltzailea, etxe barrukoak direnean gorrotorik zitalenak?  

Airearen isla, Mikel Hernandez Abaitua: Adin ertaineko gizon bat, ogibidez irrati-esataria,...
[2016]
ELURPEAN
DE PEDRO PEREZ-SALCEDO, J

Elurpean, Jokin de Pedro Pérez-Salcedo: Neguaren atarian Aranbeltza goi-mendietako herrixkara dator Gorospe inspektorea, oporraldi atsegina eta lasaia igarotzeko asmotan. Elur-gosea du, neguko elurteen babes isilean aurkitu nahi du bakea. Baina amesten duen elur horrek berak buruhausteak besterik ez dizkio ekarriko laster. Ekintza lazgarri bezain korapilatsuek zeharo aztoratuko dute Aranbeltzako bakea, atsedenaldi bila etorri den inspektorea bere gogoaren aurka ezinbestean lanean jarraraziko dutenak.  

Elurpean, Jokin de Pedro Pérez-Salcedo: Neguaren atarian Aranbeltza goi-mendietako...
[2016]
PAYS BASQUE FACE A LA REV...
LUGAT, CAROLINE

Le payr basque face à la revolution franÇaise (1789-1799), Caroline Lugat: La Révolution est sans doute la période la plus dense de l’histoire de France.Ses empreintes sont profondes, dans le faste comme dans le néfaste. Les aspirations qu’elle a soulevées et les répercussions qu’elle a entraînées ne seront ni unanimes ni uniformes.Il s’agit ici, à travers ce petit format, d’essayer de retracer, en quelques grands points, les réactions du Pays basque face à une mutation qu’il a du mal à cerner et à accepter. Il a sa langue, ses traditions, son droit et ses institutions, qu’il défend et risque de perdre. Dans la bataille qui s’engage entre un monde ancien et un monde nouveau, il ne va pas sortir indemne. Du fait de sa position attentiste, voire critique et même opposée, il est pris dans la tourmente et le courant inexorable du changement, et en subit lourdement les conséquences.Le Pays basque en restera profondément marqué.

Le payr basque face à la revolution franÇaise (1789-1799), Caroline Lugat: La...
[2016]
FONCIER AU PAYS BASQUE, L...
GAYON, BENJAMIN

Le foncier au pays basque. Un territoire d´expérimentations, Benjamin Gayon: La côte basque et son cadre de vie attractif est un territoire convoité par une population de plus en plus nombreuse, et pour des activités multiples : elle représente l’une des zones de l’Hexagone les plus tendues du point de vue des niveaux de prix du foncier et de l’immobilier.C’est donc un défi posé aux collectivités que d’y réguler les marchés locaux. Elles disposent d’outils nombreux qu’il s’agit d’utiliser et de combiner au mieux, dans un contexte qui évolue sans cesse. La décentralisation des années 1980 a notamment conduit les acteurs de l’aménagement locaux à redéfinir leur organisation. Au-delà des enjeux de gestion de l’espace littoral, de profonds enjeux sociaux et politiques émergent autour de la question foncière : la société civile basque s’illustre alors en proposant sur son territoire des alternatives originales.Ainsi, les conflits d’usage du sol mènent à poser d’une nouvelle manière la question de la gouvernance et de l’institutionnalisation au Pays basque Nord. Ce territoire s’affirme comme un laboratoire pour l’aménagement du territoire, et comme une source d’innovation pour l’action collective sur l’espace.

Le foncier au pays basque. Un territoire d´expérimentations, Benjamin Gayon: La...
[2016]
EUSKAL ARTZAINAK = BERGER...
DABADIE, SEVERINE / ETCHE

Euskal artzainak = Bergers Basques, Severine Dabadie, Christiane Etchezarreta: iragan direlarik, Séverine Dabadie (argazkilari eta idazlea) eta Christiane Etchezaharreta (idazlea) saiatu dira euskal artzaintzaren egoera deskribatzen. Zenbait hilabetez, euskal mendietan barna ibili dira, mundu, adin eta jatorri guzietako artzainak ezagutzera; gizonak, emazteak, adinekoak, gazteak, artzain soilak, artzain familietako artzainak, Euskal Herritik kanpoko soldatapeko artzainak, Iratiko artalde zaluak zaintzen dituztenak, lanbidea tradizioz egiten dutenak, baita artzain antropologo bat ere. Osatzen duten mundua ez da batere, hurbiltzekorik ere, homogeneoa. Denek eman diete denbora, beren zaletasuna eta mendiaren maitasuna partekatzeko eta beren lekukotasunaren emateko. Eskerrik beroenak guziei. Artzaintza ez da bat, artzaintza anitz dira. Mundu hori ezin aberatsagoa da. Noiz iraganera, noiz gerora begiratzera behartzen gaitu.Artzaintzak ez du gehiago zerikusirik postaletan ikusarazi nahi diguten irudi perfektuarekin. Aldatzen ari den eta modernotasunaren eta tradizioaren artean dantzan dabilen mundua da. Garaiak aldatu dira, eta haiekin artzaintza. Baina bada berri on bat! Lana batzuetan zaila izanik ere, artzainek egokitzen jakin dute. Milurteko tradizioa baliatu dute XXI. mendean sartzeko, jakintza horren eta bizimolde horien iraunarazteko gogo finkoarekin, kontsumitzaileei produktu onenak eskaintzeko nahikeriarekin, eta batez ere, mendia biziarazteko borondatearekin.

Euskal artzainak = Bergers Basques, Severine Dabadie, Christiane Etchezarreta: iragan...
[2016]
PAYS BASQUE NORD = IPAR E...
MIRANDA, ALAIN

Pays Basque Nord = Ipar Euskal Herria - Les 100 lieux mythiques = 100 toki mitikoak, Alain Miranda: Liburu honek, ipar Euskal Herriko –bereziki Zuberoa, Nafarroa Beherea eta Lapurdiko– zenbait toki mitiko, ezagun edo kukutu eta intimoagoren gaineko begiradak, noizbehinka zirrara bat, partekatzeko aukera ematen digu. Egileak, irudiak laguntzen dituzten testu laburren bidez, toki bakoitzari buruzko xehetasun edo erreferentziak eskaintzen dizkio irakurleari. Itsaso eta mendi artean kurubilkaturik, Euskaldunen herrialdea zelai berde, larre, oihan eta uhausinez josia da. Euskaraz mintzo den populua aspaldidanik bizi da lur hauetan, non erlijioak aztarna sakon bat utzi duen eta, mendeetan zehar, gorabehera eta gutizia anitz gertatu diren.

Pays Basque Nord = Ipar Euskal Herria - Les 100 lieux mythiques = 100 toki mitikoak, Alain...
[2016]
CUISINE DE LURRAMA, LA - ...
LUDIVINE, CHARNIGUET / LE

La cuisine de LURRAMA gure sukaldea, Ludivine Charniguet: «Lurrama gure sukaldean», ez da besteak bezalako errezeta liburua!- 25 ekoizpen, Euskal Herriko etxaldeetakoak eta tokian berean ekoiztuak: jatorri deitura gerizatuak (AOP), adierazpen geografiko gerizatuak (IGP), Bio labelizatuak edo etxe ekoizpen desmartxa kolektibo edo kooperatibetakoak.- 25 sukaldeburu, ekoizpen horier lotuak, Lurramaren lagun leialak. Beren jakitateari eta zaletasunari esker, 25 errezeta proposatzen dizkizuete. Gustu ona atxik dezagun, lurretik azietara!

La cuisine de LURRAMA gure sukaldea, Ludivine Charniguet: «Lurrama gure sukaldean»,...
[2016]
ANJE DUHALDE
BAKEZALEAK

Bakezaleak, Anje Duhalde: IZ argitaletxe historikoan plazaratutako hainbat lanen berreskuratze lana.

Bakezaleak, Anje Duhalde: IZ argitaletxe historikoan plazaratutako hainbat lanen berreskuratze...
[2016]
MATTIN
IFARRALDEKO KANTU ZAHARRA...

Ifarraldeko kantu zaharrak, Mattin: IZ argitaletxe historikoan plazaratutako hainbat lanen berreskuratze lana.

Ifarraldeko kantu zaharrak, Mattin: IZ argitaletxe historikoan plazaratutako hainbat lanen...
[2016]
KOSKA
KOSKA + BIHOZKADAK

Koska-Bihozkadak, Koska: IZ argitaletxe historikoan plazaratutako hainbat lanen berreskuratze lana.

Koska-Bihozkadak, Koska: IZ argitaletxe historikoan plazaratutako hainbat lanen berreskuratze...
[2016]
ANJE DUHALDE
ERROZ ETA OROZ

Erroz eta oroz, Anje Duhalde: IZ argitaletxe historikoan plazaratutako hainbat lanen berreskuratze lana.

Erroz eta oroz, Anje Duhalde: IZ argitaletxe historikoan plazaratutako hainbat lanen berreskuratze...
[2016]
ERRAMUN MARTIKORENA
PRIMADERARI

Primaderari, Erramun Martikorena: IZ argitaletxe historikoan plazaratutako hainbat lanen berreskuratze lana.

Primaderari, Erramun Martikorena: IZ argitaletxe historikoan plazaratutako hainbat lanen berreskuratze...
[2016]
GONTZAL MENDIBIL / XEBERR
GONTZAL MENDIBIL ETA XEBE...

Zaurietatik dario, Gontzal Mendibil eta Xeberri: IZ argitaletxe historikoan plazaratutako hainbat lanen berreskuratze lana.

Zaurietatik dario, Gontzal Mendibil eta Xeberri: IZ argitaletxe historikoan plazaratutako...
[2016]
ANJE DUHALDE
XABIER AMURIZAREN KANTARI

Xabier Amurizaren kantari, Anje Duhalde: IZ argitaletxe historikoan plazaratutako hainbat lanen berreskuratze lana.

Xabier Amurizaren kantari, Anje Duhalde: IZ argitaletxe historikoan plazaratutako hainbat...
[2016]
ANJE DUHALDE
NAHAS*MAHAS

Nahas-mahas, Anje Duhalde: IZ argitaletxe historikoan plazaratutako hainbat lanen berreskuratze lana.

Nahas-mahas, Anje Duhalde: IZ argitaletxe historikoan plazaratutako hainbat lanen berreskuratze...
[2016]
PUPU ETA LORE IKUSI-MAKUS...
AMURIZA PLAZA, MIREN / TO

Pupu eta Lore ikusi-makusi, Miren Amuriza Plaza, Julen Tokero Alvarez (ilustratzailea): Pupu eta Lorek jostailu berri bat dute, euskararekin olgetan irakatsiko digute.

Pupu eta Lore ikusi-makusi, Miren Amuriza Plaza, Julen Tokero Alvarez (ilustratzailea): Pupu...
[2016]
PORROTX HIZKUNTZAREN ARNA...
AMURIZA PLAZA, MIREN / TO

Porrotx hizkuntzaren arnasa, Miren Amuriza Tokero, Julen Tokero Alvarez (ilustratzailea): Porrotxek itomena sentitzen du batzuetan, euskaraz aritu ezin duen lekuetan.

Porrotx hizkuntzaren arnasa, Miren Amuriza Tokero, Julen Tokero Alvarez (ilustratzailea): Porrotxek...
[2016]
PIRRITX HIZKUNTZA ZER OTE...
AMURIZA PLAZA, MIREN / TO

Pirritx hizkuntza zer ote? , Miren Amuriza Plaza, Julen Tokero Alvarez (ilustratzailea): Pirritxek hizkuntza bat darama maletan, zabaldu eta ikusi zer dagoen bertan!

Pirritx hizkuntza zer ote? , Miren Amuriza Plaza, Julen Tokero Alvarez (ilustratzailea): Pirritxek...
[2016]
MARIMOTOTS EUSKARA IKASTE...
AMURIZA PLAZA, MIREN / TO

Marimotots euskara ikasten, Miren Amuriza Plaza, Julen Tokero Alvarez (ilustratzailea): Behinola liluratu egin zuten euskararen hotsek, nola ikasi zuen kontatuko digu Marimototsek.

Marimotots euskara ikasten, Miren Amuriza Plaza, Julen Tokero Alvarez (ilustratzailea): Behinola...
[2016]
TXOMINTXO ETA PERUTXO MAI...
ARRIAGA, MAGDALENA / MITX

Txomintxo eta Perutxo maiteminduta, Magdalena Arriaga, Iosu Mitxelena Unsain (IL.): Perutxok eta Txomintxok jakin nahi dute zer demontre ote den maiteminduta egote hori, hain zoragarria omen dena. Neska-mutilak binaka beti elkarrekin ibiltzea omen da. Baina zergatik neska eta mutila? Eta zergatik bi bakarrik? Eta zergatik beti elkarrekin? Ipuin dibertigarria, aldi berean irakasbide ere izan daitekeena.

Txomintxo eta Perutxo maiteminduta, Magdalena Arriaga, Iosu Mitxelena Unsain (IL.): Perutxok...
[2016]
IKAZKINA OLENTZERO BIHURT...
ARNAL GIL, TXABI / BELATZ

Ikazkina Olentzero bihurtu zenekoa, Txabi Arnal Gil, Belaitz (Il.): Bazen behin ikazkin bat, hartzea baino, ematea nahiago zuena. Behin batez, mendia utzi eta hirira jaitsi zen ikazkin hura… Ipuin miragarri bat idatzi du Arnalek, ametsetako magia istorio sinesgarri baten bidez kontatzen diguna.

Ikazkina Olentzero bihurtu zenekoa, Txabi Arnal Gil, Belaitz (Il.): Bazen behin ikazkin...
[2016]
ISPILUTXO
AÑORGA LOPEZ, PELL

Ispilutxo, Pello Añorga Lopez, Jokin Mitxelena Erize (Il.): Mutilak “nexka” deitzen diote eta horregatik, baztertua eta triste sentitzen da Kevin, oso triste, astoa baino tristeago, zeren bera ez da neska. Horregatik, joan da errekara, ispilutxori galdetzera.  

Ispilutxo, Pello Añorga Lopez, Jokin Mitxelena Erize (Il.): Mutilak “nexka”...
[2016]
NAFARROA - ORAIN ALA INOI...
ORZAIZ, ION / SENAR, JOXE

Nafarroa - orain ala inoiz ez, Ion Orzaiz, Joxerra Senar: Nafarroaren historia garaikidean ezagutu gabeko aldaketa politikoa eman zen 2015eko maiatzaren 24an. Egun hartan, azkenik, denbora luzez lurraldea nahieran kudeatu zuten eliteek toki egin behar izan zieten erakundeetan ordura arte baztertutako alderdi politiko zein sektore sozialei. Geroztik, aldaketak bere zailtasun, argi-ilun eta arriskuekin aurrera egin du, eta liburuak patxadaz aztertzen du egindako bidea zein aurrean dituen erronka nagusiak. Orekariaren tankeran urratsez urrats bide eginez eta erortzeko bertigoa gaindituz, herritarren mandatu argia du aldaketak: Ez hutsik egin, Nafarroa aldatzeko ordua da... Orain ala inoiz ez.

Nafarroa - orain ala inoiz ez, Ion Orzaiz, Joxerra Senar: Nafarroaren historia garaikidean...
[2016]
LOAREN INBASIO ISILA
JAKA GARCIA, ANA / HIDALG

Loaren inbasio isila, Ana Jaka Garcia, Bruno Hidalgo (ilustratzailea): Uxueren eskolan irakasle berri bat dator, eta gauzak aldatu egin dira: denek gauza bera egin ordez, bakoitzak nahi duena ikas dezake eta gustatzen zaion arloan saiatu. Denak daude poz-pozik, ikasle zein gurasoak. Denak ez, ordea: Uxuek susmo txarra hartu dio irakasleari, zerbait ezkutua dagoelakoan, eta bere lagun eta etxekoen laguntza izango du sekretu hori argitzeko. Misteriozko eleberri bikaina, eskolako hainbat arazo ere lantzen dituena.

Loaren inbasio isila, Ana Jaka Garcia, Bruno Hidalgo (ilustratzailea): Uxueren eskolan...
[2016]
ERRALDOIAK
OLASO BENGOA, XABIER / MO

Erraldoiak, Xabier Olaso Bengoa, Enrique Moreno Luque (ilustratzailea): Erraldoi da aita, Maritantai da ama, eta Patxikankailu semea. Erraldoien familia osatzen dute, eta haien bizitzan dena da erraldoia: arropak, janariak, etxeko tresnak… baita abentura hauek irakurtzean egingo dituzun algarak ere. Umorez eta fantasiaz beteriko ipuin bat duzu hau, Erraldoien bizimodua, ohiturak eta eguneroko gorabeherak kontatzen dituena eta Mikel Zarate haur-literaturako sariaren irabazlea.

Erraldoiak, Xabier Olaso Bengoa, Enrique Moreno Luque (ilustratzailea): Erraldoi da aita,...
[2016]
UDA BAT SENEGALEN
GALLASTEGI ZENDEGI, LUR /

Uda bat Senegalen, Lur Gallastegi Zendegi, Susana Martin Segarra (ilustratzailea): Garazik eta Izarok ustekabe galanta hartuko dute, aitak esaten dienean uda osoa Senegalen pasatuko dutela, aita erizainak bertako ospitale batean laguntzen duen bitartean. Hasieran dena da berria: jendea, giroa, etxeak, usainak… Lagunak egiteak ere ez dirudi erraza bi neskentzat, bertako hizkuntza ezagutu gabe. Hala ere, sorpresa atsegin eta hunkigarriz beterik egongo da Afrikako egonaldi hori.

Uda bat Senegalen, Lur Gallastegi Zendegi, Susana Martin Segarra (ilustratzailea): Garazik...
[2016]
PORT LAJOYEKO SORGINA
BARKHOUSE, JOYCE / CABALL

Port Lajoyeko sorgina, Joyce Barkhouse, Paul Caballero Barturen (ilustratzailea): Europako Ameriketara iritsi baino lehen, Kanadako San Lorentzo badiaren inguruan mikmak izena zuten indioak bizi ziren. Mikmak indioek sortutako ahozko literatura aztertzean, Joyce Barkhouse idazle kanadarrak legenda ugari aurkitu zituen, batez ere XIX. mendearen hasierako misiolariek jasotako itzulpenetan. Legenda horietako batean oinarriturik idatzi zuen Port Lajoyeko sorgina. Bertan, hamazazpi urteko neska euskaldun eder bat, indioekin bizitzera joan eta haien buruzagiaren semearekin ezkonduko da. Baina zoritxarrak alde guztietatik iristen hasiko zaizkio luze baino lehen, sorgintzat hartuko dute eta sutzarrean erre.

Port Lajoyeko sorgina, Joyce Barkhouse, Paul Caballero Barturen (ilustratzailea): Europako...
[2016]
ALSINA
MENDIGUREN ELIZEGI, XABIE

Alsina, Xaier Mendiguren Elizegi: Emakume bat, Estatu Batuetatik Euskal Herrira datorrena, 1980 hondarrean. 40 urte lehenago, emakume horrexen gurasoak ziren, gerratik ihesi, Frantzian barrena Amerikara zihoazenak. Bi istorio, Alsina izenak lotuak eta gure herriaren historiako une giltzarriekin korapilatuak.Bai hizkera bai kontaera malgutasun eta maisutasunez darabiltza idazleak, abil eta jostalari, irakurlea eleberrian sartu eta bere gogoeten partaide bihurtuz, kontakizunaren eraikuntzak dituen arazoez, batetik, eta euskal gizartea azken 30 urteetan baldintzatu duten gertakari nagusiez, bestetik.

Alsina, Xaier Mendiguren Elizegi: Emakume bat, Estatu Batuetatik Euskal Herrira datorrena,...
[2016]
ARIAN B2.1 LAN-KOADERNOA ...
BATZUK

Arian B2.1 Lan-koadernoa (+erantzunak): ARIAN euskara bere kasa ikasi nahi duten ikasleengan pentsatuta argitaratu da, nahiz eta euskaltegietan zein irakaskuntza arautuan (goi-mailetako B eta A ereduetan) euskara ikasteko eta irakasteko material baliagarria izan daitekeen. Bere baitan hartzen ditu hasieratik EGArainoko maila guztiak (A1, A2, B1, B2 eta C1).ARIANek HABEren Helduen Euskalduntzeko Oinarrizko Curriculumak (2015) eta Ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluaziorako Europako erreferentzia markoak (2001) proposatzen dituzten planteamendu komunikatiboa eta ekintza-ikuspegia hartu ditu oinarritzat. ARIANen hizkuntzaren bi alderdiak lantzen dira, komunikazioari dagokiona eta hizkuntzaren alderdi formalari dagokiona, euskara-ikaslea alderdi bietan treba dadin.ARIAN B2 mailan arreta berezia jartzen da ikasleak atazak burutzeko garatu behar dituen komunikazio- eta ikaskuntza-estrategietan, autonomoa izatera eta bere ikas-prozesuaren ardura hartzera bideratzen dutenak.ARIAN euskara ikasteko metodoak euskarri hauek ditu:Ikaslearen Liburua + CDa+ erantzunak eta transkripzioakLan-koadernoa + erantzunakMaterial osagarria:Irakurgai mailakatuak+ Audio-liburuak+ ariketak eta erantzunak

Arian B2.1 Lan-koadernoa (+erantzunak): ARIAN euskara bere kasa ikasi nahi duten ikasleengan...
[2016]
MARATON - ATHLETICEN HIST...
EGIA DEL ROCIO, LUTXO / C

Maraton - Athleticen historia ezberdin bat (B1) (+CD), Lutxo Egia, Paul Caballo (Il.): Athleticen historia jokalari handien izenez abiatzen da: Pichichi, Zarra, Iribar... edo, zergatik ez, Aduriz. Athleticen historia hori klubak berak argitaratutako liburuetan ikas dezakegu. Gure istorioa (eta Athleticen historiaren zati ttiki bat), ordea, Bilboko San Francisco auzoan hasten da 1925ean eta emakume bat du protagonista: Sara Estevez ‘Maraton’.ARIAN, B1 mailarako euskara ikasteko metodoak euskarri hauek ditu:• Arian B1.1 Ikaslearen Liburua(+ erantzunak, entzungaien CDa eta transkripzioak)• Arian B1.1 Lan-koadernoa (+ erantzunak)• Arian B1.2 Ikaslearen Liburua(+erantzunak, entzungaien CDa eta transkripzioak)• Arian B1.2 Lan-koadernoa (+ erantzunak)Material osagarria:• Irakurgai mailakatuak + ariketak eta erantzunak + CDa

Maraton - Athleticen historia ezberdin bat (B1) (+CD), Lutxo Egia, Paul Caballo (Il.): Athleticen...
[2016]
TXIMELETAK (A2) (+CD)
MEABE PLAZA, MIREN AGUR /

Tximeletak (A2) (+CD), Miren Agur Meabe Plaza, Iñaki g. Holgado (Il.): Neska txikia jaio denean, amari tximeleta zuria pausatu zaio bularrean. Sei urterekin, tximeleta more bat marraztu du amabitxirentzat, baina hego bat falta zaio. Zergatik?Geroago, abade batek min izugarria emango dio, eta neska txikiari tximeleta munstroak agertuko zaizkio ametsetan. Etxea erre orduko, tximeleta arreak ikusiko ditu...Tximeletek beti lagunduko diote, une goxoetan eta latzetan. Batzuetan, neska txikiak bera ere tximeleta dela pentsatuko du. Eta badaki argiak hil egiten dituela tximeletak, baina norberaren eraldaketaren sinboloa ere badirela.ARIAN, A2 mailarako euskara ikasteko metodoak euskarri hauek ditu:• Arian A2.1 Ikaslearen Liburua(+ erantzunak, entzungaien CDa eta transkripzioak)• Arian A2.1 Lan-koadernoa (+ erantzunak)• Arian A2.2 Ikaslearen Liburua(+erantzunak, entzungaien CDa eta transkripzioak)• Arian A2.2 Lan-koadernoa (+ erantzunak)• Arian A2 Multimedia DVDa: Bideo-esketxak (+ ariketak)Material osagarria:• Irakurgai mailakatuak + ariketak eta erantzunak + CDa

Tximeletak (A2) (+CD), Miren Agur Meabe Plaza, Iñaki g. Holgado (Il.): Neska txikia...
[2016]
GAUZAK EZ ZIREN SEKULA BE...
IÑAKI IRASIZABAL IZAGIRRE

Pederastia-kasu zenbait gertatu dira herrian, eta horrek ondorio nabarmenak izango ditu protagonista gaztearen familian. Susmagarri nagusiaren laguna da aita, eta jakinaren gainean ez ikusiarena egiteaz salatuko dute; errugabetzat jotzen duten arren, goitik behera aldatuko da etxekoen bizimodua: aitak atzerrian lan egiteko eskaintza bat onartu eta ospa egiten  du; ama guztiz abailduta dabil, psikologo eta pilulen laguntza beharrean; gainera, biktima baten ingurukoek, mendekua hartzeko, anaia txikia harrapatuko dute kotxez, nahita. Beste bi neba-arreba geratzen dira, beren artean harreman esturik ez duten arren, nolabaiteko defentsa antolatu beharko dutenak. Edo erasora pasa…

Pederastia-kasu zenbait gertatu dira herrian, eta horrek ondorio nabarmenak izango ditu protagonista...
[2016]
FOTOGRAMAK
GOIATZ LABANDIBAR ARBELAI

Zinemagilea balitz bezala, zenbait argazki ezaguni mugimenduaren ilusioa eman die Goiatz Labandibarrek ipuin bilduma honetan. Modu horretan bidaiatuko du irakurleak hainbat leku eta garai jakinetara: 60ko hamarkadako AEBko hippy giroa, 50eko Hegoafrikako apartheida, Espainiako Gerra Zibileko Bartzelona edota modaren hiriburua izan den Paris. Eta argazkilariaren begirada gaindituz, bizitza berri bat eman die fotograma horiei; interpretazio berri bat eginez, kontakizun berri bat asmatu du.bKazetariak ezin du, berez ikusten duenaz haratago, lekukotasun pertsonalik eman; fikzioak ordea, eman dio Goiatz Labandibarri istorio propioak sortzeko bidea. Idatzizko istorio hauekin batera, ipuin bakoitzari dagokion fotograma jasotzen duen atari digitala sortu dugu, hala nola, argazkiaren jatorrizko izena eta irudi hori betikotu duen argazkilariaren nondik norakoak. Osagarriak dira biak ala biak, hitza eta irudia; ipuin hauen irakurketan urrutiago joateko modua eskainiz.   http://www.elkarargitaletxea.eus/fotogramak/

Zinemagilea balitz bezala, zenbait argazki ezaguni mugimenduaren ilusioa eman die Goiatz Labandibarrek...
[2016]
PETTI & ETXEKO UZTA
HOTZIKARAK

Pettiren diskoa, modernoa eta kalitate handikoa izango da, Berako musikaririk onenez inguratuta etorriko baita: Joseba Irazoki, Igor Telletxea, Iñigo Telletxea… eta urrezko gonbidatu batzuk ere izango ditu. Barrutik ateratzen diren kantu leunak, zeintzuk bizitza zailen memoriak daramatzaten, sentimendu zatikatuak, pasioak eta ametsak agertzen dituzten. Blues-rock-folk energikoa eta goxoa.

Pettiren diskoa, modernoa eta kalitate handikoa izango da, Berako musikaririk onenez inguratuta...
[2016]
MIKEL URDANGARIN
MMXV

Zornotzako kantariaren disko berriak, bere karrerako hamargarrenak, Elkar argitaletxearen katalogoan ikusiko du argia. Apustu berezi eta zintzo bat erakusten digu honetan, urte hasieratik bakarka eskaini dituen kontzertuen bilduma baita, zuzenean eta bakarka. Biluztasun honetan aurkezturik, kantariak kantuetan duen seguritatea eta konfiantza aurkeztu nahi digu, aurretik publikoarena jaso baitu erruz. Urriaren 4an Donostiako Antzoki Zaharrean eskainiko duen kontzertua izango da disko honetarako grabatuko den azkena eta, ondoren, grabaketa guztiak kontuan hartuta, ederra, zuzena eta bere soiltasunean ikaragarri aberatsa den disko berria aurkeztuko da azaroaren erdialdean.

Zornotzako kantariaren disko berriak, bere karrerako hamargarrenak, Elkar argitaletxearen...
[2015]
TXOKOLATEZKOA IZAN NAHI N...
ALAINE AGIRRE GARMENDIA

Mikeli arreba txiki bat ekarri behar diote gurasoek: Naia, Afrikatik datorren haurra, txokolatea bezain beltza. Mikel pozik dago batetik, baina bestetik ikusten du inork ez diola jaramonik egiten, denen arreta eta mimoak Naiarentzat direla-eta. Zer egingo du orduan Mikelek.

Mikeli arreba txiki bat ekarri behar diote gurasoek: Naia, Afrikatik datorren haurra, txokolatea...
[2016]
PAXKALIN
CASTILLO SUAREZ GARCIA

Bisoi mutur-zuri bat da Paxkalin, ondoko herrira zirkua datorrela-eta hura ikusi nahi lukeena; hara iristeko errepidea gurutzatu behar, ordea, eta aitak ez dio uzten bakarrik joaten. Nork lagunduko dio Paxkalini?

Bisoi mutur-zuri bat da Paxkalin, ondoko herrira zirkua datorrela-eta hura ikusi nahi lukeena;...
[2016]
LUR ETA AMETS - EUSKAL HE...
BATZUEN ARTEAN

Izan ginena ezagutzera eman, oraina sortu eta etorkizuna irudikatzen duen ezagutza-liburu honek Euskal Herriaren historiaren kronika jasotzen du. Gure herriko lurraldeen aniztasuna eta aberastasuna erakutsi nahi izan dugu bake garaian nahiz gerra urteetan. Horregatik, liburu honetan era askotako jendea agertzen zaigu: gizonezkoak nahiz emakumezkoak, haurrak nahiz agureak; dela jende xumea dela aberatsa, boteretsuak eta herritar baztertuak, baserritarrak zein arrantzaleak, bai herri txikietakoak bai hirietakoak; euskaldunak eta erdaldunak. Lurraren sorreratik bertatik abiatuta, gaur arteko historiaren kronika honetan amona Andereren ahotsaren oihartzuna jasoko dugu; Lur eta Amets anai-arreben bizipenen aztarna eta Baltaxar katuaren hitz jostari eta zirtolaria.

Izan ginena ezagutzera eman, oraina sortu eta etorkizuna irudikatzen duen ezagutza-liburu...
[2015]
AGUXTIN ALKHAT
HAIZEEN MENEKO

2013.eko martxoan 6 kantuz osatutako Ihes egin izeneko disko harrigarria aurkeztu ondoren, eta pasa den urtean ELKAR Estudioko Sesioetan parte hartu eta gero, aurtego udaberrian disko luzea argitaratuko du Nafarroa Behereko Heleta herriko Aguxtin Alkhat-ek ELKAR zigiluan.Familiaren magaletik jaso du zuzen-zuzenean Aguxtin-ek tradizioaren indarra, Ernest bere aitarengandik batik bat. Bere lengoaia musikala pop-rockean oinarritzen duen arren, muinean Iparraldeko kantagintza lirikoaren ondorengoa da Heletako kantaria, kantu ederrak bezain hurbilak konposatzeko eta, bera talde eraginkorraren laguntzarekin, interpretazioan berezko nortasun eta estiloa erakusteko.  

2013.eko martxoan 6 kantuz osatutako Ihes egin izeneko disko harrigarria aurkeztu ondoren,...
[2015]
BESARKADA
UXUE ALBERDI ESTIBARITZ

Besarkada poesiaren eta artearen bidez, samurtasunaren eta fintasun kromatikoaren artean, gorputzen eta arimen arteko batasunari jarritako kantua da. Haragizko besarkadan nola, bat egiten dute mundu sinbolikoak eta fisikoak, intuiziozkoak eta poetikoak. Bidaia bat biltzearen eta askatzearen artean. Bizitzaren eta heriotzaren arteko kulunkan.

Besarkada poesiaren eta artearen bidez, samurtasunaren eta fintasun kromatikoaren artean,...
[2015]
ELEFANTE BAT HEGAN
PATXI ZUBIZARRETA DORRON

Munduaren historian uholde asko gertatu arren, bakarra izan zen Uholde Unibertsala. Berrogei egunetan izan zen euria, urak lur oso-osoa estali zuen eta Noek itsasontzi miresgarri bat eraiki zuen… Hori jende guztiak daki; baina elefante bakarra salbatu zela, eta arkan Jafet zuela adiskidea, Noeren semea, hori oso jende gutxik daki. Orduko gertakari harrigarriak ezagutu nahi badituzu, elefante bat hegan ikusi nahi baduzu, hementxe duzu aukera paregabea, aukera zirraragarria… Patxi Zubizarretak Irria aldizkarirako sortu zituen ipuin hauek, eta Aitziber Alonsok marraztu. Baina orain osatuak, moldatuak eta txirikordatuak datozkizu, berriro gozatu, edo ustekabean deskubritu ditzazun.

Munduaren historian uholde asko gertatu arren, bakarra izan zen Uholde Unibertsala. Berrogei...
[2015]
GIZON GOGORRAREN SEKRETUA
XABIER ETXEBERRIA / MART

Gizon arrunt baten istorio da hau; halabeharrez, heroi bihurtzen den gizon gogor baten istorioa, Erre-ren istorioa. Inauteriak hastearekin batera, bizi den biltegiaren ondoko lantegian hilotz bat aurkitu dute, urkatuta, kolpatuta eta zaurituta, biluzik eta belarria eta zakila moztuta. Patuak nahi izan du belarria Erre-ren eskuetara iristea. Bezperako mozkorraldiaren ondorengo ajeak arrazoia lainotu diote; hilketarekin zerikusirik izan dezakeela bururatu zaionetik, ez du bakerik. Horregatik, bezperako ibilerak argitu nahian, bart etxeratu bitarteko azkeneko orduak eman zituen putetxera itzultzea erabakiko du. Horrenbestez, susmatu ere egin gabe, heriotzaren errudunen peskizan nahastuko da hondohondoraino. Thriller-aren estiloari jarraituz, emozioa piztea, tentsioa mantentzea eta suspenseari eustea lortzen duen inauteri- giroko eleberri ganberroa idatzi dute Etxeberria anaiek. Donostiako aldirietako industrialde batean dago istorioa kokatuta, krisiaren ondorio beltzez zipriztindutako agertokietan: taberna ilun bat, putetxe bat, hondoak jotako enpresa bat, biltegi zahar bat…

Gizon arrunt baten istorio da hau; halabeharrez, heroi bihurtzen den gizon gogor baten istorioa,...
[2015]
HAUTS HAIETATIK
UNAI VILLENA CAMARERO

Bere lagun Anderren bizitza kontatu nahi digu Oierrek: gazte ausart eta bizialea, lana, ikasketak, sexua, parrandak… dena ondo doakiona, harik eta zurrunbilo batean sartu eta geldialdirik gabeko gainbeheran jausi arte: drogen kontrola galtzea, agerpen psikotikoak, ospitaleratzea, desintoxikazio-zentroa, psikiatrikoa…Adiskidetasun-istorio bat da hau, lagunak lagunari egindako maitasun-keinua; baita gaixo mentalei ezartzen zaien estigma sozialaren eta psikiatrikoen salaketa hunkigarria ere; eta, horrez gain, 80ko hamarkada hasieran jaiotako belaunaldiaren kronika: promesaz betetako haurtzaro oparoaren eta gaztaro hedonista baten ostean, maiz, etorkizun argirik gabeko helduaroa topatu duena.Unai Villenaren lehen eleberria dugu Hauts haietatik, edertasun-minez eta intentsitatez idatzia,eta hartzailearengan ere antzeko zirrara eta irakur-mina piztu nahi lituzkeena.

Bere lagun Anderren bizitza kontatu nahi digu Oierrek: gazte ausart eta bizialea, lana, ikasketak,...
[2016]
KEN ZAZPI
PHOENICOPERUS

Gernikako talde ezagunaren disko berria, orkestrarekin grabatutako lanaren ondoren dator, aro berri bati aurre eginez eta berpizkunde oparo bat erakutsiz. Kanta berri hauek, zalantzarik gabe, taldearen popularitatearen mailan dira eta, berriro ere, barreiatuko dira ezker-eskubi, Euskal Herriko geografia eta hedabide guztietan zehar.

Gernikako talde ezagunaren disko berria, orkestrarekin grabatutako lanaren ondoren dator,...
[2015]
RUPER ORDORIKA
RUPER ORDORIKA - LURREAN ...

Zenbait abesti eta zenbait kantari dimentsio anitzekoak dira espazioan zabaldu eta denboran proiektatzen baitira, gure gogo-bihotzean modu berezian eraginez. Era honetakoak dira funtsezkoenak. Munduko kultura orok izan ditu bereak, guk gurean hainbat ditugun bezalaxe. Ruper Ordorika, zalantzarik gabe, honelako kantaria dugu, halako abestiak sortu eta interpretatzen dituelako. Duela urte bete Azukre Koxkorrak izenekoan, bere euskal oroimen musikalari atxikitzen bazitzaion, oraingo honetan, ELKAR-ek aurkezten dizun Lurrean etzanda deritzan disko honetan, kantariak barruan daraman korrenteari heldu dio berriro, honako lan sakon, zabal eta gustagarri hau argitaratzeko. Hamaika kantu berriok agertzen duten sorkuntza lana oso ideia zotil bezain sendoaren gainean oinarritzen da: maila handiko abesti hauek gizakumearen esperantzaren zerbitzuan jartzen bait ditu egile-kantariak, oroimenaren garrantzia, maitasunaren beroa eta bizitzaren edertasuna azpimarratzeko, musikaren dohai ludikoak erabiliz gure barnean ilusio disdirak pizten dituen bitartean. Dionisio Cañas idazlearen Zerutik gertu ez da ondo egoten izeneko olerkiaren euskarazko egokipena ez ezik, beste abesti guztien musikak eta hitzak ere Ruperrek berak konposatuak dira, den-denak, maila bereko sentipen eta sentsibilitatean ezkonduta, gaueko zeruan lerro batean kokatuta dauden argi beretsuko izarrak baitliran. Musikalitatearen sujerikortasunaz baliatzen da pertsonaren barrura begiratzeko eta horretarako musikarien kalitateaz hornitzen da Ruper Ordorika, orain arte ohituta gaituen moduan. Musikari hauek kantuen komunikazio ahalmena areagotu egiten dute, ezker-eskubi barreiatuz, pertsonaren barru-barruraino sartzen diren bitartean. Horretan zerikusi handia izan dute grabaketara etorri diren Leo Abrahams gitarra-jotzailea (Brian Eno, Jarvis Cocker...), Simon Edwards baxuan (Fairground Attraction, Billy Bragg... ) eta Kenny Wollesen baterian (Bill Frisell, Tom Waits, John Zorn.) irailaren 5etik 7ra arte, Ruper Ordorikarekin batu ziren, lagun urkoen modura, ELKAR estudioan, Victor Sanchez teknikariaren laguntzarekin, sistema analogikoan zuzeneko saioak erregistratzeko. Emaitza ikaragarri zintzoa da, eta inoiz estudioan izan dugun kalitate musikalik handieneko saioa islatzen du. Lagun arteko solasaldi bat bailitzan, honako musikari hauek unibertso amoltsua eraiki zuten, abesti berrion gainean etzanda, zerua hobeto ikus dezagun. Ondoren, Jamie Saft musikariaren Hammond organoa eta pianoa New York-en grabatu, eta nahasketak eta masterra Azkarateko Katarain eta Mamia estudioetan burutu ditu, Jonan Ordorikaren eskutik. Azkenik, Oskar Alegriak ekarri du irudia azalera eta barruko argazkietara, Ruperren berezko unibertsoaren interpretazio klasikoa bezain berrizalea eskeiniz. Ez dakigu inoiz non den bizitzaren gakoa, gehienez ere, izar uxoaren tankera hartzen diogu batzuetan, instant batez begi aurrean igarotzen denean, iheskor bezain liluragarri. Kantu eder bat bezala.

Zenbait abesti eta zenbait kantari dimentsio anitzekoak dira espazioan zabaldu eta denboran...
[2014]
SAGARRAREN MISTERIOA
PADDY REKALDE / MIKEL

Garik, gau batez, sagar ibiltari bat ikusi du etxe aurreko zelaian, txabola batetik irten eta basoan ezkutatzen. Hori ezinezkoa delakoan, galdezka hasi da: gurasoei, neba-arrebei, aitona-amonei; inork ez dio sinesten, ez aintzat hartzen, baina Garik ez du etsiko, eta ikertzen jarraituko du bere kasa, gau osoan lo egin gabe egon behar badu ere.

Garik, gau batez, sagar ibiltari bat ikusi du etxe aurreko zelaian, txabola batetik irten...
[2016]
PUZKERTIN
XABIER MENDIGUREN ELIZEG

Peru eta Marixe bikote maitemindu bat dira. Peruk, gauetan, puzker galantak botatzen ditu ohean. Marixe, hotzak egoten denez, galtzerdi eta guzti sartzen da ohean, eta ohe barruan kentzen ditu. Gau batean, Peruren puzker bat Marixeren galtzetin baten barruan sartu zen, eta elkartze horretatik izaki harrigarri bat sortu zen: Puzkertin. Umorez eta fantasiaz beteriko abentura.

Peru eta Marixe bikote maitemindu bat dira. Peruk, gauetan, puzker galantak botatzen ditu...
[2015]
AMA GAIZTOAREN IPUINA
ANTXIÑE MENDIZABAL ARANBU

“Bazen behin ama gaizto bat…” horrela hasten den ipuinik ez zenuen irakurriko. Izan ere ipuinetako amak, guztiak dira onak. Txanogorritxoren ama ez ote zen, baina, arduragabe samarra? Eta Ahatetxo itsusiarena koldar antzekoa? Eta Hansel eta Gretelena gaiztoa baino gaiztoagoa? Eta zuk, zer uste duzu? Ba al dago ama gaiztorik ipuinetan? Eta benetan? “Hala bazan, ez bazan…”, ipuin hau nola bukatu, zuk esan.

“Bazen behin ama gaizto bat…” horrela hasten den ipuinik ez zenuen irakurriko....
[2015]
BI KOBAZULO
UXUE ALBERDI ESTIBARITZ

Hodei eta Argi bikiak elkarrengandik aparte bizi dira tximista batek euren kobazuloa erdibitu zuenetik. Anai-arrebek ez daukate elkarren berri, euren iragana erabat ahaztu baitute. Mundu zatituak eta pertsona zatituak batasun bila abiatuko dira istorio honetan, eta, horretarako, iluntasunean bidaiatu beharko dute eta amildegien aurrean, jauzi egin. Gure beldurrei buruzko ipuina da, gure barne hausturei buruzkoa, fantasiaz eta magiaz kontatua.

Hodei eta Argi bikiak elkarrengandik aparte bizi dira tximista batek euren kobazuloa erdibitu...
[2015]
DE RERUM NATURA 6
ZALDIEROA

Patxi Huarte “Zaldieroak” eguneroko errealitate aldakorrari txinpartak ateratzen jarraitzen du, bere sormen beti bizi eta sentsibilitate erneari esker: kultura, politika, erlijioa, gizartea, hizkuntza... edozer izan liteke gogoeta harrigarri, dibertigarri edo hunkigarri baterako bide. Gainera, azkenaldian, bere asmamenari talde-lana erantsi dio, twitter-en ikusitako ekarpenik interesgarrienak marrazki bihurtzen baititu, euskaldunen auzolanaren adibide ederra ekarriz.

Patxi Huarte “Zaldieroak” eguneroko errealitate aldakorrari txinpartak ateratzen...
[2015]
ATERTU ARTE ITXARON
KATIXA AGIRRE MIGUELEZ

Road Movie antzeko bat Euskal Herrian barrena. Uliak bere sorterria erakutsi nahi dio bikotekideari, eta ibilbide lasai bat prestatzen dute, udan zehar, bigarren mailako errepideetan, Gustavoren BMW berrian. Dena ez da horren lasaia, ordea. Uliak badu aitortu gabeko sekreturik, eta bidean topaturiko ezagunen batek ekaitza iragartzen du bikotearen harmonian, zeruko laino beltzen antzera.Trebezia handia erakusten du Katixa Agirrek bere lehenengo eleberri honetako hari mataza desberdinak josten: 1976ko martxoko Gasteizko borrokak agertuko dira batean, Benjamin Britten konpositore ingelesa beste batean… Pertsonaiek Lekeitioko hondartzak, Arabako bailarak, Bilboko kokteleriak edo Baztango baserriak bisitatu ahala, dotoreziaz konbinatuko ditu egileak solas arinak eta hainbat gairi buruzko gogoeta finak.

Road Movie antzeko bat Euskal Herrian barrena. Uliak bere sorterria erakutsi nahi dio bikotekideari,...
[2015]
AITA GUREA
IÑAKI IRASIZABAL IZAGIRRE

Autogintzarako piezak fabrikatzen dituen lantegi txiki bat. Bi enpresari. Haien familiak, tartean Down sindromea duen seme bat, alaba jonki ohi bat. Prentsa hidraulikoak, trokelak, matrizeak… eta makina horiek guztiak erabiltzen zenbait behargin, zahar eta gazte, nor bere arazo eta ametsekin baina denak ere beren lanpostua galtzeko beldurrez.Eta horien guztien artean, kontrajartzeak, gaizki-ulertuak, etsaigoak, istripuak, lapurretak eta hainbat heriotza, nahita zein nahi gabe eragindakoak. Eleberri beltzean espezializatu da Iñaki Irasizabal, krimenean baino arreta gehiago jarriz beti gizartearen argi-ilunetan. Oraingo nobelaren berezitasuna da zein barrutik eta modu sinesgarrian erakusten digun lanaren mundua: industriako enpresa baten gorabeherak, langileen arteko harremanak… Eta horiez gain, familia-loturen indarra, droga giroaren itzalak…

Autogintzarako piezak fabrikatzen dituen lantegi txiki bat. Bi enpresari. Haien familiak,...
[2015]
BI URTETAKO KRONIKA FAKUL...
JOAN MARI IRIGOIEN ARANBE

Kontua, izan ere, zera da, iaz ere betean harrapatu zintuela gau ilunak, ustekabean harrapatu ere: egia da zortzi bat hilabete lehenago esklerosia zenuela esan zizutela, baina egia da, halaber, ezin hobeto hartu zenuela berri gaiztoa, ohiko bizimoduari heltzen zeniola, zeure buruarekin lasai, lanean ere gustura, orekak eta bizipoz mehe batek hartua, haize leunaren fereka noiznahi bisitari: egun batean, baina –azpilanean ari ote zitzaizun inkontzientea, bizitzan bizi izandako tentsio guztiak azaleratu nahian, esklerosiaren berri gaiztoa jakin orduko…?–, lo egiteko zailtasuna nagusitu zitzaizun berriro, hurrengo egunean berdin, eta hurrengoan eta hurrengoan… eta, ohartu zinenerako, zulo azkengabe batean aurkitu zenuen zeure burua, satorren munduan eta infernurik gorrienean, gaixo, inoiz ez bezala gaixo.

Kontua, izan ere, zera da, iaz ere betean harrapatu zintuela gau ilunak, ustekabean harrapatu...
[2015]
EZ TIRO EGIN ANBULANTZIEI...
MIKEL AYLLON

Kartzelan azaldu da bat-batean Gerard, zergatik ez dakiela. Sartu duten mundu krudel hori ulertu ezinik emango ditu egunak, banaka desagertzen hasiko diren kidez inguraturik: Fred, Karim, Telmo, Montag… Guztien arteko lokarria eta egoera ulertzeko giltza dirudi Sylviek, Gerardek arestian ezagututako emakume misteriotsuak. Nor dira mundu zaharra lurperatu nahi luketen horiek? Mundu berria jaio ezinik dabilen argiilun honetan, ez ote da munstroz beteko ingurua? Eleberri ausart bezain aberatsa gauzatu du Mikel Ayllonek Igartza sariaren laguntzaz. Izua eta desolazioa nagusi diren gizarte distopiko batean, elkartasunaren ametsari eta edertasunaren ilusioari eutsi nahi liekete pertsonaiek, nahi horrek nora ezean ibiltzera bultzatzen dituen arren. Atzekoz aurrera ordenaturik dago kontakizuna: kartzela eta heriotzatik abiaturik, haien aurreko maitasun istoriora eta borroka asmoetara. Horrela, amaierara iristen denean historiaren hasieran egongo da irakurlea.

Kartzelan azaldu da bat-batean Gerard, zergatik ez dakiela. Sartu duten mundu krudel hori...
[2015]
UKABILAK ETA LOREAK
JULEN BELAMUNO

Senarraz aspertuta, abentura zirraragarri batean katramilatu den emakumea; arrakastaren gazi-gozoetan, aspaldi galdutako aitaren oroitzapenari aurre egin behar dion zinemagilea; errebantxa-konbatearen aurrean, bizitzaren borrokan ere zirt-zart egin behar duen boxeolaria…Pertsonaien barrenean sartzeko abilezia aparta erakusten du Julen Belamunok estilo zehatz bezain dotore batean idatzitako istorio hauetan: izaki bakartiak gehienetan, bizitzak edo inguruak gaizki tratatuak sarri, bere burua gobernatzen ere asmatzen ez dutenak… Gizajoen katalogo bat, sakon-sakonean gutako edozein ere izan daitekeen bezalakoak.

Senarraz aspertuta, abentura zirraragarri batean katramilatu den emakumea; arrakastaren gazi-gozoetan,...
[2015]
22M2 (HOGEITABIMETROKOADR
KARRATURA

Amaiur taldean urtetan aritu ondoren, 22m2 (Hobeitabimetrokoadro) izeneko hau Naroa Gaintzaren proiektu berria dugu. 2014ko negua eta udaberria bitartean Asier Erzilla teknikariarekin grabatu da Bilbon, eta, besteak beste, David Nanclares musikaria, David Gorospe bateria jolea, Mandoilek taldeko Igon Olaguenagak ahotsean, eta Eunate Vilchesek biolinean, izan ditu lagun.Bakarkako disko bat izan arren, rock and roll banda baten kontzeptuari heldu dio. Elementu gutxirekin bada ere, rock talde on batek asko eman dezakeela erakusten digu. Bere musika-kutxako onena eskaintzera dator Naroa. Une intimoak daude, pasarte indartsuekin kontrastatuak.Mugaldeko gitarrak, psikodelia eta underground ukituak, 11 kantu, 11 lagun, 11 doinu, 11 erritmo, 11 istorio eta milaka sentsazio biltzen dituen diskoa deskubrituko du entzuleak. Lan zintzoa.Erraietatik idatzia, gutako bakoitzaren bihotzerantz zuzenduta.

Amaiur taldean urtetan aritu ondoren, 22m2 (Hobeitabimetrokoadro) izeneko hau Naroa Gaintzaren...
[2014]
BATZUEN ARTEAN
ELKAR ESTUDIOA SESIOAK

Maiatzan eta urrian Hamaika telebistaren partaidetzarekin ELKAR estudioan egin ziren zuzenekokontzertuetatik (bederatzi talde berri denetara), talde bakoitzaren kantu bana biltzen ditu bilduma honek, Elkar Estudioko Sesio horietan parte hartu zuten taldeen kalitatearen adierazgarri. Disko berriaren aurkezpena, grabaketa haien promozio eta zabalkunde lanari gehitzen zaio, oraindik ezezagun diren taldeoi ikusgarritasun berezia eskainiz.2015eko udaberrian, EES disko honetan parte hartu duten bi taldeek -Skastik eta Aguxtin Alkhatekbakarkako proiektua garatuko dute; horren ondorioz, disko berria bat kaleratuko dute.

Maiatzan eta urrian Hamaika telebistaren partaidetzarekin ELKAR estudioan egin ziren zuzenekokontzertuetatik...
[2014]
HISTORIA, ARRAZA, NAZIOA
JOXE AZURMENDI OTAEGI

Egia unibertsal eta eztabaidagabetzat hartzen direnetako asko gezur interesatuak edo gaizki-ulertu zabalduak izaten dira maiz (biak batera, gehienetan). Halako zerbait gertatzen da nazioaren kontzeptu aleman eta frantses direlakoekin: lehena erromantikoa eta bigarrena liberala (iritzi orokortu horren arabera); bata odolean, hizkuntzan, ohituretan oinarritua, eta bestea lurralde berean bizi diren gizonemakumeen borondate komunean, omen. Uste horren jatorri eta bilakaera aztertu du Joxe Azurmendik, bereziki Ernest Renan pentsalari bretoiaren idatziak arakatuz, baita XIX. mendeko intelektual frantses eta alemanen arteko polemika ugariak ere. Arraza, historia eta nazioaren arteko harreman konplexu eta askotarikoak xehekiro miatuaz, ideia horien garapen eta eragin zabala ikusiko dugu, baita Europaren bi mendeko historian utzi duen arrasto sakona ere: nazionalismoak, gerrak, inperialismoa, arrazismoa…

Egia unibertsal eta eztabaidagabetzat hartzen direnetako asko gezur interesatuak edo gaizki-ulertu...
[2014]
HONDAMENDIA
XABIER MONTOIA REVUELTA

Hondamendia du izena Xabier Montoiaren ipuin-liburu berriak, eta izenburuko horixe da, hain zuzen, bilduma osatzen duten istorio guztiak biltzen dituen sentipena: txikizioa eta gainbehera. Bi parte nagusitan dago zatituta: lehenengoan, planetaren historian zehar, une eta leku jakinetan gertaturiko deskalabruak kontatzen zaizkigu: Adam eta Eva Paradisuko baratzetik egotzi ostekoa, Erdi Aroko izurriak, XX. mendeko totalitarismoek ekarritako zoritxarrak, lehergailu atomikoaren ingurukoak... Bigarren partean, berriz, gaur egun edo etorkizun hurbil batean kokaturiko hondamentak agertzen zaizkigu, leku nahiz giro desberdinetan, era askotako pertsonaiak eta kontamoduak erabiliz, egileak ohi duen asmamen, finezia eta zorroztasunez.

Hondamendia du izena Xabier Montoiaren ipuin-liburu berriak, eta izenburuko horixe da, hain...
[2015]
ORUBE ABANDONATUAK
GARAZI KAMIO ANDUAGA

Paraleloan kontaturiko hiru istorio, espazio bera konpartitu arren hiru garai desberdinetan kokatuak, 70 urteko aldeaz. Gerraostean, Belchiteko kontzentrazio-zelaitik itzuli da Mario; ezagunak ditu herria, etxea, emaztea… baina aldi berean arrotz sentitzen da, sentiarazten dute, lekurik eta nortasunik gabe utzi balute bezala. 1989ko Urtezahar egunean, sabela, hozkailua eta etxea ere hutsik ditu Mirenek: heroina atzean uztea lortu du, nola edo hala, baina garesti ordaindu behar izan du bizimodu berri hau. Bere egoera laboral eta sentimental kaxkarra estaltzeko, fikzio bat eraiki du Maiderrek, eta gezur hori sinetsarazi die amari zein lagunei; ispilu aurrekoa uneoro engainatzea zailagoa da, ordea.Elkarrekin txirikordatzen diren hiru kontakizun, bakardadearen gordina pairatzen duten hiru pertsonaia, nora joan ez daukatenen hiru deserri. Horra Garazi Kamiok bere lehen eleberri honetan eskaintzen diguna, galtzaile guztiekiko sentiberatasunez eta aldarririk gabeko patetismoz.

Paraleloan kontaturiko hiru istorio, espazio bera konpartitu arren hiru garai desberdinetan...
[2014]
GONTZAL MENDIBIL
GONTZAL MENDIBIL - NIRE B...

Hirurogeita hamarreko hamarkadaren hasieran kantatzen hasi, eta gaurdaino lanean darrai Gontzal Mendibil Zeanuriko kantariak. Ia 40 urte publikoari eta euskal sendimendu lirikoari eskeiniak, gure kulturaren garapenean eta iraunkortasunean tematurik.Nire bihotzak zure begiak ditu izenburuko 14. disko honetako konposizioetan, hitzez nekez azaldu daitezkeen sentimenduak eta burutazioak azalerazi nahi ditu kantariak: bere barru-barruan hiltzaturik dauden oroitzapenak, bizitzaren gora-behera gazi-gozoak, gizakumearen nondik-norakoa lur honetako pasadizoan, Euskal Herriari eskainitako hats maitekorraz bildurik.

Hirurogeita hamarreko hamarkadaren hasieran kantatzen hasi, eta gaurdaino lanean darrai Gontzal...
[2014]
KUPELA
EUTSI GOIARI

KUPELA taldeak, 2006. urtean bere ibilibidea jorratzen hasi zenetik, herrikoitasunaren eremuan atinatzen asmatu du, gure auzoetako festa beroak suspertuz eta erromeriaren unibertsoa elikatuz. Angel Larrañaga eta Xabier “Zabale” Alberdi, eskuz esku, bertsoa eta soinua berezko senarekin utzartuz joan dira aurrera, euskal jendearen bihotzak pozez betetzen, soinu txikiaren historian arrasto garrantzitsu bat utziz.Eutsi goiari izeneko bostgarren honetan, bere formula amaigabea erabiltzen du taldeak, beste behin, eurek bakarrik sortzen dakiten zapore autentikoa lortzeko. Aitor Furunda-ren eta Mikel F. Krutzagaren ekoizpenarekin eta laguntzarekin, sekulako lan alai eta, era berean, sentikorra biribildu dute.

KUPELA taldeak, 2006. urtean bere ibilibidea jorratzen hasi zenetik, herrikoitasunaren eremuan...
[2014]
MAMUAK
ANA URKIZA IBAIBARRIAGA

Kontakizun laburrak eta luzeak txandakatuz, beldurrak, damuak, ilusio zapuztuak landu ditu Ana Urkizak ipuin bilduma honetan. Bizikidetzaren gazi-gozoak, bikoteen bakardade konpartituak, gurasoen larritasunak, gaztaroaren ihes ebitaezina, esperantzen ihartze geldoa… horra narraziootan begirada zorrotz baina aldi berean amultsu batez landuriko gaietako batzuk. Iraganetik datoz mamuok sarri: noizbaiteko mutil-laguna ager liteke bat-batean, edo bikotekide izan zitekeen baina izatera iritsi ez zena; norberaren itxaropenak eta oroitzapenak ez datoz beti bat besteak dituenekin… Bizitzaren erdialdera iritsita, gaztetako ametsak errealitatearekin kontrastatu beharra dator, denboraren ispiluan begiratu beharra, dela seme-alaben imintzio aztoratuetan, dela aita-amen keinu nekatuetan.

Kontakizun laburrak eta luzeak txandakatuz, beldurrak, damuak, ilusio zapuztuak landu ditu...
[2014]
ONGI ETORRI PUPU ETA LORE...
UXUE ALBERDI ESTABARITZ /

Tiritatxo medikuarengana joan dira eta horrela jakin dute gure lagunek Pirritx haurdun dagoela, bi aldiz haurdun gainera. Aparailu baten laguntzarekin entzun ahal izan dituzte txikien bihotz-taupadak indartsu jotzen. Orain guztiak daude noiz jaioko diren zain. Prestaketa lan ugari egin beharko dituzte bien bitartean. Denen artean konpoduko dira ezin hobe.

Tiritatxo medikuarengana joan dira eta horrela jakin dute gure lagunek Pirritx haurdun dagoela,...
[2014]
BIZIPOZA - PIRRITX, PORRO...
UXUE ALBERDI ESTIBARITZ

Euskal Irrian eguzkiak indartsu jotzen du eta guztiak jaiki dira gogotsu eta umore onez, salbu eta Porrotx. Azkenaldian, triste eta gogaituta dabil. Lagunak saiatu dira animatzen, baina Porrotxek irudipena dauka zahartu egin dela, eta deprimituta dago; bizipoza galdu du. Amona Josefinak lagunduko dio irribarrea berreskuratzen.

Euskal Irrian eguzkiak indartsu jotzen du eta guztiak jaiki dira gogotsu eta umore onez, salbu...
[2014]
PORROTX BELDURTUTA - NOR ...
UXUE ALBERDI ESTIBARITZ

Gauean dar-dar... Korridore ilunak beldurra dakar.

Gauean dar-dar... Korridore ilunak beldurra dakar....
[2014]
PIRRITX UMORE ZAKURRA - N...
UXUE ALBERDI ESTIBARITZ

Beste zakur batek kendu dio hezurra eta haserretu egin da lagun zakurra. A ze beldurra!

Beste zakur batek kendu dio hezurra eta haserretu egin da lagun zakurra. A ze beldurra!...
[2014]
PUPU ETA LORE TRISTE - NO...
UXUE ALBERDI ESTIBARITZ

Ohean, gaixo dago amona. Azala, zuri; Ezpainak more... Agur esatera etorri gara ona.

Ohean, gaixo dago amona. Azala, zuri; Ezpainak more... Agur esatera etorri gara ona....
[2014]
HARRIAN MEZUA
ALBERTO LADRON ARANA

Negu gorrian, mendi punta elurtuan, gailurreko zutarri batean kateaz loturik, gizon bat agertuko da biluzik, putreek erdi jana, heriotza lazgarri baten zantzu guztiekin. Eta lehen deskubrimendu horren ondoren beste zenbait, aurrekoa bezain izugarriak. Leire Asiain Foruzaingoko inspektorea arduratuko da kasuaz, baina ikerketan aurrera egin ahala mataza gero eta korapilatuago, tartean direla prostituzio-sareak, haur desagertuak, ETAren kontrako borroka zikina…Alberto Ladron Aranak thriller berri bat oparitzen digu, beti bezala misterioaren hariak ezin hobeki josiz eta irakurleari arnasa hartzeko beta doi-doi eskainiz.

Negu gorrian, mendi punta elurtuan, gailurreko zutarri batean kateaz loturik, gizon bat agertuko...
[2014]
ODOL MAMITUAK
ALAINE AGIRRE GARMENDIA

Infernurako joan-etorri bat da liburu hau, Miren Agur Meabek hitzaurrean dioen moduan: emakume baten gaixotze mentala, ospitale psikiatriko batean sartzea eta sendatze neketsua, bere gordinean kontatuak, baina gogortasun horrekin batera samurtasuna eta umorea ere sartuz, tarteka. Indar handiko idazkera erakusten du Alaine Agirrek bere lehenengo eleberri honetan, protagonistak bizi dituen esperientzia mu den hizkera eder, estilizatu bat erabiliz.Barruko isuri guztiak ageri dira kontakizunean zehar, eta gogoaren isuri bortitz baten itxura hartzen du maiz testuak; dena dela, bat-batekotasun irudi horren kontrastean, trebeziaz eta arretaz eraikitako obra bat sortu du egileak: A-tik Z-ra doaz pertsonaiak, 0tik 100era pasarteak, eta 1. pertsonatik 2. eta 3.era narrazioa.

Infernurako joan-etorri bat da liburu hau, Miren Agur Meabek hitzaurrean dioen moduan: emakume...
[2014]
ARANTZAK BARRURANTZ
XABIER MENDIGUREN ELIZEGI

Gogoz kontrako turista batek bidaiak zergatik ez dituen maite azalduko du; bere bizitza gorabeheratsua azkenetan dela jakinik, gaztetan gauzatu gabeko maitasun haren kapitulua amaitu nahiko du herrira itzuli denak; besteen traumak osatzen lan egiten duen psikologoak gogora ekarri beharko du, nahi ezta ere, ahazturaren zokoan bazterturiko atxiloketa hartan gertatua…Azken urteetan idatzitako bost kontakizun hauetan, nora ezean dabiltzan pertsonaiak marraztu ditu Xabier Mendigurenek, arantza zaharren bat atera behar dutenak edo bere baitako gabeziak nola izendatu ez dakitenak. Epika goitarrak bukatuak diren gaurko Euskal Herrian badirelako itxi gabeko zauriak, nonahi eta noiznahi bezala sentimenduz umezurtz diren gizon-emakumeak.

Gogoz kontrako turista batek bidaiak zergatik ez dituen maite azalduko du; bere bizitza gorabeheratsua...
[2014]
TUNELAK, IZARAK, MOZORROA...
JOSU MARTINEZ MARTINEZ

Mundu mailan hainbat ihesaldik izan duten ospea ikusita, beti deitu dit atentzioa Euskal Herrian gertatu direnei buruz ze literatura gutxi dagoen. Horregatik, euskal gatazkari lotuta, azken 50 urteetan gertatu diren hamar ihesaldiren kronika proposatu gura dizuet hurrengo orrialdeetan. Batzuk aski ezagunak izango dira… eta ezezagunak beste hainbat. Bukaera zoriontsudunak zenbait… eta gaizki ateratakoak beste hainbeste. Bakarka egindakoak… edo kanpoko laguntzaz burutuak.Denak, hala ere, ausardiaz eta irudimenez beteak. Modu batean edo bestean, artelanak denak. Ez da izan nire asmoa gaiari buruzko ikerketa orokor bat egitea. Lan honen helburua ez zen gertatutako guztia biltzea, ez eta objektibitate historikoz egindako tratatu bat osatzea ere. Hala, bistan denez, istorio asko falta dira. Gehienak. Ez dadila inor haserretu horregatik.

Mundu mailan hainbat ihesaldik izan duten ospea ikusita, beti deitu dit atentzioa Euskal Herrian...
[2014]
NI, VERA
ITXASO MARTIN ZAPIAIN

Erotzeko zorian sentitzen da Martina, zer gertatzen zaion ez dakiela. Nahiz eta mutilak lagundu, nahiz eta –ahalegin handi bat eginda– psikologoarengana joan, amildegiaren ertzetik gero gertuago dago, eta zuloak bertara erakartzen duela nabari du.

Erotzeko zorian sentitzen da Martina, zer gertatzen zaion ez dakiela. Nahiz eta mutilak lagundu,...
[2012]
KUPELA
GAILURRAK IKUTUZ

Kasu honetan, Kupela taldekoak bertsoetan oinarritu dira lana osatzeko.Izan ere, Mitxelena, Lasarte, Lazkaotxiki, Lopategi, Gorrotxategi, Antonio Mari Loidisaletxe, Sebastian Lizaso eta Andoni Egañaren bertsoak, eta Angel Larrañagarenak berarenak ere kantatu dituzte.Anjel Larrañagak, taula gainean berarekin abestu zutelako edo entzule moduan bertso saio haietan egokitu zelako, memorian gordeak zituen bertso batzuk berreskuratu ditu. Bertso haiei Angel berak egindako beste batzuk gehitu zaizkie disko eder bat osatuz. Bertsoak abestu ziren doinuan jaso ditu taldeak, eta Xabier Zabalek moldatu ditu Gailurrak ikutuz diskorako.Diskoaren ekoizpena Mikel F. Krutzagaren gidaritzapean egin da Donostiako Elkar estudioetan.Nahasketak eta masterizazioa Mikelen Musikart estudioan egin dira, Amezketan.Grabazioan, kolaboratzaileak ere izan dituzte: Arkaitz Miner (mandolina, biolina eta gitarra) eta Aitor Furundarena (soinua). Kolaboratzaile horiek konponketa lanei zentzu unibertsal bezain zorrotza eskaini diote lanari. Saizarko festa kantuan, Angel Larrañagarekin batera Andoni Egaña bertsolariak kantatu du.Disko berri honetan, betiko erromeriarekin eta jai giroarekin batera, bertso bilduma bat eskaintzen zaigu.Kupelaren azken disko hau, beti bezala, dantzarako aproposa da baina oraingoan giro lasaian entzuteko ere egokia.

Kasu honetan, Kupela taldekoak bertsoetan oinarritu dira lana osatzeko.Izan ere, Mitxelena,...
[2012]
RITA ESTU ETA LARRI
MIKEL VALVERDE TEJEDOR /

Ritak arazo bat dauka: gurasoek batere gustatzen ez zaien xurgagailu bat itzuli behar dute, gailuak opari zekarren panpina esklusiboa barne, eta Ritak ez du jostailua inon aurkitzen. Gurasoek espero dute agertuko dela panpina eta konfiantza dute alabarengan.

Ritak arazo bat dauka: gurasoek batere gustatzen ez zaien xurgagailu bat itzuli behar dute,...
[2012]
INA, ENE AMA AFRIKARRA
RIVIERE, GILLES / BOURGOI

Ina, ene ama afrikarra, Gilles Rivière: Ina Burkina Fason bizi da, mendebaldeko Afrikan. Ni, aldiz, Ipar Euskal Herrian handitu naiz. Nola erran dezaket Ina nire ama dela? Egiazko ixtorio hunkigarri bat, desberdintasun kulturalei buruz, familia osoarentzat.

Ina, ene ama afrikarra, Gilles Rivière: Ina Burkina Fason bizi da, mendebaldeko...
[2016]
JO KAKO!. .. JO!!! (+CD)
VALENCIA, JOSIANE / JOSIE

Jo kako!... JO!!!(+CD), Josiane Valencia, Bruno Josie (IL.): Kako karakoilak kuskotik ateratzeko zailtasunak ditu… Habi goxoaren uztea ez da sinple! Ateratzen lortzen duelarik, aldez kontra atera dela ohartzen da… “Kakola! Nun nuen ba burua?” Kakok beltzak eta gorriak ikusten ditu: beldurra, hasarrea, tristura, nahasdura edo alaitasuna. Karakoilak baretzen lortuko ote du?

Jo kako!... JO!!!(+CD), Josiane Valencia, Bruno Josie (IL.): Kako karakoilak kuskotik...
[2016]
FREEPORT
ODRIOZOLA ARGOITIA, ANDER

Freeport, Ander Odriozola Argoitia: Detektibe koxkor bat da Joanes, adar eta gona kontu ziztrinekin nola hala moldatzen dena bizirik irauteko. Halako batean, ordea, Ondarroako portura argazki konprometigarri batzuk saltzera joan, eta tiro batez hilik topatzen du bere bezeroa.Hainbat hari dituen mataza batean nahasturik aurkituko da ikerlaria: hildakoaren alargun pertxenta eta bazkide potoloa kontrabando-negozio ilunen koaderno batengatik borrokan dabiltza; poliziak ez dauka susmagarri argirik eta Joanesen atzetik doaz; eta horiez gain, atzetik dabilkio kasinoko morroi bat ere, aitaren zor zaharrak kobratzeko asmoz.  

Freeport, Ander Odriozola Argoitia: Detektibe koxkor bat da Joanes, adar eta gona kontu...
[2016]
GEZURREN BASOA
LADRON ARANA, ALBERTO

Gezurraren basoa, Alberto Ladron Arana: Haur bat desagertu da bere etxetik, gurasoak kanpoan zirela. Foruzaingoa arduratuko da kasuaz, baina, misterioa argitzearekin batera, beste desagertze zaharrago eta ilunago baten arrastoak aurkituko dituzte.Leire Asiain inspektorearen kasu berri honetan, irakurleak hainbat elementurekin egingo du topo: bahiketetan espezializatutako mafia, ikerlari pribatu eskrupulu gutxikoa, sinesmen esoterikoak, aberats okituentzako orgia ezkutuak… Guztia ere, erritmo biziz eta tramaren menderatze harrigarri batez kontatua.  

Gezurraren basoa, Alberto Ladron Arana: Haur bat desagertu da bere etxetik, gurasoak...
[2016]
TRILOGIA HIPERLABURRA
LINAZASORO IZAGIRRE, KARL

Trilogia hiperlaburra, Karlos Linazasoro Izagirre: Ez du soberako hitzik. Ez dizu emango deskribapen xeherik, argumentu aberatsik, pertsonaien nortasun konplexurik. Motzera jotzen du beti egileak, mamira, muinera; horregatik bihurtu da Karlos Linazasoro genero laburraren egile goren, zorrotz eta emankorrena.Umorearen gama zabala, ironiatik absurdora; gogoeta ustekabekoak, noiz kitzikagarri, noiz sakon pentsatzekoak; mundua hankaz gora jartzen duten burutazioak, zoroak nahiz zuhurrak; sentsibilitate minbera baten aitorpen lotsatiak eta ziri lotsagabeak… Horiek guztiak topatuko ditu irakurleak liburu hirukoitz honetan, laburrean beti luze eta oparo.  

Trilogia hiperlaburra, Karlos Linazasoro Izagirre: Ez du soberako hitzik. Ez dizu emango...
[2016]
AMALUR - PIRRITX, PORROTX...
AMURIZA PLAZA, MIREN / TO

Amalur - Pirritx, Porrotx eta marimotots, Miren Amuriza Plaza, Julen Tokero Alvarez (IL.): Larunbat goiza da eta iratzargailua ohi baino lehenago esnatu da pailazoen etxean. Ilargiren baserrira joatekoak dira sudur-gorriak; aspaldiko laguna dute. Ilargirenean asko ikasten dute beti, izan ere ofi zio askotako baserritarra da: artisaua, sendagilea, mekanikoa, astronomoa…

Amalur - Pirritx, Porrotx eta marimotots, Miren Amuriza Plaza, Julen Tokero Alvarez (IL.): Larunbat...
[2016]
PINPIRIÑE
IBARROLA, BEGOÑA /

Pinpiriñe, Begoña Ibarrola, Ana Lopez Escriva (IL.): Pinpiriñe oso harro zegoen bere edertasunarekin. Hegan ibiltzen zen batetik bestera mundu guztiak bere hegalei erreparatzea nahi zuelako. Behinola, paseoan zebilela, gnomo bat ezagutu, eta iritziz aldatu zen.Harrokeriari buruzko ipuin bat. Irakurle hasiberrientzako.

Pinpiriñe, Begoña Ibarrola, Ana Lopez Escriva (IL.): Pinpiriñe oso...
[2016]
TXINAKO LOREONTZI BAT
IBARROLA, BEGOÑA /

Txinako loreontzi bat, Begoña Ibarrola, Marta Balaguer (IL.): Txinako loreontzi bat, oso antzinakoa, nekazari pobre baten txabolan bizi zen. Baina egun batean saldu egin behar izan zuten, eta merkatari batek erosi zuen. Hala ere, loreontzia batetik bestera ibili zen, harik eta...Beldurrari buruzko ipuin bat. Irakurle hasiberrientzako.

Txinako loreontzi bat, Begoña Ibarrola, Marta Balaguer (IL.): Txinako loreontzi...
[2016]
ZAZPI KALEETAKO ESKOLA - ...
UXUE ALBERDI ESTIBARITZ

XIX. mendearen amaieran bizi-bizi dago Bilbo eta, Atxuriko eskolarako bidean, kaleko harrabotsak Lur eta Ametsen jakin-mina areagotu egin du. Aspaldi honetan ohartuta daude amona Anderek arazoak dituela tabako-fabrikan; piper egin eta amonari laguntzera joatea erabakitzen dute. Langileriaren bizimodua eta garaiko bidegabekeriak gertutik ezagutuko dituzte bertan.

XIX. mendearen amaieran bizi-bizi dago Bilbo eta, Atxuriko eskolarako bidean, kaleko harrabotsak...
[2016]
ARMAIRU BARRUKO IKASTOLA ...
UXUE ALBERDI ESTIBARITZ

Amona Anderek Donostiara itzultzea erabaki du Lur eta Ametsekin, Francoren diktaduraren ondorioz, urteak Saran igaro ondoren. Ihes egin aurretiko bizimodua berreskuratu nahi du. Andereñoa zen Donostian, haurrei eskola ematen zien. Donostiara itzultzean zenbait trikimailu asmatu beharko dute ikastola martxan jartzeko.

Amona Anderek Donostiara itzultzea erabaki du Lur eta Ametsekin, Francoren diktaduraren ondorioz,...
[2016]
MARTXA ETA BORROKA - LUR ...
UXUE ALBERDI ESTIBARITZ

Felixek, Lur eta Ametsen lehengusuak, soldaduskara joateko gutuna jaso du. Haserre dago. Protesta egiteko asmoz irtengo da kalera Lur eta Ametsekin. Ustekabean, ordea, sekulako euri-zaparrada hasiko da, uholde bihurtuko dena. Herriko gaztetxea ere urak hartuko du. Musika, halere, ez da faltako.

Felixek, Lur eta Ametsen lehengusuak, soldaduskara joateko gutuna jaso du. Haserre dago. Protesta...
[2016]
TAPPER BIKIAK NEW YORK AS...
RODKEY, GEOFF

Tapper bikiak Nwe York astintzen, Geoff Rodkey: Tapper bikiak sail arrakastatsuari jarraipena emango dion bigarren liburua da hau. Anaiaarrebak New York-era joango dira oraingo honetan eta hankaz gora jarriko dute hiria.

Tapper bikiak Nwe York astintzen, Geoff Rodkey: Tapper bikiak sail arrakastatsuari jarraipena...
[2016]
BIDAIA SENTIMENTALA FRANT...
STERNE, LAURENCE

Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar, Laurence Sterne: Garaiko eleberriaren legeak hankaz gora jarri zituen bezala, esan liteke bidaietako literatura eta bidaiariaren sentimendua bera ere behin betiko irauli zituela Laurence Sternek liburu honekin: ordura arte, katedralak, monumentuak eta enparauak ziren han eta hemen ikusi beharrekoak; hemen, berriz, aipatu ere ez dira egiten halakoak: Frantzian barrena firin-faran dabil Yorick bidaiari eta narratzailea, bidean topatzen dituen gizon (eta batez ere emakume) bereziek pizten diotela gogoa eta bideratzen zangoa; plan bat egiten du eta berréala aldatzen; ekintza bat hasten du baina ez amaitzen; beti alai hala ere, zirikatzaile eta umoretsu bezain eskuzabal eta bihozbera.Bidaiari sentimentala bezain alderrai dabil haren gogoa, batetik bestera, eta izaera libre eta araugabe horren parekoa du idazkera ere: jostari, berbalapiko, sigi-sagatsua. Era guztietako pertsonaiak dabiltza joan-etorrian, gai guztiei buruzko gogoetak sartu-irtenean, Sterneren begirada bihurri eta onberak gidaturiko ibilbide honetan.

Bidaia sentimentala Frantzia eta Italian zehar, Laurence Sterne: Garaiko eleberriaren...
[2016]
FINZI-CONTINITARREN LORAT...
BASSANI, GIORGIO

Finzi-Continitarren lorategia, Giorgio Bassani: Finzi-Continitarrek, Ferrarako juduen arteko familia aberatsenak, halako lilura bat sortzen diote nobelako protagonista eta narratzaile gazteari: ez bakarrik haien etxe erraldoiagatik, bizimodu isolatuagatik, cultura zabalagatik, jarrera aristokratikoagatik; horrez gain, lagun egin nahi lituzke familiako seme-alabak: adinkide duen Alberto eta, batez ere, haren arreba Micòl, eder bezain urruna.Mussolinik, Hitlerrengana hubiltzeko, Italiako juduen kontra ezarritako lege arrazialek sortuko dute ustekabeko aukera: hiriko tenis elkartean jokatzea debekatua dutela-eta, beren lorategiko tenis-zelaira gonbidatzen dituzte Finzi-Continitarrek komunitateko kideak. Kontalaria eta Micòl adiskide min bihurtuko dira, amodio mindu eta mingarri bat ere sortuko da bietako batengan, baina lotsak, diferentzia sozialak ala patu historikoak ezinezkoa egingo dute harremana.Dotorezia eta sentiberatasuna darizkion eleberri miresgarria dugu hau, betiko joandako garai baten malenkoniaz eta historiaren krudelak suntsitutako lagunenganako elegia-doinuz idatzia.

Finzi-Continitarren lorategia, Giorgio Bassani: Finzi-Continitarrek, Ferrarako juduen...
[2016]
ARGIA
PERU MAGDALENA ARRIAGA

gau garbian izarrak begiratzeazeure azaleko oreztak begiratzeaunibertsoak errepikatzen dituen patroiakedertasun berari begiranaiz lokartzen

gau garbian izarrak begiratzeazeure azaleko oreztak begiratzeaunibertsoak errepikatzen dituen...
[2016]
OHE HOTZAK
JON ARIZA DE MIGUEL

Harremana izandako eta gero hoztutako lagun bati bigarren aukera bat ematea erabakitzen du nobelako protagonista izengabeak. Bizitza eta bertatik gustatzen zaigun guztia –ardoa, musika, liburuak, solasa…– atseginagoak baitira norbaitekin konpartituz gero; baina, igurtziak higadura sortzen duen bezala, konpainiak berekin dakar beti nekea, komunikazioak isiltasuna, besarkadak arrakala.Berea ez den hiri eta herrialde batean, eguneroko gertakari, paisaia eta jendeen aurrean begirada jakin-minezko eta gogoetalaria darabil narratzailea ere baden pertsonaiak, mundua aldi berean arrotza eta maitagarria dela sentitzen duenaren jokabide amultsu eta zirikatzailea. Egile berri bat aurkezten zaigu nobela honen bitartez eta gurean ez dagoen ahots bat dakarrela esan liteke: dotoreziaz eta sentiberatasunez jantzia, umoretsua eta sentsuala, kulturaren eta bizitzaren zaletasunak elkartzen dituena.

Harremana izandako eta gero hoztutako lagun bati bigarren aukera bat ematea erabakitzen du...
[2016]
ELURTE AMAIEZINA
AGUSTIN FERNANDEZ PAZ

Bost laguneko talde bat mendian galdutako ostatu batera doa, hango bakardadean beldurrezko telesail baten gidoiak idazteko. Iritsi bezain laster elurra hasiko du, eta elurte gogorrak guztiz isolaturik utziko ditu, ez argindarrik, ez telefonorik, ez internetik, ez ezer. Denbora pasatzeko eta beren lana betetzeko, terrorezko istorioak hasten dira asmatzen eta elkarri kontatzen, sutondoan. Terrore benetakoa, ordea, etxean bertan daukate zain, baita inguratzen dituen zuritasun amaigabe horretan ere…

Bost laguneko talde bat mendian galdutako ostatu batera doa, hango bakardadean beldurrezko telesail...
[2016]
GIZAJOEN KATALOGOA
JOXEAN AGIRRE ODRIOZOLA

Nobela bat idatzi nahi du gizonezko protagonistak, bera joaten den literatura-tailerreko irakasleemakumezkoak hartarako dohainak dituela esan diolako; idazlegaia bere gizajo gogokoenen galeria bat biltzen haten da, koitadu kutunen pasadizoekin ganorazko zerbait egingo duelakoan; horrekin batera, bere emaztearen eta alabaren istorioak kontatzen dizkigu, elkarri beren maitaleei buruzko konfidentziak egiten ibiltzen direnak, baita emaztearen ahizparekin duen harremana ere… Erotismoarekiko eta literaturarekiko pasioak eskutik helduta doaz nobela osoan, sentsualtasun fin eta umore mehe bat darizkio orri bakoitzari, baita literatura-munduaren eta bereziki autofikzioaren parodia ere, Agirre bera eta beste idazle batzuk bertan agertzeraino. Hitzaren festa bat dugu, azken batean, aldi berean marjinetan geratzen diren idazleekiko eta zirrikituetan garatzen diren letrekiko maitasuna piztenduena.

Nobela bat idatzi nahi du gizonezko protagonistak, bera joaten den literatura-tailerreko irakasleemakumezkoak...
[2016]
TXILLARDEGIREN BORROKA AB...
PAKO SUDUPE ELORZA

Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi (Donostia 1929-2012): ingeniari, piano-jotzaile, eleberrigile, hizkuntzalari, ekintzailea… XX. mendearen bigarren erdian Euskal Herriaren norabidea sakonkien markatu duten pertsonetako bat: literaturaren berritzailea, Europako haizeen ekarlea, euskara batuaren bideratzailea, Ekin eta gero ETAren sortzaileetakoa… Nortasun alde askotako horretan, Txillardegi politikariari erreparatu dio Pako Sudupek, haren eginak eta batez ere idatziak xeheki aztertuz, ikuspegi bikoitz honetatik: batetik, hainbat gai giltzarriren inguruan hartutako jarrera erakutsiko digu: arraza, eliza, hizkuntza, klase-borroka, indarkeriak… Bestetik, kronologikoki egin zuen ibilbidea agertzen digu: Ekinetik ETAra, erakunde armatua uztea, ESB, HB, Aralar, ANV… Borrokalari eta polemista nekagaitza izan zen Txillardegi, intelektual konprometitu eta ongi prestatua, bere ideien alde koherentziaz eta zintzotasunez jardun zuena beti, aberri aske eta euskaldunaren ametsa gauzaturik ikusi gabe baina helburuaren iparrorratza argi seinalaturik.

Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi (Donostia 1929-2012): ingeniari, piano-jotzaile,...
[2016]
HAU EZ DA POESIA
UNAI MALESKI

Unai Abarzuza iruñearrak bere lehen liburua kaleratu du: ironiaz beteriko poesia, hainbat gairen inguruan: poesia idazteko ezina, maitasuna, euskaltasuna…

Unai Abarzuza iruñearrak bere lehen liburua kaleratu du: ironiaz beteriko poesia, hainbat...
[2016]
GAUEKO ZAINTZAILEA
JULEN BELAMUNO

Gizon adinean sartuxe bat, ez lagunik, ez familiarik, ez zaletasunik daukana, bere lanbidea besterik ez: gaueko zaintzailea da aluminio-fabrika batean, bere aita izan zen bezala, eta gauero eginkizun eta pauso berberak errepikatzen ditu zehaztasun maniatiko, ia milimetrikoz. Segurtasun-sistema berriak ezarriko dituztela-eta, kalean geratuko da zaintzailea. Gaur du azken gaua, eta ohiko legean hasi du ibilbidea, lantegiaren txoko guztiak, bazter bakoitza ikuskatuz. Horrekin batera, baina, bere bizitzaren errepasoa egingo du, eta grisaren ñabarduren antzera deskubrituko dugu urteen monotonian ezkutaturiko misterioaren distira. Norbaitek esana da bizitzarik gatzbakoenak ere nahikoa joko ematen duela argumentu baterako, horretarako aski talentu izanez gero. Erronka horri eutsi eta garaile atera da Julen Belamuno, ohiturik gauzkan idazkera miresgarria koxka bat estuago landuz eta gogoan geratuko zaigun pertsonaia patetikoa marraztuz.

Gizon adinean sartuxe bat, ez lagunik, ez familiarik, ez zaletasunik daukana, bere lanbidea...
[2016]
FARORANTZ
VIRGINIA WOOLF

XX. mendeko literaturaren berritzaile handienen artean dago Virginia Woolf ingelesa, eta eleberri hauxe da haren lanaren giltzarrietako bat. Ramsay familiak Eskozioako oporlekuan emandako aldia kontatzen digu, ekintzari eta elkarrizketari baino garrantzi gehiago emanez introspekzio psikologikoari eta pertsonaien barne-munduaren azterketari.

XX. mendeko literaturaren berritzaile handienen artean dago Virginia Woolf ingelesa, eta eleberri...
[2015]
RITA EZ DAGO EZTEI EZTITA...
MIKEL VALVERDE TEJEDOR

Rita txikitatik egon da Roberto bere lehengusuarekin maiteminduta. Ritak gutun bat jasoberri du Robertoren ezkontzara gonbidatuz. Rita asko haserretu da albistea ezagutzean eta ahaleginduko da nola edo hala ezkontza zapuzten.

Rita txikitatik egon da Roberto bere lehengusuarekin maiteminduta. Ritak gutun bat jasoberri...
[2015]
ERREKUPERATZAILEAK
PABLO SASTRE FOREST

Lanaz eta laneko jendeaz ari zaigu liburu honetan Pablo Sastre: haurtzainez eta ingurameningeniariez, igeltseroez, jostakinez, langile polibalenteez, buru-ehiztariez... Azken hamarraldietan hedatu diren profesional-sailei emanik arreta berezia: “Jende atalkatu eta jende deskonponduen” laguntzaileei.

Lanaz eta laneko jendeaz ari zaigu liburu honetan Pablo Sastre: haurtzainez eta ingurameningeniariez,...
[2015]
OLENTZERO ETA MARI DOMING...
PELLO AÑORGA LOPEZ /

Aro zahar baten amaiera eta garai berri baten hasiera gertatu zeneko egun haietan, Olentzerok eta Mari Domingik elkar ezagutu zuteneko istorioa jaso du ipuin ilustratu honek.

Aro zahar baten amaiera eta garai berri baten hasiera gertatu zeneko egun haietan, Olentzerok...
[2015]
EKARRI ARMAK
IMANOL MURUA URIA

Loiolako (h)egiak kronika-liburuan 2006an EAJ, Batasuna eta PSEren artean gertaturiko elkarrizketa politikoak eta aldi berean ETAren eta Espainiako Gobernuaren artean izandakoak kontatu zituen Imanol Murua kazetariak. Orain, lan hari jarraipena emanez, elkarrizketa haiek zapuztu zirenetik ETAk borroka armatua behin betiko utzi arteko prozesu guztia aztertu du, isilpean zeuden datu asko agerira ekarriz, eta beste asko analisi bikain batean kokatuz. Gure historia hurbila ezagutzeko ezinbesteko tresna.

Loiolako (h)egiak kronika-liburuan 2006an EAJ, Batasuna eta PSEren artean gertaturiko elkarrizketa...
[2015]
HILEN XARMA
PATZIKU PERURENA LOIARTE

Azken 300 urte inguruan, Leitza eta inguruetan gertatu diren heriotza bortitzen berri jaso du Patziku Perurenak, bilketa historiko eta etnografiko itzel baten bitartez: batetik, udal, epaitegi eta elizetako artxiboak arakatu ditu; bestetik, herriaren memoria jaso, zaharrekin konfidantzan izandako solasaldi luzeen bitartez. Horrela osatu du bilketa mardul eta harrigarri hau, Nafarroako ahozko euskararen kolore eta zaporez ondua.

Azken 300 urte inguruan, Leitza eta inguruetan gertatu diren heriotza bortitzen berri jaso...
[2015]
TAPPER BIKIAK GERRAN
GEOFF RODKEY

Claudia eta Reese neba-arreba bikien abenturetako lehena, Geoff Rodkey gidoilariak idatzia eta Danele Sarriugartek euskaratua. Umore alai eta ganberroa erakusten digute New Yorkeko gaztetxo hauek, elkarri gerra deklaratzen. Tartean izango dira eskolako haserreak, arrain ustelak, gurasoekiko harremanak, bideo-jokoak...

Claudia eta Reese neba-arreba bikien abenturetako lehena, Geoff Rodkey gidoilariak idatzia...
[2015]
107 KIWI
UNAI ELORRIAGA LOPEZ DE

Aroaren aita Pelix, alai eta maitagarria da, baina baita xelebre samarra ere. Halako batean desagertu egingo da, eta Aroak, Txoribel bere belearekin, haren bila joan beharko du. Fantasiaz eta xarmaz beteriko abentura dibertigarria asmatu du Unai Elorriagak.

Aroaren aita Pelix, alai eta maitagarria da, baina baita xelebre samarra ere. Halako batean...
[2015]
BABESERAKO KOPIA
GOIZALDE LANDABASO ETCHEV

Goizalde Landabaso kazetari bilbotarrak poema-liburu berri bat dakarkigu, bere bizitzako zertzeladak idatziz jaso, eta horiek, ez galtzeko, segurtasun-kopia poetikoa bihurtu balitu bezala: identitatea, denbora, beldurra, bidaia, amodioa…

Goizalde Landabaso kazetari bilbotarrak poema-liburu berri bat dakarkigu, bere bizitzako zertzeladak...
[2015]
12ETAN BERMUTA
JASONE OSORO IGARTUA

Maitasuna, zeloak, altruismoa, egoismoa, inbidia, erresumina, beharra, kariñoa, menpekotasuna, miseria, errua, plazera, damua, desesperazioa, nartzisismoa, beldurra, neurosia,… sentimendu- sorta zabalaren sorleku dira harremanak, eta horiek denak eta askoz gehiago ageri ditu eleberri honetako protagonista Bertak, bere bizitzaren errepasoa egin eta inportanteak izan diren pertsonekiko solasean: ama, aita, alaba, senarra, amama, anaia, maitalea, laguna… Mosaiko baten eran eraiki du Jasone Osorok lan hau: pieza txikiz osatua, tesela bakoitza kolore batekoa, denak bere horretan bixiak eta bitxiak, baina elkarren ondoan jarrita koadro eder eta harrigarri bat osatzen dutenak, kaleidoskopio bat bezain ñabar eta mugikorra, urtetako esperientzia bital eta artistikoa erakusten duena; sortzailearen heldutasun emankorra..

Maitasuna, zeloak, altruismoa, egoismoa, inbidia, erresumina, beharra, kariñoa, menpekotasuna,...
[2015]
ORAIN HILAK DITUGU
KARMELE JAIO EIGUREN

Karmele Jaiok arrakasta lortu du bere eleberri eta ipuin-bildumekin. Trebezia erakutsi du artikulugintzan ere. Eta orain arlo berri bati heldu dio: poesiari, hain zuzen ere. Orain hilak ditugu poemarioan hainbat gai jorratzen ditu: denboraren igarotzeak sortzen duen mina, galdutako pertsonek utzitako hutsunea, desiraren itzaltzea, egunerokotasunaren gazigozoak… poesiak behar duen estilo fin, landu baina aldi berean hurbil batekin.

Karmele Jaiok arrakasta lortu du bere eleberri eta ipuin-bildumekin. Trebezia erakutsi du...
[2015]
X HIL DA
ALAINE AGIRRE GARMENDIA

Hainbat arrazoi izan ditzake maitearen galerak: haren heriotza, ihesa, asperdura, traizioa… bakoitza desberdina baina denak izugarriak bakarrik geratzen den maitalearentzat.Herio eta galbide bakoitzaren atze-aurre guztiak xeheki aztertzen ditu nobela honetako protagonista eta narratzaileak, intentsitate harrigarria lortzen duten pasarteetan, ikara berberak behin eta berriz exorzizatuz, obsesio baten bulkada eutsiezinaz.Idazle iaio baten sena erakusten du Alaine Agirrek bere bigarren eleberri honetan, kontakizunaren erritmoa eta hizkuntzaren edertasuna trebezia handiz uztartzen baititu gai beraren inguruko bariazio hauek lantzean.

Hainbat arrazoi izan ditzake maitearen galerak: haren heriotza, ihesa, asperdura, traizioa…...
[2015]
PIPAS ETA KANABERA MAGIKO...
MAYI GASTAMBIDE / ALE

Pipas, bihotz haundiko sagu ttipi bat da. Amatxik kanabera magiko bat eskaini dio. Duela aspaldi kanabera horrekin, haurren ametsak harrapatu eta betetzen ahal ziren. Baina kanabera magikoa ez da gehiago pizten... Abenturaz beteriko ibilbide luze bat eraman beharko du Pipasek bere ametsa betetzeko: kanabera berriz martxarazi eta haurren ametsak harrapatu eta bete! Eta zure ametsa zer da?

Pipas, bihotz haundiko sagu ttipi bat da. Amatxik kanabera magiko bat eskaini dio. Duela aspaldi...
[2015]
OPARI HARRIGARRI BAT
BEGOÑA IBARROLA / ANNE DE

Dabi irrikaz zegoen urtebetetzeko opariak zabaltzeko. Senide asko ziren etortzekoak, tartean amona Karmen, maite-maite zuena. Baina amonaren oparia giltza misteriotsu bat izan zen.

Dabi irrikaz zegoen urtebetetzeko opariak zabaltzeko. Senide asko ziren etortzekoak, tartean...
[2015]
TIRA, KAMILA, ESPABILA!
BEGOÑA IBARROLA / ANNE D

Kamilak denbora asko behar zuen edozer egiteko. Presaka ibili behar izaten zuen beti: espabilatu behar jaikitzeko, espabilatu gosaltzeko, espabilatu eskolara garaiz iristeko...

Kamilak denbora asko behar zuen edozer egiteko. Presaka ibili behar izaten zuen beti: espabilatu...
[2015]
LITERATURA HIZTEGI TEKNIK...
KARLOS LINAZASORO IZAGIRR

Literatura Hiztegi Tekniko Laburra idatzi du Karlos Linazasorok. Idazlan jantzi eta akademikoa, urteetako lanaren emaitza, literatura genero nagusien berri xehea ematen duena, ordena alfabetikoan, Adagiotik Zientzi Fikzio-ra, berezitasun guztiz partikular batekin: definizio bakoitzaren ondoren, egileak berak sortutako adibideak datoz beti, apaingarri baino gehiago, obraren benetako mamia eskainiz. Idazle oparo, trebe eta malgu baten orain arteko lan gorentzat jo dezakegu hau: Linazasororen gustuko gaiak eta obsesioak aurkituko ditu irakurleak bertan, umore fin batzuetan ironiko besteetan absurdoa, argumentuetarako asmamen izugarria, amodiorako isuri diskretua, munduan arrotz sentitzearen kontzientzia, errealitatea azpikoz gora jartzeko joera eta sormena salbazio-oholtzat aldarrikatzea, guztiok itoko gaituen naufragioaren zain  

Literatura Hiztegi Tekniko Laburra idatzi du Karlos Linazasorok. Idazlan jantzi eta akademikoa,...
[2015]
ITZALAK BIZI DIREN LURRAL...
ALBERTO LADRON ARANA

Inperioaren mugetan, Arkania urrunean, matxinada-hotsak dabiltza, baita istorio izugarriak ere, aspaldi debekatutako magiaren berpizteaz hitz egiten dutenak. Esku gogorrez erantzun nahi dute armadako buruek, eta horretarako erabiliko dituzte beren zerbitzu sekretuak ere. Naturaz gaindiko gertakariak biderkatzen diren bitartean, gazte beldurti bat, agure jakintsu bat eta matxino ausart bat bidaia harrigarri batean abiatuko dira, eta bidean topatuko dituzte ezpatak, gazteluak eta izaki miragarriak. Abentura eta magiaren aroa hasia da.

Inperioaren mugetan, Arkania urrunean, matxinada-hotsak dabiltza, baita istorio izugarriak...
[2015]
MEMORIAREN EHIZA - LUR ET...
UXUE ALBERDI ESTIBARITZ

Negua da eta elurra mara-mara ari du; Lur eta Ametsek kobazulotik irten ezinik egunak daramatzate. Gizon gehienak, berriz, ehizara joanak dira; klanari jatekoa amaitzen ari zaio. Halako batean, esku-hutsik itzuli dira ehiztariak, asko larriki zaurituak. Ezin izan dute errinozeroa harrapatu.

Negua da eta elurra mara-mara ari du; Lur eta Ametsek kobazulotik irten ezinik egunak daramatzate....
[2015]
ATZAPARRA ZUBIAN - LUR ET...
UNAI ELORRIAGA LOPEZ DE L

Lur eta Amets soldadu erromatarrengandik ihesi doazela, zeharkatu ezin duten zubi batekin egin dute topo; amaitu gabe dago. Horrenbestez, preso hartu eta zubia bukatzeko lanak egitera zigortu dituzte. Amona Anderek aterako ditu estutasunetik: lagun dituen lamiei deitu eta guztien artean amaituko dute zubia.

Lur eta Amets soldadu erromatarrengandik ihesi doazela, zeharkatu ezin duten zubi batekin...
[2015]
HAIZEAK ERAMAN ZUEN MAPA ...
UXUE ALBERDI ESTIBARITZ

Baskoien buruzagi Eneko Aritza ezagutuko dute Lur eta Ametsek, Abduli esker. Abdul amona Andereren mutil-laguna da eta Tuterako Musa II.a agintariaren zalditegiko langilea. Buruzagi gazteak badu amets bat: baskoien erresuma sortzea. Ametsek erresuma berriaren lehenengo zirriborroa irudikatuko du mapa batean.

Baskoien buruzagi Eneko Aritza ezagutuko dute Lur eta Ametsek, Abduli esker. Abdul amona Andereren...
[2015]
HAU EZ DA ZOO BAT!
ALAINE AGIRRE GARMENDIA

Malenek betidanik nahi izan du animaliaz inguraturik bizi, baina kaleko pisu batean ez da erraza, eta gurasoek ez dituzte ikusten eragozpenak baino. Oztopoak oztopo, Malenek aurrera egingo du. Lehenengo, ikasgelako landare eta animaliak zainduz. Gero, andereño Anak oparitutako arrain parea gobernatuz. Eta ondoren etorriko direnak… Abenturaz, umorez eta samurtasunez beteriko istorioa idatzi du Alaine Agirrek, animaliek ematen duten poza eta, era berean, eskatzen duten ardura erakusten dituena, eta liburu honek irabazi du haur literaturako Xabier Lizardi saria.

Malenek betidanik nahi izan du animaliaz inguraturik bizi, baina kaleko pisu batean ez da...
[2015]
BIHOTZAK DUN-DUN
MIREN AGUR MEABE PLAZA

Learen aita langabezian geratu, eta goiko Ixidro zaharra zaintzen hasi da. Neskatxoak harreman hori, eskolako gorabeherak, familiako kontuak, lagunen arteko abenturak eta abar kontatuko dizkigu, baita noizean behin izaten dituen “bidaiak” ere. Bidaia horietan amets bera izaten du beti: oraindik zein den ez dakien lore bat topatu beharra. Urtaroen haritik eta hainbat testu mota erabiliz –gutunak, poemak, igarkizunak, kantak…– ume sentibera baten eguneroko bizimodua kontatu digu Miren Agur Meabek.

Learen aita langabezian geratu, eta goiko Ixidro zaharra zaintzen hasi da. Neskatxoak harreman...
[2015]
ERROTONDAN BUELTAKA
LEIRE BILBAO BARRUETABEÑ

Urko, egunero bezala, autobusera igo da eskolara joateko. Eta, egunero bezala, autoz betetako errotonda batean geratuko da autobusa. Urkok izugarrizko txizagura du eta autobusaren geldialdia aprobetxatuko du jaitsi eta errotondan pixa egiteko. Baina autobusak ihes egingo dio eta hantxe geratzea beste erremediorik ez du izango. Gauza harrigarriak ezagutuko ditu bertan. Lewis Carrollen Alizia herrialde miresgarrian liburua motxilan sartuta iritsi da Urko errotondara. Irudimenez eta fantasiaz gainezka egiten duten pasadizoak biziko ditu bertan eta, irtetean, zer pentsatua emango dioten hainbat kontu eramango ditu berarekin.

Urko, egunero bezala, autobusera igo da eskolara joateko. Eta, egunero bezala, autoz betetako...
[2015]
PUKA, ERLEAK ETA TRAKTORE...
JOKIN MITXELENA ERITZE

Egun-pasa doa Puka bere familiarekin. Aitona-amonen baserrira doaz, ondo jan eta hobeto pasatzeko asmoarekin, baina burugabe samarrak dira denak ere, arriskuez ohartzen ez direnak, eta Pukak, bere usaimenari esker, bataren eta bestearen atzetik ibili behar, gizaki arraio horiek deskalabrurik ez izateko. Txakur baten ikuspegitik idatzi du Jokin Mitxelenak bere estreinaldiko liburu hau: istorio alai eta eder bat, naturaren kolorez eta usainez betea: erleak, traktoreak, belarra, intxaurrak, txokolatea, erregaliza...

Egun-pasa doa Puka bere familiarekin. Aitona-amonen baserrira doaz, ondo jan eta hobeto pasatzeko...
[2015]
EZ NAIZ BARAZKIJALEA, ETA...
TXANI RODRIGUEZ HERNANDEZ

Mikel barazkijalea da, gurasoek, haren hobe beharrez, horrela erabakita. Egun batean, ordea, aitita Xalbadorren baserrira joanda, aurreneko aldiz dastatuko du Mikelek txorixo puska bat, eta handik aurrera gauzak aldrebesten hasiko zaizkie, berari eta baita gurasoei ere.

Mikel barazkijalea da, gurasoek, haren hobe beharrez, horrela erabakita. Egun batean, ordea,...
[2015]
BIHOTZA LO DAUKAT, ETA ZE...
ALAINE AGIRRE GARMENDIA

Martinak bihotza lo dauka; bera ere ez da gauza bere bihotzaren taupadak entzuteko, haren zurrungak baino ez ditu entzuten. Eta horregatik, erdi-lo dago askotan, ametsen munduan. Amari, halako batean, ideia bat bururatuko zaio alabaren bihotzak taupada berreskuratu dezan: etxez aldatuko dira.

Martinak bihotza lo dauka; bera ere ez da gauza bere bihotzaren taupadak entzuteko, haren...
[2015]
HAINBAT ZORTE EDO USAPALE...
MIKEL DALBERT / MAIAL

Liburu honetan bi istorio uztartzen dira. Bata fikziozko eleberri hutsa, euskal gazte baten bizitzaren ekitaldi tragikoa. Paraleloan bestea, autobiografikoa, Mikel Dalbretena, autorearen bizipenak. Irakurketak aitzina egin ahala, irakurleak bi zatien arteko hainbat oihartzun, hainbat eite, hainbat lokarri irudikatzen ahalko ditu. Hala ere, bi hitzez, liburu honen aipatzeko, esan daiteke Euskal Herriari maitagune aitormen bat dela. Euskarazko bertsio hau, pianisten gisan, partizio beretik sortua izan da. Obra berezi hau Maialen Hegi- Lukuk eta Mikel Dalbretek beren adierazpenak doinuan ezarriz idatzi dute.

Liburu honetan bi istorio uztartzen dira. Bata fikziozko eleberri hutsa, euskal gazte baten...
[2015]
AFRIKANOAK - LE PAYS BASQ...
JACQUES OSPITAL

L’histoire des relations entre le Pays Basque et l’Afrique est riche, multiple et surprenante. Elle nous fait découvrir des itinéraires de vies remarquables, des êtres passionnés, transformés par leur rencontre avec des hommes et des femmes du continent africain. Ils méritent l’appellation d’Afrikanoak.L’ouvrage relate leur histoire : explorateurs, missionnaires, pêcheurs, gouverneurs, diplomates, journalistes piedsnoirs, enseignants, militaires, broussards… et même un marabout basque ! Il nous dévoile des faces obscures, comme l’esclavage et la traite des noirs, nous entraîne dans des tragédies, lève le voile sur des oublis, nous livre de magnifi ques aventures.Cette histoire se poursuit, faite de rencontres, sur les chemins de la vie de tous les jours. Marie Darrieussecq : « Le livre est passionnant, beau, ouvert, et j’y ai appris beaucoup de choses. L’auteur a réuni là un matériel formidable, auquel il sait donner vie, et qui couvre avec ambition des siècles de relations méconnues entre le Pays Basque et le continent africain ».

L’histoire des relations entre le Pays Basque et l’Afrique est riche, multiple...
[2015]
HILAK GURE ARTEAN
ANUNTXI ARANA

Heriotza bukaera dela pentsatzea zaila da eta ez dira falta horretarako arrazoiak; nekez onartzen da, eta ez da erraz irudikatzen nola igarotzen den izatetik ez izatera. Hilen bilakaerak bizien gogoa arduratu eta arduratzen du, eta maiz igartzen da haien itzala jendeen kontuetan. Modu berezi batez mitologian, hemengoan eta besteetan. Kondairak ez dira baitezpada mintzo heriotzaren aurrean sentitzen den minaz, bai berriz munduan alderrai dabiltzan arima herratuez eta haien agerpenez, laguntza eske edo erasoan datozenean zer komeni den egitea adieraziz eta erakatsiz.Tradizioko sinesteen arabera, edozein unetan heldu dira zenduak beren ahaide edo lagunengana; edo bestela, data zehatz batzuetan, ospe handiko jaietan, eskale ibiltzen diren maskaratuek ordezkatuak. Jai horietaz gure gaurko ingurumenean egiten diren interpretazio entzutetsuenetan ahantziak izaten dira hilak eta, hain zuzen, haien presentzia gogorarazi nahi da liburu honetan. Eta, orobat, arima herratuek mitologiako beste izakiekin duten lotura, batzuen eta bestean jokaeretan hautematen diren antzekotasunak.Eta horrela azalduko zaizkigu laminak, basajauna, mairuak, inauteriko mozorrotuak, Zanpantzar,Olentzero…

Heriotza bukaera dela pentsatzea zaila da eta ez dira falta horretarako arrazoiak; nekez onartzen...
[2015]
TXINGUDI - EDERTASUNAREN ...
ALAIN MIRANDA / BAKARTXO

Liburu hau leku zoragarri baten edertasunari egin gorazarrea da; leku eder horrek bere aberastasuna, aniztasuna, atxikitzen saiatu behar du.Harri, abere nahiz landaretan edertasuna nagusi da: horiek guztiek dute Alain Miranda liluratu, obra honen egiteko, Txingudi badiaren inguruan eta ondoko lekuetan, urtaro orotan promenatu delarik. Itsaso zurrunbilotsuaren argazkiak eta Bidaso ertzeko hirietakoak dira argazki ibilaldi honen osagarriak.Ur ertz liluragarrietatik xendera gordeetaraino, bazter hau Euskal Herriko pipita bat da. Itsasoaren eta mendien artean, denboraz at izatearen sentsazioa du eskaintzen.

Liburu hau leku zoragarri baten edertasunari egin gorazarrea da; leku eder horrek bere aberastasuna,...
[2014]
PISTOLAK ETA EPISTOLAK
JOAN MARI IRIGOIEN ARANBE

Urunia hiriburu fantasiazko bezain errealean kokatu du Joan Mari Irigoienek gazte literaturako eleberri hau, non boterearen gehiegikeriak salatzen dituen, parodiaren eta ziriaren bidez. Batetik, alkate megalomano bezain autoritario bat agertzen da, udaltzainburu eskumakila alboan duela; bestetik, kalean pintatzen duen gazte bohemio bat, bere txakurrarekin bizi dena eta adineko alargun bat lagun duena. Eta tartean, hainbat abentura barregarri eta gogoeta hausnargarri.

Urunia hiriburu fantasiazko bezain errealean kokatu du Joan Mari Irigoienek gazte literaturako...
[2014]
MUNDUA BALOI BATEAN (2014...
PATXI ZUBIZARRETA DORRONS

Nikolas eta Kepa aurrez aurre daude. Nikolasek Kepari gola sartu nahi dio, besteak beste karramarro eta kakanarru deitzen diolako. Baina gol mundial hori sartu nahian, mutikoa atzeraka ibiltzen hasiko da, atzeraka, bai, abiada egokia hartu ahal izateko. Eta, joan, joan, beti joan, atzera, atzera, beti atzera, Nikolasek oso bidaia luzea eta arriskutsua egingo du, ia barregarri geratzeraino… Eskerrak hiru lagun –edo kasik lau– bitxi eta berezi ondoan izango dituen! Alabaina, geratuko al zaio indarrik, berak nahi duen bezalako txuta egiteko? Mikel Zarate haur literaturako saria irabazi du lan honekin Patxi Zubizarretak. Edertasunez eta jolasez gainezka egiten duen kontakizun honetan, errealitatea eta fantasia abilezia handiz nahastu ditu idazleak. Elena Odriozolaren ilustrazioek, dotorezia handiz, areagotu baino ez dute egin idazlearen asmazio burutsua.

Nikolas eta Kepa aurrez aurre daude. Nikolasek Kepari gola sartu nahi dio, besteak beste karramarro...
[2014]
ILUNPEEN BIHOTZEAN
JOSEPH CONRAD / IÑAKI IBA

Eleberri labur hau 1898-1899an idatzi zen, eta, lehenik atalka argitaratu ondoren, 1902an plazaratu zen liburu gisa. Egileak gaztetan Belgikaren mendeko Kongon egindako bidaian hartzen du inspirazioa, Leopoldo erregeak ustiaturiko kolonia hartako krudelkeria salatzeko. Marlow marinelak egindako ibilbidearen kontakizunaren azpian, berriz, giza emozioei buruzko azterketa konplexu bat garatzen da, Conraden gai obsesiboetako batzuk azaltzen dituena, hala nola gizakiaren bakardadea, haren borroka izadiaren indar kontrolaezinen aurka, kezka moralak…Irudi trinkozko deskribapenetan oinarrituz, eldarnio eta haluzinaziozko mundu batera garamatza, giro itogarri batean. Aurrerabidearen ideia zalantzan jartze horrek eta anbiguotasun horrek bihurtzen dute nobela hau XX. mendeko literaturaren aitzindari, abiaburuko abentura hutsa gainditurik.

Eleberri labur hau 1898-1899an idatzi zen, eta, lehenik atalka argitaratu ondoren, 1902an...
[2014]
MIKEL STROGOFF
JULES VERNE / KARLOS ZABA

Tatariarrek Siberiako bidea eta telegrafo haria moztu dituzte eta hiri nagusiak setiatu. Tsarraren anaia Irkutsken dago, Moskutik 5.200 verstara, eta ez daki zein arrisku handitan dagoen. Tsarrak mezua bidalio dio mandatari baten bidez. Eta Mikel Strogoff Moskutik abiatu da Irkutskera bidean. Baina Ivan Ogareff traidorea ere harantz doa. Baita Nadia ere, aita erbesteratuarekin elkartzeko asmoz. Eta baita kazetari ingeles bat eta frantses bat ere, denaren berri ematera. Harantz tatariarren armada, ekialdeko Siberiako hiriburua bere egitera; harantz soldadu errusiarrak, hiria defendatzera. Bide luze horretan zer topatuko duten eta zer gertatuko zaien kontatzen digu Jules Vernek, abenturazko eleberrien egile klasikoenak, bere eleberririk goraipatuenean.

Tatariarrek Siberiako bidea eta telegrafo haria moztu dituzte eta hiri nagusiak setiatu. Tsarraren...
[2014]
PRIME-TIME
JOHN ANDUEZA ALTUNA

Bala eta Klemente erabat ezberdinak dira. Bata eguzkia, eta bestea itzala. Irrintzi Operazioan hankasartze galanta egin eta gero, Bala eta Klemente ostikoka bota dituzte Ertzaintzatik. Orain, halabeharrez, detektibe pribatu bihurtu dira. Halako batean, euren bizimoduak goitik behera aldatuko dituen telefono deia jasoko dute. Algortan, Arrigunagako labarretan, telebistako jauntxo baten gorpua aurkitu dute haitzetan txikituta. Bere buruaz beste egin du? Ala norbaitek akabatu du? Egin apustu. Eguzkia, ala itzala?

Bala eta Klemente erabat ezberdinak dira. Bata eguzkia, eta bestea itzala. Irrintzi Operazioan...
[2014]
EUSKAL ELIZAREN HISTORIA
XIPRI ARBELBIDE

Noizkoak Euskal Herriko lehen giristinoak ? Izan dira lehen mendetik ez bada, gutienez bigarrenetik. Eliza instituzioa laugarren mendean hasi ditake. Horrek ez du erran nahi denak giristino zirenik eta hurbiltzekorik ere. Paganoak baziren oraino bigarren milurtean. Trentoko kontziliotik harat izan da nonbait han laratza pikoan. Gorena berriz jo da XX. mende erditsutan. Bat batean du izigarriko beherakada ezagutuko azken hogeita hamar-berrogei urteetan. Arte horretan sineste “berriak” zerbait onik ekarri diola herriari ezin uka. Lehengoari begiratuz, jendetasun gehiago bada gure artean, praktika batek ekarria emeki emeki. Materialki ere aurrera egin badugu Eliza bidegile izan da behartsu ta erien laguntzen, eskola, kooperatiba eta beste gauza asko sortuz. Geroak ilun iduri du. Eliza ez ote liteke gibelka ari, hain zuzen, gizatasunari doakionaz, gizartea bera gibelka doalakotz ? Gizakia hobetzeko Berrionak denak baditu orain lehenago bezala. Nolaz du Elizak galdu bere altxagarri indarretik ?

Noizkoak Euskal Herriko lehen giristinoak ? Izan dira lehen mendetik ez bada, gutienez bigarrenetik....
[2014]
DESERTEURS ET INSOUMIS BA...
JACQUES GARAT

29 juillet 1914 : le Sous-préfet de Mauléon alerte le Préfet sur « des préparatifs d’exode vers la frontière espagnole de nombreux jeunes hommes soucieux d’échapper le cas échéant à la mobilisation ». Depuis 1872, année de naissance du service militaire obligatoire et personnel pour tous, la Subdivision militaire de Bayonne enregistre les taux d’insoumission les plus élevés de France. Malgré cela, la nouvelle provoque l’émotion des autorités. Après la mobilisation, le phénomène se renouvellera au moment de l’appel de chacune des classes suivantes. Enfin dès les premières permissions, un certain nombre de soldats décident de ne pas rejoindre leur corps à la fi n de leur congé pour passer en Espagne, pays neutre. Tous les efforts de l’administration se concentrent désormais sur la fermeture de la frontière, sans d’ailleurs guère y parvenir… Face à la grande masse des Basques qui ont été mobilisés, sont allés au feu et ont parfois marqué les mémoires de leurs hauts faits, ces réfractaires se situent assurément à la marge. Pourtant leur nombre fut sans aucun équivalent en France. Dans ce petit ouvrage, l’auteur s’efforce de retrouver leur trace, de les tirer de l’oubli pour les réintégrer dans une histoire de la Grande Guerre telle qu’elle fut réellement vécue au Pays basque.

29 juillet 1914 : le Sous-préfet de Mauléon alerte le Préfet sur «...
[2014]
TXOMINTXO ETA PERUTXO IOS...
PERU MAGDALENA ARRIAGA /

Txomintxo eta Perutxo haur bihurrien beste abentura bat; oraingoan, irakaslea falta dela-eta, bien artean saiatuko dira Iosu ikaskideari fardela aldatzen. Lehen aldia dute horrelako zeregin batean, baina ez dago ezer gure mutikoak beldurtuko dituenik. Eta gero gerokoak.

Txomintxo eta Perutxo haur bihurrien beste abentura bat; oraingoan, irakaslea falta dela-eta,...
[2014]
ARGIXORGIN
ESTIBALIZ VIVANCO RAMIRE

Illarek zailtasunak ditu batzuetan zuzen ahoskatzeko; batez ere, jende aurrean irakurri behar duenean, eskolan esate baterako. Horregatik, alabari lagunduko dion logopeda bat etxera eramatea erabakiko dute gurasoek: Agate. Dena den, Agate etxera sartzen denetik, Illareri ez zaio parte onekoa iruditzen. Nikole bere adiskidearen eta kalean topatuko duen saguzarkume baten laguntzarekin, Illarek aurre egin beharko dio etxeko guztiak mehatxatzen dituen arriskuari.

Illarek zailtasunak ditu batzuetan zuzen ahoskatzeko; batez ere, jende aurrean irakurri behar...
[2014]
IPURTARGIEN HERRIAN
RAMON OLASAGASTI AIESTARA

Erreka ondoko etxe gurpildun trauskil batean bizi da Lur. Herrian apenas dakite ezer gehiago hari buruz. Askok sorgintzat daukate, orain agertu, orain desagertu egiten delako. Intza, Lizar, Ibai, Elur eta Itsaso, San Joan sua egiteko sastrakak bilatzen ari direla, Lurren etxera hurbilduko dira, kontu pixka batekin bada ere. Amonak, ordea, adiskidetsu hartuko ditu eta bidaia zoragarri bat egitera gonbidatuko ditu etxe gurpildunean. Txango berezi horietan, Lurren seme-alabak ere ezagutuko dituzte: Eguzki, Ur eta Haizea. Eta haien eskutik deskubrituko dituzte neska-mutilek Euskal Herriko paraje eta txoko zoragarriak, eta gainera, haiek maitatzen eta zaintzen ikasiko dute.

Erreka ondoko etxe gurpildun trauskil batean bizi da Lur. Herrian apenas dakite ezer gehiago...
[2014]
MUNSTRO BAT EDUKIONTZIAN
MARIBEL AIERTZA REMENTER

Gorka harrituta dago auzoko edukiontzi barrutik irteten diren hotsekin. Zaborra eramatera joaten den bakoitzean izugarri beldurtzen da. Baina, azkenean, edukiontziaren munstroa ezagutu behar duela bururatzen zaio beldurra gainditzeko. Misterioa argitzeko ausardia handia eta irudimena beharko ditu Gorkak.

Gorka harrituta dago auzoko edukiontzi barrutik irteten diren hotsekin. Zaborra eramatera...
[2014]
NORA JOAN DA AITONA?
ALAINE AGIRRE GARMENDIA

Iker handitzen ari den heinean, aitona txikitzen ari da. Hori esaten du amamak behintzat. Horregatik-edo, aitona erresidentziara eraman dute bizitzera. Etxekoak ezagutzen ez zituen plantak egiten hasi zenean erabaki zuten eramatea. Baina Ikerrek badaki txantxetan ari dela.

Iker handitzen ari den heinean, aitona txikitzen ari da. Hori esaten du amamak behintzat....
[2014]
IZAR-LAPURRA
BEGOÑA IBARROLA LOPEZ DE

Udazkenean haizea eta hotza heldu ziren, eta lore guztiak hasi ziren dardarka Egunak laburtu egin ziren, gauak luzatu, eta lorategia atseden hartzeko prestatu zen. Bitxilili oso lore jakinguratsua zen eta elurra ikusi nahi zuen.

Udazkenean haizea eta hotza heldu ziren, eta lore guztiak hasi ziren dardarka Egunak laburtu...
[2014]
LORE ABENTURAZALEA
BEGOÑA IBARROLA LOPEZ DE

Enekok lagun min kutuna zuen Katixa, eta beti saiatzen zen zenbat maite zuen erakusten. Egun batean, Katixak galdetu zion ea beragatik zer egiteko prest zegoen, eta Enekori bururatu zitzaion Ilargia oparitzea. Horregatik, gauean, Ilargiarekin hitz egitera igo zen zerura.

Enekok lagun min kutuna zuen Katixa, eta beti saiatzen zen zenbat maite zuen erakusten. Egun...
[2014]
EZ DUT IRUDIMENIK, ETA ZE...
NOEMI GALLEGO SEARA / LEI

Umeok irudimen handia du gula esaten dute denek, baina nik... nik ez dut batere irudimenik! Ipuin bat idazteko eskatzen didatenean, ordu erdi gelditzen naiz pentsatzen. Marrazki bat asmatzeko, orri zuriari begira egoten naiz tarte luzean.

Umeok irudimen handia du gula esaten dute denek, baina nik... nik ez dut batere irudimenik!...
[2014]
ZURE HATZAREN EZ GALTZEKO
ITXARO BORDA

Itxaro Bordaren poemario landu eta aberatsa, bere azken urteetako esperientzia bital eta estetikoak biltzen dituena: bidaiak, irakurketak, maitasunak, konpromisoak. Bere barnera eta aldi berean mundura egindako begirada zintzo bat, egilearen hizkera poetiko berezian emana.

Itxaro Bordaren poemario landu eta aberatsa, bere azken urteetako esperientzia bital eta estetikoak...
[2014]
ARMA, TIRO, BAMMM!
JOAN MARI IRIGOIEN ARANBE

Hari bi nobela bakar berean: batetik, Bereibarko familia bat (Gipuzkoa eta Bizkaia arteko alegiazko herria), bizibidez eskopeta-lantegi bat daukana; bestetik, Balad al Xams-eko (Ekialde Hurbileko balizko herrialdea) beste familia bat, gerra ahaztu baten ondorioak nozitu beharko dituena; modu paraleloan kontatzen zaizkigubatzuen nahiz besteen pozak eta nekeak, eguneroko kontu xeheak eta Historia markatzen duten gertakari handiak, XX. mendeko bigarren erdian hasi eta gaur arte. Hari biek, halabeharrez, bat egiten duten arte.Ez da ohikoa arma trafikoa gaitzat hartzea eleberri batean; irakurlearen gogo-bihotzak inarrosteko asmo osoz egin du Joan Mari Irigoienek, eta helburu horri begira erabili bere artearen tresna guztiak. Hiru ezaugarriok nabarmendu daitezke egilearen lanean: hizkuntzaren erabilera zaindu eta ederra, hainbat istorio sortu eta kateatzeko fabulazio-ahalmen itzela, eta gure gizarteko gai minberak ukitzeko kontzientzia etikoa.

Hari bi nobela bakar berean: batetik, Bereibarko familia bat (Gipuzkoa eta Bizkaia arteko...
[2013]
ADISKIDE BAT NUEN
JOXEAN AGIRRE ODRIOZOLA

Hainbat gai txirikordatzen dira Agirreren nobela berri honetan, batzuk egilearen narratiban ohikoak direnak (obsesio bihurtzeraino, kasik), eta beste batzuk orain agertzen direnak lehenegoz edo indar handiagoz: talde politiko klandestino baten barrunbeak modu aski fantastikoan kontatuak; norbere itxura eta are izaera ere hartzen duen doblea; desira eta jelosia; emakume ezezagun baten mirestea…Donostia eta Venezia artean kokatzen da eleberria, kapitulu laburretan zatitua, narratzaile eta protagonista den gizonezko heldu baten ahotsean laupabost hari aldi berean garatuz, idazlearen marka diren ezaugarriekin: hizkuntza jolasti-dotorea, etengabe irribarrea pizten duen tonu ironikoa, erotismo bizizale etasentsuala…

Hainbat gai txirikordatzen dira Agirreren nobela berri honetan, batzuk egilearen narratiban...
[2013]
ZAZPIKOLOROA
IGOR ELORTZA ARANOA /

Aniztasunari buruzko ipuin bat: Irriaren Hirian daude Pirritx, Porrotx eta Marimotots. Urtero bezala, Zazpikoloroaren Festa ospatzen ari dira gaur hirian: mundua kolorez margotzen duen hegazti miragarriaren festa. Aspaldiko kondaira batek dio Patakon pirata dela Zazpikoloroaren zaindaria. Izan ere, Zazpikoloroak ez ditu guztiak lagun; Belekoi andere gaiztoa arrautza berria bahitzen saiatuko da.

Aniztasunari buruzko ipuin bat: Irriaren Hirian daude Pirritx, Porrotx eta Marimotots. Urtero...
[2013]
LAJA ETA LANDAKANDA
LAJA ETA LANDAKANDA

Aurten IZ argitaletxe historikoan plazaratutako hainbat lanen berreskuratze lanari ekingo diogu. 70eko hamarkadatik 90ekora folka, trikitixa eta herri musika ardatz zituen diskoetxeko lan asko itzalean geratu dira berrargitalpenik gabe.

Aurten IZ argitaletxe historikoan plazaratutako hainbat lanen berreskuratze lanari ekingo...
[2016]
LAJA ETA LANDAKANDA
TRIKITIXA

Aurten IZ argitaletxe historikoan plazaratutako hainbat lanen berreskuratze lanari ekingo diogu. 70eko hamarkadatik 90ekora folka, trikitixa eta herri musika ardatz zituen diskoetxeko lan asko itzalean geratu dira berrargitalpenik gabe.

Aurten IZ argitaletxe historikoan plazaratutako hainbat lanen berreskuratze lanari ekingo...
[2016]
IMANOL
IRATZE OKRE GELDIAK




[2016]
IMANOL / KLABELIN KOMIK
SENTIMENTUEN HAUSPOZ




[2016]
IMANOL / KLABELIN KOMIK
JO EZAN




[2016]
IMANOL
ERROMANTZEAK




[2016]
IMANOL / NIKO ETXART / AM
ETXAHUN ETA ETXAHUN




[2016]
OLATZ ZUGASTI
UR GOIENA UR BARRENA. ..

Benito Lertxundi kantariaren taldekide izateaz batera, Olatz Zugastik bere ibilbide artistiko propioa landu du aspalditik. Konposizio eta interpretazio sujerikorrak bezain zabalak dakartza oraingoan ere, Ur goiena, ur barrena deritzan disko berri honetan, hartarako egokitu duen musika taldearen laguntzaz. Honekin batera, berriro ere zuzeneko aktibitateari heldu dio, publikoarekin zuzeneko harremana edukitzeko asmoz. Albiste ona zaletuarentzat.

Benito Lertxundi kantariaren taldekide izateaz batera, Olatz Zugastik bere ibilbide artistiko...
[2015]
IZAKI GARDENAK
AURRI GARA

Jon Basagurenen kantak, zerbaitengatik, esanahi eta indar berezi bat dutela ohartu gara aspalditik. Konposizioen kalitateaz gain, taldean lortzen duten interpretazio mailak ere harritu egin gaitu hasiera-hasieratik. Taldearen bigarren disko luzea dugu honakoa, Aurri gara izeneko hau. Hats eta indarrez beteriko kantuak ditugu, nortasun berezkoak, ameslariak eta telurikoak era berean, urratzaileak eta samurrak batera, bizirik diren ametsen tankerakoak.

Jon Basagurenen kantak, zerbaitengatik, esanahi eta indar berezi bat dutela ohartu gara aspalditik....
[2015]
JEAN MIXEL BEDAXAGAR
JEAN MIXEL BEDAXAGAR - BE...

Belatxa izenburuaz argitaratuko da Urdinarbeko kantariaren disko berria, ohi duenez, zuberotar tradizioaren arrastoetan beti, kantutegiaren bitartez, sustraiarekin lotzen gaituzten katebegi horiek argitzeko eta transmititzeko ahalegin bikaina eginez. Mixel Etxekopar zuberotar sortzailearen laguntzaz, kanten bitartez kontakizun ederra lortzen du Jean Mixelek, naturaren usainak eta kanturako dohainak bor-borka eta eskuzabal eskaintzen dituelarik.

Belatxa izenburuaz argitaratuko da Urdinarbeko kantariaren disko berria, ohi duenez, zuberotar...
[2015]
IMUNTZO ETA BELOKI
EGURRE

1989. urtetik aurrera erromeriak alaitzen dabil Imuntzo eta Beloki taldea. Ibilbide luze honetan, milaka emanaldi eskaini ditu trikitixa taldeak formatu ezberdinetan eta aho batez jaso du genero hau maite duen publikoaren errekonozimendua. Egurre izeneko hau taldearen zortzigarren diskoa da, eta aurretik egindako urratsei begiratzen die, taldearen historian ezagunen eta ospetsuen egin diren kantu batzuk grabatuz eta, era berean, sortu berriak diren beste batzuekin batera lan berri honetan aurkeztuz.

1989. urtetik aurrera erromeriak alaitzen dabil Imuntzo eta Beloki taldea. Ibilbide luze honetan,...
[2015]
BATZUK
ELKAR ESTUDIOA SESIOAK VO...

Maiatzean Hamaika Telebistaren partaidetzarekin, Elkar estudioan egin ziren zuzeneko kontzertuetatik (bederatzi talde berri denetara), talde bakoitzaren kantu bana biltzen ditu bilduma honek, Elkar Estudioko Sesio horietan parte hartu zuten taldeen kalitatearen adierazgarri. Disko berriaren aurkezpena, grabaketa haien promozio eta zabalkunde lanari gehitzen zaio, oraindik ezezagun diren taldeoi ikusgarritasun berezia eskainiz.

Maiatzean Hamaika Telebistaren partaidetzarekin, Elkar estudioan egin ziren zuzeneko kontzertuetatik...
[2015]
ZURA
EGUNKARI EZKUTUA

Zura taldearen ibilbidean zehar, poeta eta idazle desberdinak izan ditu gogoan hitzak egiterako orduan (Lauaxeta eta Lorca, adibidez). Disko berri honen prestaketaren garaian, bereziki jo zuten Leturiaren egunkari ezkutua eleberrira, liburuak daukan indarra dela-eta, bai hizkuntza aldetik bai kontzeptu poetikoen aldetik. Txillardegiren lehen liburuaz ari gara, 1957.ean euskal narratibaren garai oso bat zabaldu zuen liburuaz, hain zuzen ere.Liburuari eta bere testuei aurre egiterako orduan, collagea, erremixa, kiribilketa eta berrasmakuntza izan dituzte tresna. Alegia, Txillardegiren liburua birpentsatu egin dute, bereganatu, eguneratu, bete-betean rockaren estetikan kokatu dutelarik.  

Zura taldearen ibilbidean zehar, poeta eta idazle desberdinak izan ditu gogoan hitzak egiterako...
[2015]
ELUSTONDO
ELUSTONDO

Soinu txikiaren munduak agortezina dirudi. Hain da errotua eta barreiatua Euskal Herrian, ezen aitzindariek landutako arrastoaren atzetik, milaka gazte ikusten baititugu gogotsu ikasten eta plazetan jotzen, “maisuek” egindako lanari jarraipena ekartzen.Agurtzane Elustondo Legazpiko trikitilaria da, Laja handiaren ikasle eta ondorengoa. Bere jotzeko era, dena dela, berezkoa da, indarra eta dirdira digitazio bakoitzean, dantzan dagoenari erritmo zehatza markatuz eta geldirik dagoena dantzan jarriz.Gazte-gaztetatik, anaia Jonekin erromerietan ibili ondoren, aurten argitaratuko du bere lehen diskoa, Martin trikitilariaren piezetan oinarrituta.Soinu txikiaren Soinu txikiaren publikoarentzat oso albiste baikorra, musika-tresnaren trasmisioan katebegi funtsezkoa baita.  

Soinu txikiaren munduak agortezina dirudi. Hain da errotua eta barreiatua Euskal Herrian,...
[2015]
SKASTI
MASKARAK

Zarauztar talde honen sorreratik aurten 10 urte betetzen direnean, lan eta kanpaina sendoa aurkeztuko du Skasti-k. Aguxtin Alkhat-ena bezala, pasa den urtean Elkar Estudioan antolatutako saioetatik atera da honako proiektua eta, biak estilo ezberdinetan gizarteratzen diren arren, elkarren artean amankomuneko eremu bat konpartitzen dute, batak zein besteak kantuak erabiltzen baitituzte mezu askatzaileak eta aldarrikatzaileak jaurtikitzeko, eguzkiaren erreinuetan barna askatasunaren ostertzerantz nabigatzen duten belaontzi dotoreak bailiran. Skastik indarra erakusten du erritmoan, erakargarritasun aparta melodietan eta erabakikortasuna ahotsaren tratamenduan.  

Zarauztar talde honen sorreratik aurten 10 urte betetzen direnean, lan eta kanpaina sendoa...
[2015]
JOSERRA SENPERENA
JOSERRA SENPERENA - 9 GAN...

Musikaren eta kantuen ahala, musikaren beraren sorkuntzan datza. Musikaren konposizioak duen indar abstraktoa eta unibertsala da, batez ere, musikagintzan eta kantagintzan gabiltzanok egiten dugun guztiaren motorra.Joserra Senperena (Donostia 1965), musikari porrokatua dugu, duela 25 bat urte honetan hasi zenetik kolore, estilo eta bide ezberdinetako hainbat proiekto garrantzitsu eta gustagarrietatako konposizioan, moldaketan eta zuzendaritzan kolaboratu izan du (Bide Ertzean, Mikel Erentxun, Fito….). Horretaz gain 7 disko sinatu ditu 99.etik, hala nola hainbat pelikula, dokumental zein antzezlanetarako musikak ere konposatu ere, beti melodia sujerikorraren atzetik, eskuzabal bezain setatsu.Aurten, 7 musikarirentzat idatziriko ganbera proiektu disdiratsua aurkeztuko digu. Lan zabala, melodikoa eta zoragarria, non hizkuntza bakarra musika izanik, era berezi batez iristen zaigun. Bederatzi tartez osaturik dator diskoa, zein baino zein harrigarriagoa, tinbre ezberdinez josiak eta melodia eskuragarrietan murgilduak.  

Musikaren eta kantuen ahala, musikaren beraren sorkuntzan datza. Musikaren konposizioak duen...
[2015]
ANNE ETCHEGOYEN
ANNE ETCHEGOYEN - ONGI ET...

Lapurdiko Bidart herrian sortua, eta urtetako lanaren ondorioz, Anne Etchegoyen kantari gaztea ezagun egin da euskal kantagintzaren eremuan, 2013an Frantzian argitaratutako diskoarekin. Gizonez osaturiko Aizkoa Abesbatzaren laguntzaz, Anne-ren ahotsak babes eta kontrapuntoa lortu du, eta urrats handiak egin ditu euskal kantuaren nazioarteko zabalkutzan.Ongi Etorri disko-bilduma Hegoaldeko publikoari eskeinita dago bereziki; iazko diskoko zenbait kantuk, aurten argitaratu berri duen bigarren diskoko beste zenbaitek eta bi kantu berrik osatzen dute lan hau.Hegoaldean gero eta presentzia handiagoa ari da lortzen; Euskal Herriko toki guztietara zabalduko da, zihurrenik, Iparraldeko artistaren izena eta lana. Azaroaren 14an, kontzertu bat eskainiko digu Anne Etchegoyenek Kursaal Auditorioan.

Lapurdiko Bidart herrian sortua, eta urtetako lanaren ondorioz, Anne Etchegoyen kantari gaztea...
[2014]
BEÑAT IGERABIDE
ORBAINAK

Beñat Igerabidek, hainbat talde gipuzkoarretan parte hartu ondoren, hiru urte baino gehiago pasa ditu bere bakarkako proiektua lantzen. Mimo handiarekin abestiak sortzen hasi zen, eta ondoren, bakarkako lan honetan eta zuzenekoetan lagunduko dioten taldea osatzen hasi zen. Beñat Igerabide buru dutela, Gus Gonzalez (bateria), Maria Soriazu (baxua) eta Gorka Urra (gitarra) izan dira Orbainak (Elkar 2014) lana osatu dutenak. Ahots eder bat, letra onak, musikalari handiak eta melodia onak dira lan interesgarri honen giltzarriak.Pop-rock estiloko hamaika kantuk osatzen dute lan berri hau. Kantu guztiek duten freskotasunakharrituko gaitu.  

Beñat Igerabidek, hainbat talde gipuzkoarretan parte hartu ondoren, hiru urte baino...
[2014]
EZINEAN
BERRIZ

Azpeitiko Ezinean musika taldea 2001. urte inguruan sortu zen, Oihan Amezua (bateria), Oier Eceiza (gitarra eta koruak) eta Iban Amenabar (ahotsa eta baxua) partaide zituelarik. 2005. urtean maketa bat grabatu zuten euren lokalean Oihan Lizasoren gidaritzapean, eta azken hau, maketaren grabazioaren ostean, laugarren taldekide izatera pasa zen (gitarra eta koruak). 2006. urtean lehen diskoa kaleratu zuen Ezinean taldeak, Ezinean izenburupean (Gor). Taldearen bigarren diskoa 2008. urtean plazaratu zen, Zuretzat izenburupean (Gor).2009. urteko Bilboko aste nagusiko kontzertuarekin Ezinean taldeak bigarren diskoari zegokion kontzertu sorta bukatutzat eman zuen. Entsaiatzeari nahiz kanta berriak sortzeari sekula utzi ez arren, bizitzako zenbait gorabeherak eraginda, Ezinean taldea kontzerturik eman gabe nahiz diskorik kaleratu gabe egon da ia lau urtetan. Zorionez, 2013. urtean eszenatokietara bueltatu zen, lehen diskoko partaide berdinekin. Dozena erdi bat kontzertu eman ondoren, 2014. urtean Ezinean taldeak bere hirugarren diskoa argitaratuko du, martxoaren 20an. Hardcore erritmo azkarretan murgilduta, baxu eta gitarra jostariez jantzitako ahots eta koru melodiko bezain oldarkorrak gidaritzat hartuta itzuli da EZINEAN, oraingo honetan Berriz izenburupeko diskoa besapean (Oihuka).Berriz laukote bera, berriz ilusio bera, berriz indar bera, berriz Ezinean.

Azpeitiko Ezinean musika taldea 2001. urte inguruan sortu zen, Oihan Amezua (bateria), Oier...
[2014]
ENKORE
KANALA

"Kanala" (Oihuka-2014) dugu Enkore taldearen disko berriaren izenburua, energiaz eta kantu bizigarriz  osoturikoa, publikoarengana bihurgunerik gabe iritsiko den lana. Diskoak aurkezten dituen 10 kantuetan, lan homogeneo eta iraunkorra dakusagu, eta horren bitartez, taldeak berak bizitzarekiko duen jarrera ere sumatzen dugu era argian. Bizitza, ez baita inolaz ulertzen lengoaia musikalik gabe, batzuetan sendoa eta zuzena, bestetan samurra eta ameslaria, beti hurbila.

"Kanala" (Oihuka-2014) dugu Enkore taldearen disko berriaren izenburua, energiaz eta kantu...
[2014]
ARIAN B2.2 IKASLEAREN LIB...
BATZUK

ARIAN euskara bere kasa ikasi nahi duten ikasleengan pentsatuta argitaratu da, nahiz eta euskaltegietan zein irakaskuntza arautuan (goi-mailetako B eta A ereduetan) euskara ikasteko eta irakasteko material baliagarria izan daitekeen. Bere baitan hartzen ditu hasieratik EGArainoko maila guztiak (A1, A2, B1, B2 eta C1).ARIANek HABEren Helduen Euskalduntzeko Oinarrizko Curriculumak (2015) eta Ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluaziorako Europako erreferentzia markoak (2001) proposatzen dituzten planteamendu komunikatiboa eta ekintza-ikuspegia hartu ditu oinarritzat.ARIANen hizkuntzaren bi alderdiak lantzen dira, komunikazioari dagokiona eta hizkuntzaren alderdi formalari dagokiona, euskara-ikaslea alderdi bietan treba dadin. ARIAN B2 mailan arreta berezia jartzen da ikasleak atazak burutzeko garatu behar dituen komunikazio- eta ikaskuntza-estrategietan, autonomoagoa izatera eta bere ikas-prozesuaren ardura hartzera bideratzen dutenak. ARIAN euskara ikasteko metodoak euskarri hauek ditu:Ikaslearen Liburua + CDa + erantzunak eta transkripzioakLan-koadernoa + erantzunakMaterial osagarria: Irakurgai mailakatuak + Audio-liburuak + ariketak eta erantzunak

ARIAN euskara bere kasa ikasi nahi duten ikasleengan pentsatuta argitaratu da, nahiz eta euskaltegietan...
[2016]
ARIAN B2.1 IKASLEAREN LIB...
BATZUK

ARIAN euskara bere kasa ikasi nahi duten ikasleengan pentsatuta argitaratu da, nahiz eta euskaltegietan zein irakaskuntza arautuan (goi-mailetako B eta A ereduetan) euskara ikasteko eta irakasteko material baliagarria izan daitekeen. Bere baitan hartzen ditu hasieratik EGArainoko maila guztiak (A1, A2, B1, B2 eta C1). ARIANek HABEren Helduen Euskalduntzeko Oinarrizko Curriculumak (2015) eta Ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluaziorako Europako erreferentzia markoak (2001) proposatzen dituzten planteamendu komunikatiboa eta ekintza-ikuspegia hartu ditu oinarritzat. ARIANen hizkuntzaren bi alderdiak lantzen dira, komunikazioari dagokiona eta hizkuntzaren alderdi formalari dagokiona, euskara-ikaslea alderdi bietan treba dadin. ARIAN B2 mailan arreta berezia jartzen da ikasleak atazak burutzeko garatu behar dituen komunikazio- eta ikaskuntza-estrategietan, autonomoagoa izatera eta bere ikas-prozesuaren ardura hartzera bideratzen dutenak. ARIAN euskara ikasteko metodoak euskarri hauek ditu: Ikaslearen Liburua + CDa + erantzunak eta transkripzioak Lan-koadernoa + erantzunak Material osagarria: Irakurgai mailakatuak + Audio-liburuak + ariketak eta erantzunak

ARIAN euskara bere kasa ikasi nahi duten ikasleengan pentsatuta argitaratu da, nahiz...
[2015]
TITARE BETE ZORION (B1) ...
MIREN AGUR MEABE PLAZA /

Juanek eta Mariak elkar ezagutu dute. Juan maisu erretiratua da, eta Maria, jostuna. Elkarrekin bizitzen jarriko dira, oroitzapenak eta asmoak partekatzeko. Hala ere, garbi dute oraina dela garrantzitsuena. Konpromiso bakarra, batak besteari zorion apur bat ematea. Baina Juan gaixotu egingo da.

Juanek eta Mariak elkar ezagutu dute. Juan maisu erretiratua da, eta Maria, jostuna. Elkarrekin...
[2014]
PINKY PAILAZOA (B1) (+CD...
JOSU LARTATEGI YUSTOS /

Kanadaren eta Estatu Batuen arteko baso zabal eta ilunek sekretua gordetzen dute. Nor da Pinky pailazoa? Nola desagerrarazten ditu ume bakartiak? Zer da, bahitzai lea ala hiltzailea? Zergatik egiten ditu halako gaiztakeriak? Richard Smith inspektoreak pista bat du, eta pista horrek Euskal Herrira eramango du.

Kanadaren eta Estatu Batuen arteko baso zabal eta ilunek sekretua gordetzen dute. Nor da Pinky...
[2014]
ARIAN B1.2 IKASLEAREN LIB...
BATZUEN ARTEAN

ARIAN euskara bere kasa ikasi nahi duten ikasleengan pentsatuta sortu da, nahiz eta euskaltegietan zein arautuzko ikastetxeetan (goi-mailetako B eta A ereduetan) euskara ikasteko eta irakasteko material baliagarria izan daitekeen. Bere baitan hartzen ditu hasieratik EGArainoko maila guztiak (A1, A2, B1, B2 eta C1). ARIANek HABEren Helduen Euskalduntzerako Oinarrizko Kurrikuluak (1999) eta Ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluaziorako Europako erreferentzia markoak (2001) proposatzen dituzten planteamendu komunikatiboa eta ekintza-ikuspegia hartu ditu oinarritzat. ARIANen, hizkuntzaren bi alderdiak lantzen dira, komunikazioari dagokiona eta hizkuntzaren alderdi formalari dagokiona, euskara-ikaslea alderdi bietan treba dadin.

ARIAN euskara bere kasa ikasi nahi duten ikasleengan pentsatuta sortu da, nahiz eta euskaltegietan...
[2014]
ARIAN B1.2 LAN-KOADERNOA ...
BATZUEN ARTEAN

ARIAN euskara bere kasa ikasi nahi duten ikasleengan pentsatuta sortu da, nahiz eta euskaltegietan zein irakaskuntza arautuko ikastetxeetan (goi-mailetako B eta A ereduetan) euskara ikasteko eta irakasteko material baliagarria izan daitekeen. Bere baitan hartzen ditu hasieratik EGArainoko maila guztiak (A1, A2, B1, B2 eta C1).ARIANek HABEren Helduen Euskalduntzerako Oinarrizko Kurrikuluak (1999) eta Ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluaziorako Europako erreferentzia markoak (2001) proposatzen dituzten planteamendu komunikatiboa eta ekintza-ikuspegia hartu ditu oinarritzat. ARIANen, hizkuntzaren bi alderdiak lantzen dira, komunikazioari dagokiona eta hizkuntzaren alderdi formalari dagokiona, euskara-ikaslea alderdi bietan treba dadin.

ARIAN euskara bere kasa ikasi nahi duten ikasleengan pentsatuta sortu da, nahiz eta euskaltegietan...
[2014]
IZU-ISTORIOAK (+CD)
BRAM STOKER / PEDRO J. CO

“Drakula” bezalako izu-istorioak idazten maisu izan zenaren hiru istorio:- Epailearen Etxea- Burdinazko Emaztegaia- Abel Behenaren itzuleraMendekua da gai nagusia eta hirurak dira misteriozkoak eta hotzikara ematen duten horietakoak.

“Drakula” bezalako izu-istorioak idazten maisu izan zenaren hiru istorio:- Epailearen...
[2014]
ENIGMAK (+CD)
GEORGES SIMEON / BRUNO

Sei detektibe-istorio labur, Frantziako hainbat eskualdetan eta ingurune ezberdinetan kokatuak: G. 7, Altzariak mugitzen zituen mamua, Gorpua desagertu, Hans Peter, Monceau parkeko sutea eta Desagertuen gaztelua.

Sei detektibe-istorio labur, Frantziako hainbat eskualdetan eta ingurune ezberdinetan kokatuak:...
[2014]
ISTANBULEN ELKARTUKO GARA...
RICHARD CHISHOLM / ALEX

Han egon zen pixka batean Tom kale erdian, etxe ilun eta isil hari begira.—Anjela! —esan zuen poliki bere artean-. Anjela!Non arraio zaude?Handik metro gutxitara, gabardina grisdun gizona zegoen, atari ilun batean gordeta, Tomi begira. Haren mugimendu guztiak arretaz segitzen zituen...Antso kapitainari misio sekretua agindu diote Eurasiako Konfederazioko agintariek: Marteko Hidra basera zama misteriotsu bat eramatea. Bilbopolis megahiria atzean utzi eta, Hermes espaziontzian, bidaiari ekingo dio kapitainak. Marte planetan, ordea, ezuste ugari izango ditu. Aurkikuntza harrigarri batek munduaren eta bizitzaren ikuspegia aldatuko dio.

Han egon zen pixka batean Tom kale erdian, etxe ilun eta isil hari begira.—Anjela! —esan...
[2014]
ARIAN B1.1 LAN-KOADERNOA ...
BATZUEN ARTEAN

Lan-koadernoak ere bost unitate ditu maila bereko ARIAN Ikaslearen liburuak bezala, eta haren osagarria da. Lan-koadernoan hizkuntzaren alderdi formala lantzen da, eta gramatika-azalpenak eta jarduerak ematen dira. Jardueretan, eguneroko bizitzako testuinguruak, egoerak eta gaiak islatzen dira. Aurreko A1 eta A2 mailatan azalpenak gaztelaniaz ere badauden arren, B1 mailatik aurrera adibideak bakarrik daude gaztelaniara itzulita. Lan-koadernoko erantzunak aparte daude koadernoaren osagarri moduan. Jarduera guztien erantzunak jasota azaltzen dira. Oro har, galdera itxiak proposatu dira, baina galdera irekiak dituzten jardueretan, kasu gehienetan, balizko erantzunak eman dira.

Lan-koadernoak ere bost unitate ditu maila bereko ARIAN Ikaslearen liburuak bezala, eta haren...
[2014]
ARIAN B1.1 IKASLEAREN LIB...
BATZUEN ARTEAN

Ikaslearen liburuak bost unitate didaktiko ditu. Unitate bakoitzean hiru helburu proposatzen dira, eta helburu bakoitza ekintza komunikatibo bat da. Ekintza horietan bizitza errealeko gaiak, egoerak eta testuinguruak islatzen dira; ikasleak, jarduera komunikatiboen bitartez, hizkuntza modu naturalean erabiltzeko aukera izango du. Ezinbestekoa da testuen esanahia ulertzea ekintza zuzen eta egoki burutzeko. Entzumenean oinarritutako jarduerek berebiziko garrantzia hartzen dute.Unitate bakoitza egiteko, 25 ordu aurreikusi dira (Ikaslearen liburua + Lan-koadernoa). Dena dela, ikasle guztiek ez dituzte berdin baliatuko eskainiko zaizkien aukera guztiak, norbanakoaren beharrak eta premiak ezberdinak izango baitira uneoro.Ikaslearen liburuko erantzunak eta transkripzioak aparte eskaintzen dira (liburuaren osagarri moduan), ikasleak eskura izan ditzan. Jarduerek erantzun bat baino gehiago badute, aukera horiek ere jasota daude. Normalean, galdera itxiak proposatu dira, baina galdera irekiak dituzten jardueretan, balizko erantzunak eman dira ia beti. Ahozko testu guztien transkripzioak ere jaso dira.

Ikaslearen liburuak bost unitate didaktiko ditu. Unitate bakoitzean hiru helburu proposatzen...
[2014]
ARIAN A1.1 IKASLEAREN LIB...
BATZUEN ARTEAN

Ikaslearen liburuak sei unitate didaktiko ditu. Unitate bakoitzean hiru helburu proposatzen dira, eta helburu bakoitza ekintza komunikatibo bat da. Ekintza horietan bizitza errealeko gaiak, egoerak eta testuinguruak islatzen dira; ikasleak, jarduera komunikatiboen bitartez, hizkuntza modu naturalean erabiltzeko aukera izango du. Ezinbestekoa da testuen esanahia ulertzea ekintza zuzen eta egoki burutzeko.  Entzumenean oinarritutako jarduerek berebiziko garrantzia hartzen dute. Guztira, berariaz sortutako 80 audio biltzen dira sei unitateetan.Unitate bakoitza egiteko, 20 ordu aurreikusi dira (Ikaslearen liburua + Lan-koadernoa). Dena dela, ikasle guztiek ez dituzte berdin baliatuko eskainiko zaizkien aukera guztiak, norbanakoaren beharrak eta premiak ezberdinak izango baitira uneoro.Ikaslearen liburuko erantzunak eta transkripzioak aparte eskaintzen dira (liburuaren osagarri moduan), ikasleak eskura izan ditzan. Ahozko testu guztien transkripzioak ere jaso dira.Multimedia CDa:Bi atal ditu:a. Ikaslearen liburuko eta Lan-koadernoko entzungaiak.

Ikaslearen liburuak sei unitate didaktiko ditu. Unitate bakoitzean hiru helburu proposatzen...
[2013]
ARIAN A1.1 - LAN-KOADERNO...
BATZUEN ARTEAN

ARIAN A1.1 Lan-koadernoak, Ikaslearen liburuak bezala, sei unitate ditu, eta Ikaslearen liburuaren osagarria da. Lan-koadernoan, hizkuntzaren alderdi formala lantzen da, eta gramatika-azalpenak eta jarduerak ematen dira. Jardueretan, eguneroko bizitzako testuinguruak, egoerak eta gaiak islatzen dira. Azalpenak gaztelaniaz daude, erraz ulertzeko moduan. Lan-koadernoetako erantzunak eta transkripzioak ere aparte daude (koadernoaren osagarri moduan). Era berean, jarduera guztien erantzunak jasota azaltzen dira. Oro har, galdera itxiak proposatu dira, baina galdera irekiak dituzten jardueretan, kasu gehienetan, balizko erantzunak eman dira. Ahozko testuen transkripzioak ere bertan daude.Lan-koaderno honetan hamabi entzungai daude, guztiak A1.1 Entzungaien CDan (Ikaslearen liburuan) jasoak.

ARIAN A1.1 Lan-koadernoak, Ikaslearen liburuak bezala, sei unitate ditu, eta Ikaslearen liburuaren...
[2013]
ARIAN A1.2 IKASLEAREN LIB...
BATZUEN ARTEAN

Ikaslearen liburuak sei unitate didaktiko ditu. Unitate bakoitzean hiru helburu proposatzen dira, eta helburu bakoitza ekintza komunikatibo bat da. Ekintza horietan bizitza errealeko gaiak, egoerak eta testuinguruak islatzen dira; ikasleak, jarduera komunikatiboen bitartez, hizkuntza modu naturalean erabiltzeko aukera izango du. Ezinbestekoa da testuen esanahia ulertzea ekintza zuzen eta egoki burutzeko. Entzumenean oinarritutako jarduerek berebiziko garrantzia hartzen dute. Guztira, berariaz sortutako 80 audio biltzen dira sei unitateetan.Unitate bakoitza egiteko, 20 ordu aurreikusi dira (Ikaslearen liburua + Lan-koadernoa). Dena dela, ikasle guztiek ez dituzte berdin baliatuko eskainiko zaizkien aukera guztiak, norbanakoaren beharrak eta premiak ezberdinak izango baitira uneoro.Ikaslearen liburuko erantzunak eta transkripzioak aparte eskaintzen dira (liburuaren osagarri moduan), ikasleak eskura izan ditzan. Ahozko testu guztien transkripzioak ere jaso dira.Multimedia CDa:Bi atal ditu:a. Ikaslearen liburuko eta Lan-koadernoko entzungaiak.

Ikaslearen liburuak sei unitate didaktiko ditu. Unitate bakoitzean hiru helburu proposatzen...
[2013]
ARIAN A1.2 - LAN-KOADERNO...
BATZUEN ARTEAN

ARIAN A1.1 Lan-koadernoak, Ikaslearen liburuak bezala, sei unitate ditu, eta Ikaslearen liburuaren osagarria da. Lan-koadernoan, hizkuntzaren alderdi formala lantzen da, eta gramatika-azalpenak eta jarduerak ematen dira. Jardueretan, eguneroko bizitzako testuinguruak, egoerak eta gaiak islatzen dira. Azalpenak gaztelaniaz daude, erraz ulertzeko moduan. Lan-koadernoetako erantzunak eta transkripzioak ere aparte daude (koadernoaren osagarri moduan). Era berean, jarduera guztien erantzunak jasota azaltzen dira. Oro har, galdera itxiak proposatu dira, baina galdera irekiak dituzten jardueretan, kasu gehienetan, balizko erantzunak eman dira. Ahozko testuen transkripzioak ere bertan daude.Lan-koaderno honetan hamabi entzungai daude, guztiak A1.1 Entzungaien CDan (Ikaslearen liburuan) jasoak.

ARIAN A1.1 Lan-koadernoak, Ikaslearen liburuak bezala, sei unitate ditu, eta Ikaslearen liburuaren...
[2013]
ATZAPAR ARRASTOAK (+CD)
JOHN LANDON / ALEX ORBE F

Hiru bat metro izango zen altu munstro hura.Gelako sabairaino iristen zen. Begi handi beltzei eta moko luzeari begiratu zien Larryk.Hegazti-mokoa zuen munstroak, baina hegorik ez. Besoak zituen soinetik zintzilik, luzeak eta iletsuak. Eskuetan eta oinetan, berriz, atzapar handiak zituen, gorrigorriak.—Atzapar horiek lau lagun hil dizkidate —esan zuen ahots batek.

Hiru bat metro izango zen altu munstro hura.Gelako sabairaino iristen zen. Begi handi beltzei...
[2013]
KATU BELTZA (+CD)
JOHN MILNE / KEPA ORBE FE

Ekintzaz betetako detektibe-istorio moderno honen 7 protagonista Salahadin el Nur polizia inspektorea da. Poliziaren barnean, Antzinateko Ondasunen Sailean egiten du lan. Egipton dagoen europar arkeologo bat hilda agertu ondoren, balio handikoa den estatua txiki bat berreskuratzeko ikerketak hasten ditu Salahadinek. Laster jarriko da nazioarteko kontrabandista-talde baten arrastoaren atzetik.

Ekintzaz betetako detektibe-istorio moderno honen 7 protagonista Salahadin el Nur polizia...
[2013]
NAIA CHINATOWN INGURUAN (...
ALVARO RABELI / PEDRO J.

Naia neska gaztea ez da Archer detektibe famatua, ez da Los Angeles-en edo New York hirian bizi. Naia gure artean bizi da, hemengoa da, titaniozko museoaren ondoan ibiltzen da egunero.Naia emakume langilea eta ikaslea da. Naia hirikoa da, gaurko kultura anitzeko hirian bizi da. Naiak ez du detektibe bokaziorik, baina lan egin behar du bizimodua ateratzeko. Naia zinema beltza da. Naia gure bizitzaren itsasgora eta itsasbehera da. Naiak guk bezala sufritzen du, maitatzen du. Naia Chinatown da, Jack Nicholson gabe.

Naia neska gaztea ez da Archer detektibe famatua, ez da Los Angeles-en edo New York hirian...
[2013]
ARIAN A2.2 - IKASLEAREN L...
BATZUEN ARTEAN

Ikaslearen liburuak sei unitate didaktiko ditu. Unitate bakoitzean hiru helburu proposatzen dira, eta helburu bakoitza ekintza komunikatibo bat da. Ekintza horietan bizitza errealeko gaiak, egoerak eta testuinguruak islatzen dira; ikasleak, jarduera komunikatiboen bitartez, hizkuntza modu naturalean erabiltzeko aukera izango du. Ezinbestekoa da testuen esanahia ulertzea ekintza zuzen eta egoki burutzeko. Entzumenean oinarritutako jarduerek berebiziko garrantzia hartzen dute.Unitate bakoitza egiteko, 20 ordu aurreikusi dira (Ikaslearen liburua + Lan-koadernoa). Dena dela, ikasle guztiek ez dituzte berdin baliatuko eskainiko zaizkien aukera guztiak, norbanakoaren beharrak eta premiak ezberdinak izango baitira uneoro.Ikaslearen liburuko erantzunak eta transkripzioak aparte eskaintzen dira (liburuaren osagarri moduan), ikasleak eskura izan ditzan. Jarduerek erantzun bat baino gehiago badute, aukera horiek ere jasota daude. Normalean, galdera itxiak proposatu dira, baina galdera irekiak dituzten jardueretan, balizko erantzunak eman dira ia beti. Ahozko testu guztien transkripzioak ere jaso dira.Horrez gain, entzunaldien CDa eskaintzen da liburuarekin batera.

Ikaslearen liburuak sei unitate didaktiko ditu. Unitate bakoitzean hiru helburu proposatzen...
[2013]
ARIAN A2.2 - LAN-KOADERNO...
BATZUEN ARTEAN

Lan-koadernoak ere sei unitate ditu, eta Ikaslearen liburuaren osagarria da. Lan-koadernoan, hizkuntzaren alderdi formala lantzen da, eta gramatika-azalpenak eta jarduerak ematen dira. Jardueretan, eguneroko bizitzako testuinguruak, egoerak eta gaiak islatzen dira. Azalpenak gaztelaniaz daude, erraz ulertzeko moduan.Lan-koadernoetako erantzunak ere aparte daude (koadernoaren osagarri moduan). Era berean, jarduera guztien erantzunak jasota azaltzen dira. Oro har, galdera itxiak proposatu dira, baina galdera irekiak dituzten jardueretan, kasu gehienetan, balizko erantzunak eman dira.

Lan-koadernoak ere sei unitate ditu, eta Ikaslearen liburuaren osagarria da. Lan-koadernoan,...
[2013]
ARIAN A2 - MULTIMEDIA DVD...
BATZUEN ARTEAN

Bideo-esketxak. Hamabi egoera dira; bakoitza ekintza komunikatibo bat da, eta entzumenaren ulermenari lotutako lanketa didaktikoa dauka.

Bideo-esketxak. Hamabi egoera dira; bakoitza ekintza komunikatibo bat da, eta entzumenaren...
[2013]